
Gaindegiaren 2020ko ikerketa baten arabera, azken urtean hamarkadako biztanleria hazkunderik handiena izan du Euskal Herriak: 2019ko urtarrilaren 1ean, 3.170.891 biztanle zituen; hau da, urtebete lehenago baino 18.673 gehiago.
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak, INE Espainiako Estatistika Institutuak eta INSEE Frantziako Estatistika Institutuak plazaratutako datuak aztertuta egindako ikerketa horren arabera, 2018tik 2019ra %0,59ko hazkundea izan zen populazioan. Zuberoan izan ezik, herrialde guztietan egin du gora biztanle kopuruak. Eta bada beste datu esanguratsu bat hori azaldu ahal duena: izan ere, herritarren %82,6k hiriguneetan eta bitarteko hiriguneetan dute bizilekua.
Zuberoan izan ezik, herrialde guztietan egin du gora biztanle kopuruak.
Jatorrizko artikuluak
-
Biztanleria nabarmen hazi da
Igor Susaeta |
|