«Eulia kaketan bezala ibiltzen ditu inguruan», «Izan ontsa eta etorri honantza», «Ni gosex, eta hi?»,... sexu harremanei buruz jarduteko edota ligatzeko erabil daitezkeen beste hainbat esamolde bildu ditu BERRIAk bideo batean.
Lehen Euskaraldian euskaraz irain asko eta era askotarikoak badirela ikasi genuen BERRIAk landutako gaikako hiztegien bideoetako batekin. Hari horri tiraka, estilo liburuan dauden gaikako hiztegi batzuk baliatuta bideo gehiago sortu ditu BERRIAk. Besteak beste, ligatzeko erabiltzen diren esamoldeekin.
Jatorrizko artikuluak
- Ligatzeko kontuak Berria | |