Euskarazko eduki digitalak kontsumitzeaz gain ekoizten ere hasteko, Memeka lehiaketa antolatu dute Iametzak eta Azkue fundazioak.
15 eta 18 urte bitartekoentzat pentsatua dago, eta apirilaren 21era arte dago memeak sortzeko aukera.
Maiatzaren 3an iragarriko dituzte irabazleak, eta 200-150 euroko sariak banatuko dituzte.
Esaldi laburrekin osatutako ateraldicloseUstekabeko esaldi edo erantzuna, gehienetan bitxia edo barregarria.
ak, erreferente edo pertsonaia
ezagunen irudiek lagunduta. Horixe dira memeak: Batman zaplazteko bat
ematen ergatiboan hutsa egiten duenari; Mr. Bean esperoan, asper-asper
eginda, puntualtasuna zer den ez dakien lagunaren zain... Memeak dira,
baina ez memelokeriak; euskarazko edukiak sortzeko ariketa bat,
irudimena lantzeko aitzakia bat, eta, bide batez, jendea aisialdian
euskarara gerturatzeko amucloseNorbait erakartzeko erabiltzen den gauza.
bat.
Eta lehiaketa baterako aitzakia ere izan daitezke memeak: Memeka lehiaketa antolatu baitute Iametza komunikazioa eta teknologia uztartuz lan egiten duen enpresak eta Azkue fundazioak elkarlanean, 15 eta 18 urte bitarteko nerabeentzat. Martxoaren 20an ireki zuten parte hartzeko epea, eta apirilaren 21ean amaituko da. Bizkaiko gazteentzat dago pentsatua, Azkue fundazioaren eragin esparrua baliatzeko asmoz. Apirilaren 22tik maiatzaren 2ra zabalduko dute bozkatzeko epea, eta maiatzaren 3an iragarriko dituzte irabazleak. Berrehun eta 150 euroko sariak banatuko dituzte.
Dena den, ez da euskaraz antolatzen duten lehen meme lehiaketa. Iametzak 2022an eta iaz ere antolatu zituen antzerako txapelketak, publiko
orokorrarentzat. Meme plataforma bat sortzea izan zen horretarako
lehenengo urratsaclosePausua.
, eta hala egin zuen Iametzak 2021. urtean. Hutsune bat
antzeman zuten, bertako kudeatzaile Eli Pomboren arabera: «Ikusi genuen
ingelesez, adibidez, bazegoela memeak sortzeko plataforma bat, baina
euskaraz, ez. Orduan sortu genuen Memeka plataforma. Lehiaketa aktibo ez
dagoenean ere, edozeinentzat irekia dago; baldintza bakarra da
euskarazko memeak izan behar dutela».
«Lehiaketa aktibo ez dagoenean ere, edozeinentzat irekia dago Memeka plataforma; baldintza bakarra da euskarazko memeak izan behar dutela».
Euskararekin jolasean
Baina zertarako memeak? Zertarako lehiaketa bat horien bueltan? Bada,
gazteak euskararekin jolas egitera animatzea izan da xedeacloseHelburua.
, Azkue
fundazioko zuzendari Iurdana Acasusoren hitzetan: «Askotan, gazteek
ikastetxearen aterkipeancloseBabesean.
bakarrik dute euskararekiko lotura;
zoritxarrez, gazte askorentzat euskara eskolako edo ikastetxeko
hizkuntza da. Oraingoan, gonbidapena egin dugu aisialdian euskararekin
jolasteko, euskara praktikatzeko eta euskaraz sortzeko».
«Gonbidapena egin dugu aisialdian euskararekin jolasteko, euskara praktikatzeko eta euskaraz sortzeko».
Memeak horretarako baliabide egokia direlakoan daude, eta amu bat
izatea nahi dute, gazteak esfortzu handirik egin gabe euskarazko eduki
digitalak sortzen has daitezen: «Oso elementu arina da memea,
dibertigarria, umorez eta ironiaz betea, oso erraz zabaltzen dena sare
sozialetan eta bat-bateko mezuen aplikazioetan», adierazi du Acasusok.
Izan
ere, ikusi dute gazteak ingurune digitalean egon badaudela, baina
askotan ez direla edukiak sortzera ausartzen; «atsegin dut» botoia
sakatzen dute, iruzkincloseKomentario.
ak idazten dituzte euskarazko edukietan, baina ez
dira sortzera animatzen. Horregatik jo dute memeetara: «Tiktoken bideo
bat sortu baino, gazte bati errazagoa zaio meme bat sortzea; horretaz
konturatu gara. Sortze horrek baldin badakar bere burua ikusgai jartzea
edo bideo bat sortzea, nolabait zailagoa da», azaldu du Pombok. Hortaz,
edukien kontsumitzaile soil izateari uztera eta sortzaile ere izatera
animatu nahi dituzte.
Jatorrizko artikuluak
- Euskaraz sortzeko mementoa Ane Insausti Barandiaran | |