Sare sozialetan bolo-bolo ibili den adierazpen batzuk hartu ditu hizpide BERRIAko kazetari Mikel P. Ansak. Zehazki, Orkoiengo alkateak (Nafarroa) esanikoak: euskaldunak «pribilegiatuak» direla. Arrazoi horrekin argudiatu zuen euskararen erabileran murrizketak egitea udalean.
Iazko azaroan euskararen ordenantza urardotzencloseZerbaiti bere funtsa galarazi.
hasi zen Orkoiengo Udala, eta abenduaren 20ko udalaren osoko bilkuran
Alejandro Lopez alkateak jakinarazi zuen ludotekan euskara murrizteko
asmoa zuela, euskaldunak «pribilegiatuak» direlako, zerbitzua bi
hizkuntzatan jasotzeko aukera dutelako. Oharkabean pasatu dira Lopezen
adierazpen horiek, erabiltzaile batek X sare sozialean alkatearen bideoa
zabaldu duen arte, hilabete geroago. Eta kezkagarria da, euskararen
aldeko diskurtsoak aliatuak behar dituelako erdaldunen artean, eta justu
kontrakoa gertatzen ari delako: PSN orpoz orpocloseOso hurbiletik.
ari zaio jarraitzen
UPNri politika euskarafoboetan, eta CCOO eta UGT ere berdintsu ari dira,
eta ez soilik Nafarroan. Haiek hasi dituzte euskararen aurkako hainbat
auzibide.
Euskaldunek ez dute esplikatu beharrik «pribilegioak» erdaldunenak
direla, nonahi, noiznahi eta nornahirekin beren hizkuntzan hitz egiteko
baliabide eta testuinguruak dituztelako, eta euskara desagertzeko
arriskuan dagoelako, lurraldearen zati batzuetan behintzat. Baina hori
jakiteko, euskalduna izan beharra dago. Kontseiluak gogora ekarri du
hizkuntza gutxituak sustatzeko politikak ezin direla inondik ere
baztertzailetzat hartu, baina erdal munduaren parte bat bandera hori
haizatzencloseZirikatzen.
ari da, eta beren burua baztertutzat aurkezten. Berriki CISen
inkesta batek azaleratu du herritarren parte handi batek uste duela parekidetasun politikak «urrunegi» joan direla, eta euskararekin gauza bera gertatzen ari da: norbere pribilegioak zalantzan jartzen direnean hasten baita piztia
asaldatzen. Eta horrela, zapaltzaileak biktima gisa agertzen dira,
Israelgo Gobernuak baliatzen duen diskurtsoaren logika berberarekin:
«Beren burua defenditzeko eskubidea dute erdaldunek».
«Kontseiluak gogora ekarri du hizkuntza gutxituak sustatzeko politikak ezin direla inondik ere baztertzailetzat hartu».
Orkoiengo euskaltzaleek protesta egingo dute urtarrilaren 27an, udalaren politika euskarafoboa salatzeko. Euskaldunek protesta egiteko «pribilegioa» izango dute, atzera. Baina, protestaz harago, beste maila bateko lanketa bat eskatuko du auzi honek, PSN-PSEren eta CCOO-UGTren mundu horrek euskararen aldeko politikak zalantzan jartzeko hartu duten bideari aurre egin nahi bazaio.
Jatorrizko artikuluak
- Euskaldunen pribilegioak Mikel P. Ansa | |