Euskararen aztarna zaharren atzetik

  • Albistea entzun

Euskara idatziaren lehen arrastoak X. edo XI. mendekoak dira. Susoko monasterioan aurkitu zituzten, Donemiliaga Kukulan (Errioxa, Espainia), mila glosaren artean: «Izioqui dugu» eta «Guec ajutu ez dugu».

Lehen arrasto horietatik atzera, mila urteko zuloa: Irulegiko Eskua aurkitu arte ezagutzen ziren arrasto zaharrenak Kristo ondorengo I. mendekoak ziren. Akitanian topatu zituzten: hildakoentzako ehunka hilarritan eta dibinitatecloseJainkotasun.entzako dozenaka aldaretan agertzen diren izen propioak eta dibinitateen izenak. Erromako kulturaren parte ziren halako aldarecloseMeza emateko mahaia. eta hilarriak.

Akitanieraren arrastotzat jo dira horietan topatutakoak. Esaterako, pertsona izenok: Cison, Andere, Sembe, Nescato. Animalia izenetatik eratorriak dira beste izen propio batzuk: Asto-ilunno, Harsi, Oxson. Zuhaitz izenetatik beste batzuk: [H]arexo eta Arexoni, Artehe eta Artahe, Leherenn. Belex izena ere ageri da. Dibinitate izenetan, Bai-gorixo, Iluni eta Ilunni agertzen dira, adibidez. Latinez idatzi ziren horiek guztiak, eta Kristo ondorengo I. eta III. mendeen artekoak dira.

Akitania ekialdean aurkitu dituzte gehienak, Garona ibaiaren arroan eta Pirinioen erdialdean. Akitania mendebaldean, aldiz, gaur egungo Ipar Euskal Herriko lurretan, apenas agertu den halakorik. Herauscorritsehe izeneko dibinitate bati eskainitako halako bat aurkitu zuten Atharratzen, Zuberoan.

Herauscorritsehe izeneko dibinitate bati eskainitako arrasto bat aurkitu zuten Atharratzen, Zuberoan.

Pirinioen hegoaldera, Nafarroan agertu dira euskararekin loturaren bat izan dezaketen izen propioak. Eta izen horietako batzuek harremana dute akitanierazko beste izen horiekin, eta gaur egungo euskararen aitzindaricloseAurrekari.tzat jotzen dira horiek guztiak. Akitaniakoen garai bereko aldare eta hilarrietan topatu da, latinez idatzia hori ere, Umme Sahar (Lergan) izen propioa. Eta Errensae (Larragan), Larrahi (Mendigorrian), Losae (Leraten), Selatse (Barbarinen) eta Itsacurrinne (Oltzan) dibinitate izenak ere bai.

Baina zeltiberierazko eta iberierazko izenak ere aurkitu izan dira Nafarroan. Eta Akitaniako hilerrietan badira jatorri galiarreko eta indoeuroparreko izenak ere. Erromatarrek latina sartu zuten, bestalde. Testuinguru eleaniztunak iradokitzen ditu horrek guztiak, beraz.

Garai berean bizi izan ziren etruskoak, orain Italiarenak diren lur batzuetan. Haiek ere hizkuntza bat zuten, etruskera. Baina Erromak latina sartu zuen haien lurretan, eta garai bereko hilarri eta aldareetan nahastuta erabili zituzten etruskera eta latina —hemen baskonikoa eta latina edo akitanoa eta latina bezala—. Etruskera desagertu egin zen gero.

Azken urteetan, Soriako (Espainia) hilarri eta aldare multzo batek piztu du arreta (...). Antestius Sesenco delako bati eskainitako hilarri bat dago, zezen bat taillatua duena.

Azken urteetan, Soriako (Espainia) hilarri eta aldare multzo batek piztu du arreta. Tierras Altas aldean aurkitutakoetan, Antestius Sesenco delako bati eskainitako hilarri bat dago, zezen bat taillatua duena. Onso, Agirseno eta Velar-thar izenak ere agertu dira horietan.

Ascoliko brontzea ere deigarria da. Italian, Kristo aurreko 91. eta 88. urteen artean Aliatuen Gerran ibilitako zalditeria bateko kideei erromatar hiritartasuna aitortzen die brontze horrek. Zaragoza aldean errekrutatu zituzten zaldun horiek, eta, gehienak iberiarrak ziren arren, baskoiren batzuk ere izango ziren tartean: Enneges bat eta Arbiscar-en seme Arranes agertzen dira zerrenda horretan.

Bada horiek baino lehenagoko beste testu idatzi bat, Andeloko jauregi erromatar batean aurkitutako lurreko mosaiko batean: likine : abuloŕaune : ekien : bilbiliaŕs. Adituek eztabaidan jarraitzen dute, zer hizkuntza ote den.


Eta Irulegin topatutako beste brontze xafla bat ere bada, Irulegiko Eskuaren antzekoa eta signariocloseIdazkuntza baten zeinu multzoa.
iberikoan idatzia; baina Irulegiko Eskua alde bakarretik idatzia dago, eta beste xafla hori, bi aldeetatik. Zati bat bakarrik topatu zuten —1985ean, altxor bilatzaile batzuek—; oso hondatua dago, eta ez da posible irakurtzea zer jartzen zuen. Zaragozako (Espainia) museoan dago gaur egun.

Irulegiko Eskuak esaldi batean kokatutako hitz bat ekarri du aurreneko aldiz, Donemiliagako bi esaldi horiek baino mila urte zaharragoa.

Baina horiek guztiak izenak dira, izen solteak, eta ez zegoen hizkuntzari buruzko beste erreferentziarik, Irulegiko Eskua aurkitu arte. Esku horren aurkikuntzak, orain, esaldi batean kokatutako hitz bat ekarri du aurreneko aldiz, Donemiliagako bi esaldi horiek baino mila urte zaharragoa.

Jatorrizko artikuluak