Euskaraldiaren aldia

  • 357 hitz
  • Albistea entzun

Euskararen aldeko ariketa kolektibo bat da Euskaraldia, eta herritarrek hizkuntza ohiturak aldatzea du xede, euskararen erabilera handitzeko. ‘Hitzez ekiteko garaia’ lelopean, 16 urtetik gorakoek parte hartuko dute, 'ahobizi' eta 'belarriprest' gisa.

Zer dira 'ahobizi' eta 'belarriprest'?

Ahobizi eta belarriprest rolcloseEginkizun. en artean aukeratu beharko dute parte hartzaileek. Bi astez, euskaraz ulertzen dutenekin euskaraz hitz egiteko eta ezezagunei lehen hitza beti euskaraz egiteko konpromisoa hartzen dutenak ahobizi izango dira. Euskaraz hitz egiteko gai izan ez arren ulertzen dutenek eta haiekin euskaraz hitz egitea nahi dutenek, berriz, belarriprest rola aukeratuko dute.

Zertarako jartzen dituzte txapak?

Euskaraldiko parte hartzaileek ahobizi eta belarriprest jartzen duten txapak eramango dituzte soineancloseGorputzean, aldean eraman., ikusgaitasuna izateko. Izan ere, txapa ikustean, jendeak erraz jakingo du euskaraz hitz egin dezakeela hura daramanarekin.

Zer dira ariguneak?

Euskaraz lasai aritzeko guneak dira ariguneak, eta edozein elkarte, talde, denda, enpresa edo eragile izan daiteke. Hala, Euskaraldiak talde eta enpresa handiak ere bultzatu nahi ditu euskararen inguruko konpromisoak hartzera.


Zer gehiago antolatu da?

Pantailaldia, Pantailak Euskaraz taldeak antolatutako egitasmoa. Bi helburu ditu ariketak: batetik, euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa bultzatzea; bestetik, pantailen munduan euskarak dituen gabeziak ikusaraztea, erakundeek pausoak eman ditzaten. Horretarako, parte hartzaileek sareetan azaleratuko dituzte pantailetako edukiak euskaraz kontsumitzeko dituzten zailtasunak, #Pantailaldia traola erabiliz. 

Pantailaldiko parte hartzaileek sareetan azaleratuko dituzte pantailetako edukiak euskaraz kontsumitzeko dituzten zailtasunak, #Pantailaldia traola erabiliz.

Euskaraldia hasi baino lehenago, beste egitasmo bat abiaraziko du Gazte Euskaltzaleen Sareak: Gaztealdia. Euskaraldian parte hartzea eta hizkuntza ohiturak aldatzea ez ezik, ekintzak ere beharrezkoak direla uste dute. Horregatik, Ekintzez hitz egiteko garaia da lelopean, euskararekin lotutako esperientziak plazaratzeko egitasmoa antolatu dute: gazteek testigantza emango dute sareetan, horretarako #EuskarazBizikoGara traola erabilita. Ariketa horren bidez, gazteek euskaraz bizitzeko hautua egitea nahi dute, eta horretarako dituzten «egiturazko oztopoak» azaleratzea. 

Gaztealdia abiaraziko du Gazte Euskaltzaleen Sareak. Euskaraldian parte hartzea eta hizkuntza ohiturak aldatzea ez ezik, ekintzak ere beharrezkoak direla uste dute.

Hizkuntza ohiturak aldatzeko tresnak emateko asmoz, Euskaltzaleen Topaguneak podcast bat ekoitzi du: Zapla!. EITB Podkast atarian daude saioak entzungai, eta bi atal argitaratu dituzte oraingoz: lehenean, euskaldun izatearen zailtasunez hitz egin dute, eta bigarrenean, berriz, euskaldun baten hizkuntza bidaia kontatu.

Zer egin dezakete 16 urtez azpikoek?

16 urtetik gorakoek parte har dezakete Euskaraldian, baina haur eta nerabeek ere badute zer eginik. Izan ere, Euskaraldiko taldeak unitate didaktikoak prestatu ditu aurten ere, adinaren arabera banatuta, haiekin lantzeko: ariketak prestatu dituzte etxeko eta gelako hizkuntza ohiturez hitz egiteko, ikastetxean Euskaraldiarekin lotutako ekintzak antolatzeko, eta behin Euskaraldia pasatuta hizkuntza erabilera neurtzeko, besteak beste.

Jatorrizko artikuluak