Eusko Jaurlaritzak ez ditu debekatuko sakelakoak ikastetxeetan
Urtea amaitzerako, ikastetxeek barne araudi bat sortu beharko dute sakelakoaren erabilera erregulatzeko. Ikastetxeek kontuan hartu beharko dute eskola jardunean sartzen den eskola ordutegi guztia: jolas ordua, jantokia, ikastetxeko garraioa eta jarduera osagarriak.
Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko ikastetxe bakoitzak neurri pedagogikoak
hartu beharko ditu sakelako telefonoen eta erloju adimendunen erabilera
erregulatzeko. Urtea amaitzerako, ikastetxe bakoitzak sakelakoaren erabilera
erregulatzeko barne araudia sortu beharko du; erregulaziocloseArauketa.
horrek
zuzenean eragingo die ikastetxe publikoei eta itunpekoei. Haur
Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide
Heziketako ikastetxeei eragingo die.
Ikastetxe bakoitzak, sakelakoen erabilera erregulatze aldera, kontuan hartu beharko du eskola jardunean sartzen den eskola ordutegi guztia: jolas ordua, jantokia, ikastetxeko garraioa eta jarduera osagarriak.
Ikasleek sakelakoa eta erloju adimenduna
noiz erabili, zer ordutan erabili, zer adinetatik aurrera... hori guztia
ikastetxe bakoitzaren erabakia izango da. Hezkuntza Sailak ez ditu
sakelakoak debekatuko. «Guk eskainitako erregulazio ereduetan ez dugu debeku hitza
erabili». Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak jakinarazi du ikastetxeei «laguntza emango
diela» gailuen erabilera arautzearen inguruan: «Eskola eremuan sakelakoa
erabiltzeko arauak ezartzea ikastetxearen autonomiacloseNorbaitek bere kabuz aritzeko duen askatasuna.
ren barruan kokatu
nahi dugu, zentro bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta». Ikastetxe
bakoitzak araudia zehaztean, adostutakoa hezkuntza komunitateari
helarazi beharko zaio.
«Eskola eremuan sakelakoa erabiltzeko arauak ezartzea ikastetxearen autonomiaren barruan kokatu nahi dugu, zentro bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta».
Teknologia digitalaren «baliabide positiboak»
Teknologiak «ikaskuntza praktikak hobetzeko eta dibertsifikatzekocloseAskotariko bihurtzeko.
»
aukera ematen duela iritzita, Hezkuntza Sailak martxan jarri nahi ditu
teknologia digitalek eskaintzen dituzten «baliabide positiboak». Hala, prestakuntzetan teknologiaren eta sakelakoaren erabilerari heldu nahi
diote «hainbat esparru eta ikuspegitatik». Hori kontuan hartuta,
pornografiaren inguruko «monografikoa» hasiko dira lantzen, besteak beste. Gazteen artean pornografiak zer garrantzia duen ohartarazteaz gain,
gaiak sortu ditzakeen arazoen berri eman nahi dute.
Hezkuntza sailburuordeak berretsi du debekatu egin daitekeela eduki jakin batzuen erabilera edo sarbidea —pornografia aipatu du adibide gisa—, baina, haren hitzetan, «gazteek beti bilatuko dute bide bat» hori saihesteko. «Herritar arduratsuak nahi baditugu, haiek prestatu eta kontzientziatu besterik ezin dugu egin».
«Herritar arduratsuak nahi baditugu, haiek prestatu eta kontzientziatu besterik ezin dugu egin».
Jatorrizko artikuluak
- Eusko Jaurlaritzak ez ditu debekatuko sakelakoak ikastetxeetan Irati Egibar Izeta | |