Santutxuko (Bilbo) kilometro koadro bat da herrialdeko trinkoena: 41.000 biztanle baino gehiago ditu, eta Europako eremu populatuenetan 24.a da. Gure hirigune trinkoenen mapa sorta argitaratu du Haritik Hirira geografo taldeak sare sozialetan.
Zer kilometro koadrotan bizi da jende gehien Euskal Herrian? Bizkaiko eta batez ere Bilbo Handiko guneak dira lehenak zerrendan.
Lehen hamar gune trinkocloseDentso, konpaktu.
enetik zazpi han daudela ondorioztatu dute Haritik Hirira geografo taldeak. Hurrengo bi guneak Gasteizen daude, eta hamargarrena, Iruñean. Euskal
Herriaren barruan populazio dentsitateari dagokionez dauden gorabeherak erakusten dituen datu bat eman dute: «Euskal Herriko kilometro
koadro populatuenak ia Nafarroa Behereak eta Zuberoak adina biztanle ditu».
Izan ere, Santutxuko (Bilbo) gune bat da trinkoena, 41.389 biztanle
baitira han, eta Iparraldeko bi herrialde horiek, batuta, 45.333
biztanle dituzte.
«Euskal Herriko kilometro koadro populatuenak ia Nafarroa Behereak eta Zuberoak adina biztanle ditu».
Datuek bistaratzen dute Ibaizabalen ibaiadarreko udalerriek dutela dentsitate handiena (Bilbo, Portugalete, Barakaldo...), biztanle gehien pilatzen duten udalerriak izateaz gain.
Euskal Herriko kilometro koadro populatuenak ere nabarmentzen dira, bereziki Bilbo eta Gasteiz, Europako eskalan.
Baina Europako beste herrialdeak baino trinkoagoa da Euskal Herria?
Hori erakusteko ere sailkapena egin dute. Eurostaten 2018ko datuak
erabili dituzte, eta, horien arabera, Europako eremu populatuenetan 24.a da Euskal Herriko lekurik trinkoena
—Santutxukoa—. Euskal Herriko
kilometro koadro populatuenakcloseJendetsuenak.
ere nabarmentzen dira, bereziki Bilbo eta
Gasteiz, Europako eskalan. «Azken batean, Europa hegoaldeko herrialde
gehienetan, hainbat solairuko bloke edo eraikinetan bizi ohi gara, eta
dentsitatea handiagoa da horrela». Europa iparraldeko herrialde
gehienetan, berriz, hiriaren erdialdetik at, familia bakarreko
etxebizitza eredua nagusitzen da, eta dentsitatea ere askoz txikiagoak da, azaldu dutenez. «Ez da kasualitatea Ipar Euskal Herriko adibiderik
ez izatea Euskal Herriko populatuenen artean».
Trinkotasunaren aldeko aldarrikapena egin dute geografook.
«Gehiegizko pertsona pilaketekin lotu izan da sarritan dentsitatea
hirigintzan. Hala ere, dentsitate handiko eremuak jasangarriagoak izan
ohi dira orokorrean, erabilera anitzcloseUgari, askotariko.
eko eremuak izateaz gain aukera ematen baitute oinarrizko
zerbitzu asko gertu izateko, dentsitate txikiko
lekuetan ez bezala. Beraz, arazoa ez da dentsitatea izaten, baizik eta
pilaketa».
«Dentsitate handiko eremuak jasangarriagoak izan
ohi dira [...],
zerbitzu asko gertu izateko aukera ematen baitute (...). Arazoa ez da dentsitatea izaten, baizik eta
pilaketa».
Twitter eta podcasta: lurraldea, hiriak eta geografia euskaraz lantzeko
@HaritikHirira Twitter kontua 2021ean sortu zuten Jon Macias eta Josu del Campo geografoek, lurraldea, hiriak eta geografia euskaraz lantzeko. Herriak, hiriak eta lurraldea nola dauden antolatuta azaldu nahi dute, edonork ulertzeko moduan. Antolaketa horrek herritarren bizimodua nola baldintzatzen duen erakutsi nahi dute.
Iaz, podcasta egiten hasi ziren, Twitterreko harietan landuriko gaiak garatzeko eta luzeago jorratzeko. Youtube eta Spotify plataformetan jartzen dituzte atalak.
Besteak beste, Euskal Herriko hiri nagusietako udaletxeetatik abiatuz, 15 minutuan bizikletaz noraino hel zaitezkeen kalkulatu zuten iaz.
Ondorioztatu zutenez, «irismencloseHelmena, irispidea.
aldetik, Euskal Herriko hirien tamaina
kontuan hartuta, bizikleta garraiobide bereziki eraginkorra da».
Jatorrizko artikuluak
- Zer kilometro koadrotan dago biztanle gehien Euskal Herrian? Edu Lartzanguren | |