Frankismoan Ezkaba mendian hobiratutako sindikalista baten gorpuzkiak itzuli dizkiete senideei
Antonio Ferrer Molinaren gorpuzkiak Consuelo Ferrer Alcoyk jaso zituen, alabak, Nafarroako Memoriaren institutuaren eskutik.
Tuberkulosiak jota hil zen Ferrer, 1944an.
Carcaixetekoa zen (Valentzia, Herrialde Katalanak) Antonio Ferrer Molina CNTko militantea. 1941ean epaitu zuten, eta hogei urtera zigortu, matxinadacloseErrebolta, iraultza.
militarra
egotzita. Tuberkulosia zuen, eta 1944ko martxoaren 17an San Kristobalgo
gotorlekuan giltzapetu zuten. Maiatzean hil zen, eta Botilen Hilerrian
lurperatu zuten.
1942tik 1945era 131 gorpu ehortzicloseLurperatu.
zituzten Botilen
Hilerrian; tuberkulosia jota hildakoak ziren gehienak. Ezkaba mendiaren
mendebaldera eraiki zuten hilerri hura. Elikagai eskasiak, hezetasunak,
hotzak eta zikinkeriak heriotzak ugaritzea ekarri zutela diote adituek,
batez ere, gaitz infekziosoen eraginez. Preso ziren gehienak gazteak
ziren, eta baldintza egokietan ez lukete zertan gaitzik jasan,
ikerlarien arabera.
Preso ziren gehienak gazteak ziren, eta baldintza egokietan ez lukete zertan gaitzik jasan, ikerlarien arabera.
2007an Aranzadik, Txinparta-Memoria
kolektiboaren San Kristobalgo gotorlekucloseFuerte, zitadela.
ko sarea eta Nafarroako
fusilatuen senideen elkarteak sustatuta hasi ziren Ezkabako
gotorlekuaren ingurua arakatzen, han senideak zituztenak nortzuk ziren
atzeman eta desobiratzeko. 2007an bost gorpuzki desobiratu zituzten,
2010ean 37, eta 2012an beste bi eta 2013an beste bat. Guztiak senideen
baimenarekin desobiratu zituzten, eta gorpuzkiak haien esku utzi
zituzten.
Nafarroako Memoriaren Institutuak dei egin die frankismoan senideren bat
galdu zutenei lagincloseZerbaiten zati edo kopuru txikia.
genetikoak uztera, identifikazio gehiago egin ahal
izan ditzaten.
Jatorrizko artikuluak
- Frankismoan Ezkaba mendian hobiratutako sindikalista baten gorpuzkiak itzuli dizkiete senideei Gurutze Izagirre Intxauspe | |