Euskaldunen erdiak baino gehiago eremu erdaldunetan bizi dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

  • Albistea entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duela 30 urte baino 261.000 euskaldun gehiago daude egun. 1991tik, 16 eta 24 urtekoen artean %25etik %75era igo da euskaldun kopurua. Biztanleen %21,9k erabiltzen dute egun euskara erdara bezainbeste edo gehiago. Eremu euskaldunetan behera egin du erabilerak.

Euskararen ezagutza, erabilera, transmisioa eta jarrerak. Lau arloetan ikusten da hobekuntza, Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen VII. Inkesta Soziolinguistikoan. Baina dena ez da positiboa: euskaldunek gero eta gaitasun txikiagoa dute euskaraz hitz egiteko, lekurik euskaldunenetan atzeraka ari da euskararen erabilera, eta erabilera bera, oro har, ez da handitu ezagutza adina. Euskaldunen ezaugarriak ere aldatu dira: gazteak aritzen dira gehien euskaraz, eta euskaldunen erdiak baino gehiago eremu erdaldunetan bizi dira.

Gazteak aritzen dira gehien euskaraz, eta euskaldunen erdiak baino gehiago eremu erdaldunetan bizi dira.

Inkesta soziolinguistikoa: hiru zatitan eta lau arlotan banatuta

1991tik egiten da inkesta soziolinguistikoa, 16 urtetik gorakoei galdetuta. Datuak ondo ulertzeko gizartean izan diren hainbat aldaketa aintzat hartu behar direla gogorarazi dute txostenean. Lehena: gizartea gero eta zaharragoa da. Bigarrena: azken hamarkadetan atzerrian jaiotako gero eta jende gehiago etorri da. Hirugarrena: globalizazioa ere oso presente izan behar da; eragina du hizkuntza hegemonikocloseNagusitasuna duena.en erabileran. Eta hor, gizartearen mugimenduak ere kontuan hartu behar dira; azken hamarkada hauetan aiseagocloseErrazago. mugitzen baita jendea toki batetik bestera: ondorioz, hizkuntza paisaia aldatzen ari da.

Nafarroako inkesta lehenago aurkeztu zuten; Ipar Euskal Herrikoa, berriz, oraindik ez dute jendaurrean aurkeztu. Hona Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako inkestaren hainbat datu, atalka:

Ezagutza

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, duela 30 urte baino 261.000 euskaldun gehiago daude egun: hamabi puntuko igoera izan du hiru hamarralditan. Egun, 681.000 euskaldun daude: biztanleen %36,2. Azken inkesta soziolinguistikoarekin alderatutacloseKonparatuta.
ere ikusten da igoera: 2016tik 2,3 puntu igo da ezagutza; alegia, 49.000 euskaldun gehiago daude. Hiztunen gaztetasuna nabarmendu behar da; 16 eta 24 urtekoen artean %75 dira egun euskaldunak; 1991n %25 ziren.


Egun, 681.000 euskaldun daude, biztanleen %36,2.

Euskara eremu geografiko eta soziolinguistiko berrietara aldatu da. «Duela 30 urte, euskaldun gehienak 3. eta 4. gune soziolinguistikoetan bizi ziren», azaldu dute. 30 urte geroago, «mugitu» egin dira. «Euskaldunen erdiak baino gehiago 1. eta 2. gune soziolinguistikoetan bizi dira». Alegia, ingururik erdaldunenetan.

Datu hori ulertzeko, garrantzitsua da gune bakoitza zer den azaltzea. Lehena gune erdaldunena da: %31tik behera dira euskaldunak; bigarren gunean, %31-%50 dira; hirugarrenean, %50-%80; eta laugarrenean, %80tik gora. Eta hortxe dago aldaketarik esanguratsuenetariko bat. Gaur egun euskaldunen %55, hain justu, 1. eta 2. guneetan bizi dira. Alegia, eremu erdaldunenetan bizi dira, euskaraz aritzeko aukera gutxiagorekin gehienak.

Euskaldunak irabazi ahala, gora egin du erdaraz euskaraz baino errazago hitz egiten duten euskaldunen kopuruak.

Ezagutza pixkanaka handitzen ari bada ere, datu guztiak ez dira baikorrak. Euskaldunak irabazi ahala, gora egin du erdaraz euskaraz baino errazago hitz egiten duten euskaldunen kopuruak. Gaur egun, euskaldunen %44k erraztasun handiagoa dute erdaraz hitz egiteko euskaraz baino —%37,8 ziren 1991n—. Kasu honetan ere, aldea dago lurraldearen arabera: Gipuzkoan, hamar euskaldunetik hiru aritzen dira errazago erdaraz; Bizkaian, hamarretik bost; eta Araban, hamarretik ia sei.

Transmisioa

Norberak jaso duen hizkuntzaz ez ezik, 3-15 urte arteko umeak dituzten inkestatuei galdetu diete eurek zer hizkuntza transmititu dituzten ere. Bi gurasoak euskaldunak direnean eta haien lehen hizkuntza euskara denean, %98k transmititzen dute euskara.

Hori bi gurasoak euskaraz gaitutaclosePrestatuta.
daudenean. Baina zer gertatzen da gurasoetako batek soilik dakienean euskaraz? Bere lehenengo hizkuntza euskara bada, hamarretik zortzik baino gehiagok transmititzen dute euskara; bere lehen hizkuntza euskara ez bada, berriz, hamarretik ia seik.

Erabilera

Biztanleen %21,9k erabiltzen dute egun euskara erdara bezainbeste edo gehiago. Datu horrek ere gora egin du urtez urte, baina ez ezagutzak bezainbeste: azken 30 urteetan, ezagutza hamabi puntu igo da; erabilera, aldiz, 6,4 puntu.


Azken 30 urteetan, ezagutza hamabi puntu igo da; erabilera, aldiz, 6,4 puntu.

Eragiten duten «faktoreak» aintzat hartu behar dira hor ere. «Harreman sareak» eta «lehen hizkuntzak edo erraztasunak» eragiten dute gehien. «Euskaldunak norekin hitz egin daukanean, harreman sare sendoa daukanean, euskara erabiltzen du».

Bada aintzat hartu behar den aldaketa bat, hala ere. 4. gune soziolinguistikoan egin du erabilerak behera: eremu euskaldunean. Aldagai sozialei erreparatu behar zaie hor. Mugikortasuna areagotu egin da, eta horrek gune batzuetan eragina izan du.

Jarrera

Ez zaie galdetzen zuzenean alde edo kontra dauden inkestan parte hartzen dutenei. Lau baieztapen aintzat hartuta neurtzen da jarrera. Horiek aintzat hartuta, biztanleen %67 euskararen alde daude. Hor ere agerikoa da igoera; 1991n, %55 ziren. «Progresiboki» gora egin du datu horrek inkesta guztietan.


Aldekotasunik handiena hona hemen zeren inguruan dagoen: inkestan parte hartu dutenen %89,3k uste dute haur guztiek ikasi behar luketela euskara. %74k adierazi dute euskaraz jakin behar dela administrazioan sartzeko.

%74k adierazi dute euskaraz jakin behar dela administrazioan sartzeko.

Jatorrizko artikuluak