Frantziako zentral nuklearren egoerak prezioak igo ditu
Mantentze lanen eta herdoiltze arazoen ondorioz, Frantziako parke nuklearraren ekoizpena ia bi heren txikitu da, eta argindarra esportatzeari utzi behar izan dio.
Abuztuaren bukaeran, Frantziako 56 erreaktoreetatik hogei baizik ez ziren normal ekoizten ari. Ondorioz, garesti ari da inportatzen argindarra.
Prezioen muturreko igoeren bila ari denak erraz dauka: begira ditzala handizkako argindar merkatuacloseArgindarra erosi eta beste batzuei saltzea.
k, horietan beste inon baino handiagoak baitira urte batetik besterako aldeak. Eta muturretan muturrena nahi duenak Frantziara begira dezala; argindar merkearen esportatzaile zena argindar garestiaren inportatzaile da, eta han gainditu du argindarraren megawatt-orduak mila euroren langacloseMuga.
.
Halako emendatzeacloseHanditzea, gehitzea.
ren zergatia aurkitzea ez da zaila: energia nuklearra da. Edo, hobeto esanda, azken 40 urteetan Frantziako gobernuek energia nuklearraren alde egin izana erabat.
2020an, ordea, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak itxi egin zuen Fessenheimeko zentrala (Alsazia), eta beste erreaktore batzuk itzali nahi zituela iragarri zuen, energia berriztagarriei lekua egiteko. Azken helburu hori alde batera utzi gabe, egoerak nuklearra berriro maitatzera eraman du Macron: beste sei erreaktore irekitzea da orain asmoa.
Macronen asmoa orain beste sei erreaktore irekitzea da.
Espero gabeko arazoak
Martxan dauden erreaktoreak dira orain EDF argindar konpainia publikoaren eta Frantziako Gobernuaren arazo nagusia. Urte batzuk badituzte jada, gero eta gainbegiratze eta ikuskatze konplexuagoak behar dituzte, eta, horiek egin ahal izateko, erreaktoreak geratu behar dira. Pandemia dela eta, azterketa horietako asko 2022rako utzi zituen EDFk, jakin gabe argindar merkatua hankaz gora egongo zela, ekonomiaren suspertze handiaren eta Ukrainako gerraren ondorioz.
Arazoak okertzeko, ikuskatze horietan espero ez zituzten herdoiltze arazoak aurkitu dituzte, eta horiek konpondu behar dituzte. Ondorioa? Abuztuaren bukaeran Frantziako 56 erreaktoreetatik hogei baizik ez ziren normal ekoizten ari.
Erreaktoreen ikuskatze horietan espero ez zituzten herdoiltze arazoak aurkitu dituzte, eta horiek konpondu behar dituzte.
Saldu beharrean, erosi
Erreaktoreak geratu izanak ezohiko egoera bat sortu du, eta Europa mendebalde osoari eragiten dio. Izan ere, urte normal batean, Frantziaren auzoakcloseInguruak, ondoko bizilagunak.
EDFren erreaktoreen ekoizpenarekin ordezkatzen zuten udako haize eskasiak eta zentral hidroelektrikoen ekoizpen txikiagoa. Aurten, ordea, kontrakoa gertatzen ari da: Frantziak auzoen argindarra inportatu behar izan du bere eskaria betetzeko. Irailaren 2an eguerdian, esaterako, 4.581 MWh inportatzen ari zen Alemania-Belgikatik, 3.028 MWh Erresuma Batuko saretik, 2.450 Espainiakotik, 1.064 Suitzatik... Esportazioak, une horretan, zero izan ziren. Duela urtebete, berriz, oso bestelakoa zen argazkia: 11.125 MWh esportatzen ari zen, eta 3.555 MWh inportatzen.
Frantziak auzoen argindarra inportatu behar izan du bere eskaria betetzeko.
Egia da, ordea, herritar gehienek ez dutela argindarraren garestitzea askorik nabaritu, Frantziako Gobernuak esku hartu baitu. TRV tarifa arautuak %4 emendatu zituen apirilean, eta ez dira ukituko otsailera arte. Ordutik aurrera, zer? Bruno Le Maire Finantza ministroak onartu du emendatu egingo dela, baina agindu du aurten garestitu ez dena ez dela bat-batean 2023an igoko. Herritar guztien argindar faktura merkatu beharrean, bakarrik beharra dutenena merkatuko duela agindu du.
Herritar gehienek ez dute argindarraren garestitzea askorik nabaritu, Frantziako Gobernuak esku hartu baitu.
Jatorrizko artikuluak
- Erreaktore itzaliek prezioak piztu dituzte Iker Aranburu | |