Euskal Herriko ekialdean tenperaturak azkarrago igotzen ari dira mendebaldean baino
Berrogei urtean 1,2 eta 1,7 artean berotu dira batez besteko tenperaturak. Berotze joera orokorra izan arren, datuak ez dira berdin aldatzen ari toki guztietan, ekialdean tenperaturak azkarrago igotzen ari baitira mendebaldean baino. Segur aski, Mediterraneoaren eraginak zerikusia izango du horretan.
Mundu osoan agerikoak dira klima larrialdiaren zantzucloseSeinale, aztarna.
ak. Euskal Herrian
ere nabarmenak dira probak: luzatuz doa uda sasoia, eta arinduz neguko
hilabeteak. Tenperaturetan ere azpimarratzekoak dira aldeak, airean zein
itsasoan. Klima aldaketarako Europako Batasunaren Copernicus zerbitzuak
1979tik bildutako datuen arabera, Euskal Herriko hiri eta herrietan 1,2
eta 1,7 gradu artean berotu dira tenperaturak, eta joera bera dago toki
guztietan, hau da, berotzekoa. Ez toki guztietan berdin, ordea.
Ekialdean gehiago eta azkarrago berotzen ari dira tenperaturak
mendebaldean baino.
Bizkaiko hiriburuan, batez besteko tenperatura 1,2 gradu igo da 1979tik 2023ra. Iruñean, berriz, 1,7 gradu.
Horren adibidea da Bilbon eta Iruñean izan den bilakaera. Bizkaiko hiriburuan, batez besteko tenperatura 1,2 gradu igo da 1979tik 2023ra. Iruñean, berriz, 1,7 gradu. Antzeko joerak aipa daitezke BERRIAk aztertu dituen beste hainbat hiri edo herritan. Esate baterako, Durangon (Bizkaia) eta Karrantzan (Bizkaia) ere, Bilbon bezala, dezente gutxiago berotu da batez besteko tenperatura, Tuteran (Nafarroa), Irunberrin (Nafarroa), Maulen edo Izaban (Nafarroa) baino, besteak beste.
Aemet Espainiako meteorologia agentziaren Nafarroako zuzendari Peio Oria jabetuta dago joera orokorra izan arren datuak ez direla berdin aldatzen
ari toki guztietan. Eta ekialdearen eta mendebaldearen artean badirela
ñabarduracloseAski antzeko diren bi gauzaren artean dagoen alde txikia.
k. Zergatik? Segur aski, Mediterraneoaren eraginak zerikusia
izango du horretan. «Aldakortasun handiko lurralde batean bizi gara.
Badugu Bizkaiko golkoaren eragina, Mediterraneoarena, eta, horiez gain,
Ebroko iparra ere erliebe unitate inportantea da. Horien erdian gaude,
eta, azkenean, zer esan nahi du horrek? Gure klima hiru elementu horiek
baldintzatzen dutela».
«Aldakortasun handiko lurralde batean bizi gara. Badugu Bizkaiko golkoaren eragina, Mediterraneoarena, eta, horiez gain, Ebroko iparra ere erliebe unitate inportantea da».
Berotzea: bizkortzen
Europako eta munduko eskalan ere, Mediterraneoan bizkorrago ari dira igotzen tenperaturak beste toki batzuetan baino. «Hori al da Euskal Herrian ikusten ari garena? Ez dakigu erabateko segurtasunez, baina segur aski bai; hori ikusten da datuetan».
Copernicusen datuek berrogei urteko bilakaera aztertzen dute. Eta badirudi munduan nabarmentzen ari den joera bat ere jasotzen dutela, hau da, berotze prozesua bizkortzen ari dela. Oria: «Toki jakin batean klima bat finkatzeko 30 bat urte behar izaten direla kalkulatzen da. Klima aldaketaren eragina oso azkarra da, eta hamarkada batetik bestera ikusten dira aurrekoaren ondorioak. Segur aski, aldaketaren abiadura bizkortzen ari da, eta, batez ere, azken bost-hamar urteetan izan dira inoizko tenperaturarik altuenak».
Prezipitazioak: aldatzen
Tenperaturetan ez ezik, beste fenomeno batzuetan ere nabarmentzen ari
dira aldaketaren nondik norakoak. Esate baterako, prezipitazioaren
patroicloseEredua.
etan izan den aldaketa azpimarratu du Oriak. «Intentsitate handiko
euria egiteko joera handitzen ari da, eta, horrekin batera, luzatzen ari
da lehorteen iraupena. Guk hamar minutuko, orduko eta eguneroko
frekuentzian neurtzen dugu euria. Datu horietan, pixkanaka, hasi gara
gauza batzuk ikusten; esate baterako, intentsitate handiko prezipitazio
egunak gehiago direla azken urteotan».
«Intentsitate handiko prezipitazio egunak gehiago izan dira azken urteotan».
Ez dira horiek aldaketa
erakusten duten patroi meteorologiko bakarrak. Esate baterako, 30
gradutik gorako egunen kopurua emendatzencloseGehitzen.
ari da, batez ere Erriberan
eta Ebroren ibarrean. Izotz egunak ere erruzcloseTxit asko.
gutxitu dira,
Nafarroako Aemeten datuen arabera, %30 gutxitu dira egun horiek Iruñean
bertan. Neguko prezipitazioa ere urritzen ari da, bereziki
Kantaurialdean. Eta udazkeneko euri kopurua ugaritu egin da, bereziki
ekialdeko eta Pirinioetako ibarretan, Zaraitzun, Erronkarin eta Aezkoan.
Azken datu horretan ere, Mediterraneotik datorren joera bat ikusten du
Oriak, Euskal Herriko Pirinio aldera iritsia.
Itsasoa eta atmosfera bat
datozela azpimarratu dute klimatologoek. Euskal Herrian, airearen
tenperaturaren igoera ez da kasu bakancloseSarri gertatzen ez dena.
bat, beraz. Itsasoan gauza bera
gertatzen ari da. Aztik eta Euskal Herriko Unibertsitateak 2019an egin
zuten ikerketa batean, ondorioztatu zuten Bizkaiko golkoko tenperatura
0,24 gradu igotzen ari dela hamarkada bakoitzeko. Beraz, azken mende
erdian gradu bat inguru berotu da Bizkaiko itsasoko ura. Azken urteotan,
gainera, agerikoa da, baita mundu mailan ere, joera hori bizkortzen eta
areagotzen ari dela, eta Bizkaiko golkoa ez dago fenomeno horretatik
at. Jakina, halako prozesuek, horren denbora tarte laburretan, eragin
handia dute inguruko faunan eta floran, eta ondorio horiek agerian
geratzen hasiak dira Euskal Herriko ekosistema askotan.
Bizkaiko golkoko tenperatura 0,24 gradu igotzen ari da hamarkada bakoitzeko. Beraz, azken mende erdian gradu bat inguru berotu da Bizkaiko itsasoko ura.
Jatorrizko artikuluak
- Euskal Herriko ekialdean tenperaturak azkarrago igotzen ari dira mendebaldean baino Iñaki Petxarroman | |