Nahiz eta legezko mailak bete, euskal hirigune nagusien airearen kalitatea ez da ona osasun irizpideen arabera. Bestalde, erakundeek ez dute diagnostikoa egitea errazten.
AntropozenocloseGizakiak Lurraren kondizio fisiko, geologiko eta biologikoetan eragina duen aroa.aren garaiaren sintometako bat da atmosferaren kutsadura.
Airearen kalitatea hobetzeko aurrerapausoak eman badira ere, oraindik
ere gizakien eta animalien osasunerako mehatxu da, oraindik ere munduan
milioika pertsona hiltzen baitira urtero aire kutsatua arnasteagatik,
eta landarediari ere kalte egiten dio. LerroburucloseTitular.
askok, baina, airearen
kalitatea «ona» dela diote askotan; baina, zer da airearen kalitatea ona
izatea?
Ekologistak Martxan antolakundeko kide Pedro Luis Mierrek garbi du ez dela gauza bera airearen kutsadurak legeak markatutako mugak errespetatzea eta aire hori bera osasunerako arrisku ez izatea: «Euskal Herrian mezu asko zabaldu dira airearen kalitatea ona dela esanez. Noski, ona da, legeak dioenaren arabera, baina lege horren oinarria mende hasierakoa da. 2024an gaude, urte asko pasatu dira, eta 2005ean genekiena guztiz gaindituta dago».
Mierren arabera, OME Osasunaren Munduko Erakundeak 2021ean adierazi zuen
estatuen legeak zorrotzagoak izan behar zirela, eta mugak laurden bat
jaitsi behar zirela; Europako Batasunean onartzeko bidean dagoen legeak,
berriz ere erdira murriztuko ditu mugak. «Horrek esan nahi du arnastuko
dugun airea osasuntsua izango dela? Ba, ez. Baina osasuntsuagoa izango
dela esan nahiko du? Ba, bai. Horregatik nahi dugu legea aurrera
ateratzea. Gainera, direktibacloseZuzentaraua.
k dio estatuek anbizio handiagoa izan behar
dutela, eta egiten dutena motz geratzen dela», azaldu du.
«[Europako] Direktibak dio estatuek anbizio handiagoa izan behar dutela, eta egiten dutena motz geratzen dela».
2022ko datuei erreparatuz gero, ikus daiteke orokorrean egungo legeek —Frantziako 2010eko legea eta Espainiako 2011koa— eskatzen dituzten mugen barruan daudela Euskal Herriko bost hirigune nagusiak, baina OMEk gomendatutakoa oinarri gisa hartuta, denek gainditzen dituzte mugak. Mierren arabera, Europako direktiba berria orain indarrean egongo balitz, Hego Euskal Herriko biztanleen %70ek kalitate txarreko airea arnastuko lukete, eta, OMEren mugak indarrean baleude, denek arnastuko lukete aire kutsatua.
Airearen kalitatea hobetzeko egin beharrekoak hainbat mailatako
erakundeen esku daude, eta Mierrek uste du gaur egun ez direla
proaktiboacloseJarrera aktiboa.
k. «Ez da ulergarria ibilgailuentzako azpiegitura handien
proiektuei buruz hitz egitea, bai baitakigu arazoetako bat dela.
Bizkaiarena eredu ona da: ibai azpiko pasabide bat egingo dute, haiek
dioten bezala, %30 trafiko gehiago erakartzeko. Legearen arabera,
berriz, ibilgailu pribatua erabiltzeko ideia kendu behar diozu
jendeari». Hiriguneetan egin nahi dituzten aparkalekuak ere adibide gisa
jarri ditu.
«Legearen arabera, ibilgailu pribatua erabiltzeko ideia kendu behar diozu jendeari».
Neurgailuen tranpak
Airearen kalitatea zein den jakiteko,
ezinbestekoak dira neurgailuak. Non jartzen diren eta gaur egun non
dauden, hor dago koxka. Mierrek garbi du neurgailuak leku kritikoen
inguruan jarri behar direla, industriarik kutsatzaileenen inguruan eta
trafiko handia dagoen kaleetan, esaterako. Ekologistak Martxan-eko
kidearen arabera, baina, hori ez da betetzen, eta datuak makillatzencloseTxukuntzen.
dituzte horrela. Suspentsioan dauden partikulak, esaterako, arriskutsuak
dira osasunerako, odol jarioan sartu eta kaltea eragin dezakete, baina
neurtzeko estazio batzuetan ez dituzte partikula horien mailak
erregistratzen.
Adibide batzuk jarri ditu Mierrek. Meatzaldean, adibidez, gertu dute Petronorren findegia, eta kutsadura handiko eskualdea da. Bada, bertako estazioan ez dituzte PM2,5 partikulak neurtzen. «Eta zer gertatu da? Ba, bizilagunak neurtzen hasi direla».
Bilbon ere antzeko gauzak gertatzen direla aipatu du: «PM2,5 partikulekin arduratzen hasi nintzen 2008ko artikulu bat irakurri ostean, eta neurgailuen zenbakiak begiratzera sartu nintzenean ikusi nuen Bilbon Europa parkean neurtzen ari zirela; parke batean!».
«Neurgailuen zenbakiak begiratzera sartu nintzenean ikusi nuen [PM2,5a] Bilbon Europa parkean neurtzen ari zirela; parke batean!».
Jatorrizko artikuluak
- Euskal Herri gorri Iñaut Matauko Rada | |