Ezingo da erre Iparraldeko hondartza, eskola eremu eta basoetan

  • 291 hitz
  • Albistea entzun

Tabako paketeen prezioa hamahiru eurora igo nahi du Frantziako Osasun Ministerioak 2027rako. Hurrengo urtean hasiko dira paketeak garestitzen.

Neurri berriekin, erretzailerik gabeko belaunaldi bat lortzea dute helburu 2032rako.

Frantziako Gobernuak tabakoaren kontsumoa murrizteko neurri gehiago ezarri ditu: tabako paketeen prezioa hamahiru eurora igoko da 2027. urterako —orain 11 euro inguru balio du hogei zigarroko pakete batek—, eta erretzea debekatuta egongo den eremuen artean sartuko dira hondartzak, basoak, parkeak eta leku publikoetako inguruak, eskola eremuak barne. Orain arte herriko etxeekcloseUdalek.
onar zitzaketen halako debekuak; orain denek aplikatu beharko dituzte.

Tabakoaren Kontrolerako 2023-2027 programa berriarekin, Frantziako Gobernuak helburu handinahia du: «2032rako tabakorik gabeko belaunaldi bat lortzea», Emmanuel Macron Frantziako lehen ministroaren esanetan. Lehentasunezko xedeacloseHelburua.
izango da gazteak erretzen ez hastea, eta begirada jarri dute, bereziki, erabilera bakarreko zigarro elektronikoetan, gazteen artean duten arrakastagatik.

Lehentasunezko xedea izango da gazteak erretzen ez hastea.

Prezioa igo kontsumoa jaisteko

Tabakoarekiko mendekotasuna eta kontsumo orokorra murriztu nahi ditu gobernuak —hamabi milioi helduk erretzen dute egunero—. Aurelien Rousseau Frantziako Osasun eta Prebentzio ministroak ohartarazi du tabakoari prezioa garestitzea dela horretarako «neurririk eraginkorrena». Hala, hurrengo urtetik hasita, urtero euro bateko prezio igoera izango du pakete bakoitzak.

Loic Josseranek, Tabakoaren Kontrako Aliantzako presidenteak, ez du uste neurria nahikoa izango denik, Le Monde-ri adierazi dionez: prezioa hamasei euroraino igo beharko litzatekeela uste du, eta tabako dendetan adin txikikoei saltzea debekatu. «Argi dago tabako lobbyclosePresio talde.
en ahotsak pisu handiagoa duela osasun publikoarenak baino ministerioen arteko negoziazioetan», gaitzetsicloseTxartzat hartu.
du.

Datorren asteetan gazteenei bideratutako neurri bat jarriko dute martxan: debekatu egingo dituzte erabilera bakarreko zigarro elektronikoak.

Datorren asteetan gazteenei bideratutako neurri bat jarriko dute martxan: debekatu egingo dituzte erabilera bakarreko zigarro elektronikoak. Produktu horiek arrakasta lortu dute gazteen artean, zapore ugari eta kolore bizi eta erakargarriak dituztelako.

Frantziako Gobernuak aurre hartu nahi die merkaturatzen diren produktu berriei, eta «adikziocloseSubstantzia baten mendekotasuna.
aren ate» izan daitezkeen produktuak galarazi nahi ditu. Bide horretan, nikotina poltsatxoak merkatutik kendu nahi ditu, eta zigarreta elektronikoetan eskaintzen diren zaporeak murrizt.

Jatorrizko artikuluak