Nastat estatistika institutuak euskararen ezagutzari buruzko ikerketa argitaratu du. Herritarren artean %15,1 euskaldunak dira. Gazteen artean, berriz, laurdenak.
15 urtetik beherako gazte euskaldunen portzentajea apenas mugitu den azken urteetan: egungo hezkuntza sistemagatik dela uste dute adituek, ez baitu bermatzen hazkunde handiago bat.
Gorantz egiten ari da euskara Nafarroan, baina mantso. Euskararen ezagutzari buruzko ikerketa argitaratu du Nastat Nafarroako estatistika institutuak, eta, horren arabera, nafarren %26,7k dute euskarazko ezagueraren bat. Zehazki, herritarren %15,1 euskaldunak dira —euskara ulertzeko eta hitz egiteko gai direnak—, eta %11,6, berriz, euskaldun hartzaileak —euskara ulertu bai, baina hitz egiteko zailtasunak dituztenak—.
Txostena osatzeko, 2022ko datu soziolinguistikoak eta demografikoak erabili ditu Nastatek. Eta datuek erakusten dute hazkundea mantsoa dela: euskaraz dakitenen ehunekoak bi hamarren egin du gora urtebetean. Hala ere, goranzko kurbak ez du etenik izan 1986tik. Garai hartan, Nafarroako euskaldunak eta euskaldun hartzaileak batuta, ozta-ozta gainditzen zuten %14ren langa.
Euskaraz dakitenen ehunekoak bi hamarren egin du gora urtebetean. Hala ere, goranzko kurbak ez du etenik izan 1986tik.
«Azken urteotako joera sendotzen du ikerketa honek», adierazi du Jabi Arakamak, Euskarabidea institutuko zuzendari kudeatzaileak. «Ikusi ahal izan dugu euskaldunen kopurua igo dela, bai ehunekoetan, bai kopuru absolutuetan. Badakigu ezagutza datuez ari garela, eta hori ez dela erronka bakarra. Ezagutzatik erabilerara jauzi handia dago, eta bi arloetan eragin behar dugu». Euskarabideko buruaren ustez, euskara eta euskaldunak ez dira «anekdotikoak» Nafarroan: «80.000 inguru gara; ez da nolanahiko marka».
Euskaldun berriak, eskolatik
Gazteen artean handiagoa da euskaldunen pisua. Zehazki, euskaldun osoak dira 15
urtetik beherakoen %26,6, eta 15-24 urte artekoen %26,1. Hurrengo adin
multzoan, 25 eta 34 urte artekoan, euskaldunak dira hamar herritarretik
bi, eta, adinak gora egin ahala, behera egiten du euskaraz
dakitenen ehunekoak. 65 urtetik gorako herritarren multzoan, euskaldunak
ez dira %9ra iristen. Arakamaren irudiko, «eskolari eta helduen
euskalduntzeari esker» euskaldundu dira horietako asko.
Bada itzal bat, halere: 15 urtetik beherako gazte euskaldunen portzentajea apenas mugitu da azken urteetan. Geldialdi horri buruz mintzatu da Paula Kasares soziolinguista: «Zergatik? Egungo hezkuntza sistemak ez duelako bermatzen hazkunde handiago bat. Nafarroan, azken hamar urtean, egoera ez da aldatu: ikasleen %50etik gora eskolatzen dira euskararik gabeko ereduetan; %30 baino gutxixeago, D ereduan; eta %19-20 inguru, A ereduan». Datu horiekin hazten segitzea «oso zaila» izanen dela uste du Kasaresek.
Euskararen gutxieneko ezagutza «unibertsalizatzea» proposatu du Euskarabideak, euskarazko ikasgai bat gutxienez eredu guztietan eskainita.
Horregatik, hain zuzen,
euskararen gutxieneko ezagutza «unibertsalizatzeacloseOrokortzea.
» proposatu du
Euskarabideak, euskarazko ikasgai bat gutxienez eredu guztietan
eskainita: «Euskararen hazkundean, berebiziko garrantzia izan du D
ereduak, baina baita A ereduak ere. Euskaldun hartzaile asko, esate
baterako, eskolan ikasitakoari esker hasi dira euskaran murgiltzen.
Horregatik, oso garrantzitsua izanen litzateke gutxieneko euskarazko
ezaguera bat unibertsalizatzea Nafarroako hezkuntza sistema osoan». Euskararen
II. Plan Estrategikoan jaso zuten proposamen hori, baina PSNk atzera
bota zuen.
Zonifikazioa, baldintza eta galga
Nafarroako jaioterriak eta bizitokiak ere baldintzatzen du. Euskarak ofizialtasuna aitortua duen udalerrietan jaiotako gehienak dira euskaldunak: %74,3. Euskararen legeak eremu ez-euskaldun izendatzen duen horretan jaiotakoen artean, ordea, euskaldunak ez dira %3ra iristen. Bizitokiak ere eragina du: euskaldunak dira mendialdean bizi direnen %62, eremuko mistoko biztanleen %13,8, eta eremu ez-euskalduneko %2,8. Zonifikazioa, beraz, muga da euskararentzat.
Euskararen legeak eremu ez-euskaldun izendatzen duen horretan jaiotakoen artean, ordea, euskaldunak ez dira %3ra iristen.
Udalerriei erreparatuta, Nafarroako hogei herritan %80 baino gehiago dira euskaldunak; herri guztiak daude eremu euskaldun delakoan. Beste muturrean daude eremu ez-euskalduneko hamazazpi udalerri eta eremu mistoko bat: horietan, euskaldunen kopurua ez da %1.
Jatorrizko artikuluak
- Nafarroako gazteen laurdenak baino gehiago euskaldunak dira Ion Orzaiz | |
- Euskara Nafarroan: poliki, baina aitzina Iker Tubia | |