Fentanilo botika, drogarik hilgarriena AEBetan

  • Albistea entzun

Duela mende erdi baino gehiago garatutako droga opioide sintetiko bat da fentaniloa. Ebakuntzetan erabiltzeko asmatu zen, baina krisia eragin du Ameriketako Estatu Batuetako osasun publikoan: gaindosiz heriotza gehien eragiten duen droga da.

Adikzio bilakatu den medikamentu bat da, eta epidemia bat eragin du AEB Ameriketako Estatu Batuetan. Fentaniloa heroina baino 50 aldiz eta morfina baino 100 aldiz indartsuagoa den opioidecloseIndar handiko analgesikoa, opiazeoen antzeko eragina duena.
bat da, eta gaixoen mina segundo gutxian arintzeko balio du, baita hartzaileei euforia eta ongizate sentipena eragiteko ere; baina, AEBetan, fentaniloa masiboki eta kontrolik gabe kontsumitzeak opioide horren menpeko bihurtu ditu hainbat eta hainbat pertsona. Zonbi droga —ezizen hori dauka fentaniloak— kontsumitzen duen jendez beteta daude zenbait hiritako kaleak, tartean Filadelfiakoak. Eta kopurua handituz doa.

2022an, inoiz ikusi gabeko arazoak ekarri zituen AEBetako osasun publikoaren arloan. Droga gaindosicloseSendagai edo droga baten dosi handiegia.
en ondoriozko lau heriotzatik hiru eragin zituen, 110.000 heriotza inguru, AEBetako agintariek zehaztu zutenez. Hau da: 2.000 baino gehiago astean. Baina jada ez da AEBetako fenomenoa soilik. Zabaltzen ari da. Adibidez, Espainiako Drogei Buruzko Planaren 2022ko estatistiken arabera, 15 eta 64 urte bitarteko biztanleen %15,8k onartu dute inoiz hartu dituztela opioideak zituzten analgesikoak: errezetarekin edo errezetarik gabe. Zehazki, fentaniloaren kontsumoa %3,6 zen 2020an, eta %14koa 2022an. Halere, datu apalak dira AEBetakoekin alderatuta.

2022an, inoiz ikusi gabeko arazoak ekarri zituen AEBetan. Droga gaindosien ondoriozko lau heriotzatik hiru eragin zituen, 110.000 heriotza inguru.

Kirurgietan erabiltzen hasi, eta adikzio bihurtu

Paul Janssen kimikari belgikarra izan zen fentaniloaren asmatzailea. Lehenbizi, bihotzeko kirurgietan erabiltzen hasi zen, baina, 1985ean, fentaniloa sortzeko Mendebaldeko lehen laborategia ireki zuen Txinan. 1990eko hamarkadaren erdialdean, AEBetako hainbat farmazia enpresak masiboki merkaturatu zituzten fentaniloa zuten botikak, adikzioa sor zezakeela jakinarazi gabe. Medikamentua bera epidemia bihurtzen hasi zen orduan.

90eko hamarkadaren erdialdean, AEBetako hainbat farmazia enpresak masiboki merkaturatu zituzten fentaniloa zuten botikak, adikzioa sor zezakeela jakinarazi gabe.

Gorka Oribe EHUko Farmazia irakasleak azaldu du AEBetako medikuek fentaniloa duten medikamentuak maizegi errezetatzeak eragin zuela epidemiaren hasiera: «Farmako mota hori modu jarraituan erabiltzen denean, efektuari eusteko, sentikortasuna galtzen da gutxinaka, eta dosi gehigarriak behar izaten dira efektu bera lortzeko. Menpekotasuna sortzen du horrek. Jendea ondo sentitzen zen, baina ez zekiten menpekotasun hori sortuko zuenik».

Konturatu zirenerako berandu zen, ordea. Ohartu zirenerako fentaniloa gaizki edo gehiegi hartzeak zer eragin zuen, herrialdeko biztanleriaren parte handi bat droga horren menpeko bihurtua zen. Droga saltzaileak horretaz jabetu ziren, eta ez zuten galdu kalean legez kanpo saltzeko aukera. «Gobernuak ez zuen behar bezala erregulatu closeArautu.
ere», gehitu du Oribek.

Oribek esandakoarekin bat dator Jon Iriazabal Ailaket elkarteko kidea. Drogen arriskuak murriztearen aldeko elkartea da Ailaket, droga erabiltzaileek eta erabiltzaile izandakoek osatua. Halere, beste arrisku faktore batzuk zerrendatu ditu: «Besteak beste, pobrezia, langabezia, familia aurrekariak substantzien abusuan, eta estres egoerak, oro har».

Odolean zehar doa

Hura hartu edo aplikatu eta berehala hasten da fentaniloaren bidaia gorputzean zehar. Haren bertsio farmazeutikoa (legala) injekzioen, pilulen edo partxeen bidez eman ohi dute medikuek, eta baimen bereziak izaten dituzte hori errezetatzeko; legez kanpoko fentaniloa, berriz, injekzio, hauts, pilula eta paper gainean aplikatutako tanta moduan merkaturatu ohi da, besteak beste.

Opioide guztiak bezala, fentaniloa odolean zehar zabaltzen da, eta nerbio sistema zentralera iristen denean, batik bat mina transmititzen duten seinaleak indargabetzen ditu. Adimenik eza, sedazioa, lozorroa eta ongizate sentsazioa eragiten ditu. Ameriketako Estatu Batuetako Drogen Abusuari Buruzko Institutuak euforia, muturreko zoriontasuna eta nahasmena ere aipatzen ditu ere fentaniloaren berezko ondorio gisa.

Batik bat mina transmititzen duten seinaleak indargabetzen ditu.  Adimenik eza, sedazioa, lozorroa eta ongizate sentsazioa eragiten ditu.

Droga sintetikocloseKonposatu kimikoa.
bat denez, fabrikatu egin daiteke. Halere, ez da droga saltzaileentzat denbora luzez etekinak ateratzeko drogarik «onena», heriotza asko eragiten dituelako: «Droga munduan aritzen direnei, droga hau saltzen dutenean, zaila egiten zaie bezeroei eustea. Izan ere, hain indartsua izanda, arrisku gehiago daude. Hartu duenak arrisku handia du hipoxia closeOdoleko, zeluletako edo ehunetako oxigeno gabezia.
jasateko, garuneko kalte iraunkorrak izateko, koman sartzeko eta hiltzeko.

Badaude, ordea, fentaniloa kontsumitzeko beste hainbat modu, kontsumitzaileak fentaniloa hartzen ari dela jakin gabe askotan. Kalean heroina eta kokaina adikzio handia dago, eta substantzia bat erostean ez diote erreparatzen haren konposizioari. Beraz, izan daiteke uste baino purutasun handiagokoa izatea, edota «fentaniloa bezalako ahalmen handiagoko substantzia batekin nahastuta egotea», gaineratu du Iriazabalek: «Izan ere, fentaniloa oso merke ekoitz daiteke, eta saltzaileek heroinarekin nahasten dute, irabaziak handitzeko. Horren ondorioz, gaindosi arriskua oso handia da».

NaloxonacloseOpiazeoen intoxikazioan erabiltzen den botika.
izan daiteke gaindosia sufritzen dutenen salbatzailea. Horren distribuzioa ezinbestekoa iruditzen zaio Iriazabali. Arriskurik gabeko medikamentu bat da, eta gaindosi kasuetan bizia salba dezake.

Euskal Herrian ez

Euskal Herrian, fentaniloa ez dago zabaldua kalean. «Ezin da alderatu AEBetako egoerarekin», argitu du Oribek. Halere, uste du AEBetan gertatzen denak ikasteko balio beharko lukeela: «Sendagai bat gaizki hornitzen denean gertatzen denaren eredu izan beharko luke». Hala ere, argi utzi nahi izan du Oribek: «Ezinbestekoa da gaixoen minak baretzeko orduan. Legez kanpo saltzen denean edo gaizki erabiltzen denean sortzen da arazoa».

«Sendagai bat gaizki hornitzen denean gertatzen denaren eredu izan beharko luke».

Gorka Oribe (EHUko Farmazia irakaslea)

Ailaketeko drogen analisi zerbitzuaren bitartez oraindik ez dute fentanilorik detektatu Euskal Herrian, baina badakite noiznahi ager daitekeela, «nahiz eta modu anekdotikoan izan». Elkartera jotzen duten erabiltzaileen artean opioideen kontsumoa oso apala dela argitu du Iriazabalek.

Beraz, nahiz eta fentaniloaren legez kanpoko kontsumoak ez duen kalterik eragin Euskal Herrian, «morboagatik bada ere» gazteek fentaniloaren inguruan galdetzen dietela esan du elkarteko kideak, batez ere institutuetan egiten dituzten hitzaldietan eta.

Jatorrizko artikuluak