Kasualitate batek herenamonaren etxera eraman du Sam Walker, Euskal
Herrira euskara ikastera etorri den Kaliforniako gaztea. Graziana
Inda duela 120 urte atera zen Urepeleko Etxemendia baserritik. Walkerren bidaiaren lekuko izan da BERRIA.
Urepeleko (Nafarroa Beherea) Etxemendia baserriak ateak ireki dizkio berriro Graziana
Indari, 120 geroago. 1902an edo 1903an utzi zuen sorlekua AEBetara
joateko, eta aurtengo udan ezustean itzuli da Etxemendira. «Gertatu
egin behar zuen», dio Samuel Walker Sam 24 urteko gazte
kaliforniarrak. Sacramenton jaio zen, eta Grazianaren herenilobacloseBirbilobaren semea edo alaba.
da.
Ekainaren 25ean iritsi zen Euskal Herrira, Ateak Ireki programaren
bidez, euskara ikasteko eta Euskal Herria ezagutzeko. Galdua zuen
herenamatxicloseAitonaren edo amonaren amona.
ren senideen arrastoa, baina, kasualitate bati esker,
familiaren etxera itzuli da.
Ateak Irekik hiru asteko egonaldia eskaini die diasporacloseSorterria utzirik hainbat herrialdetan kokatu den jatorri bereko jendeak osatzen duen multzoa.
ko 37 gazteri
Goierrin (Gipuzkoa). Walker da horietako bat. BERRIAko kazetari baten
familiaren etxean bizitzea egokitu zitzaion. Grazianaren ondorengoa dela eta hura Urepeleko Etxemendia
etxekoa zela besterik ez zekien. Kazetariak galdetu zion Urepelera joan
nahi ote zuen. «Bai, noski. Eskerrik asko». Hegazkinean hasi zen euskara ikasten, eta azkar ikasten du; ez dakizki alferrik beste sei hizkuntza.
Walker iritsi eta bi egunera, Urepeleko gazte bat gurutzatu da istorio honetan, Xalbat Altzugarai: «Graziana nire amatxiren izeba zen».
Eta Etxemendia? Egongo al da norbait Grazianak duela 120 urte pasatu zuen atearen bestaldean? Film bateko gidoi batean bezala, Walker iritsi eta bi egunera, Urepeleko gazte bat gurutzatu da istorio honetan: Xalbat Altzugarai. Udan praktikak egingo ditu BERRIAn. Ekainaren 27an, praktika horien trebakuntza ikastaroan topo egin zuten BERRIAko kazetariak eta Altzugaraik:
-Esan nor zareten, mesedez.
-Ni Xalbat naiz, Urepelekoa.
Amaitzean, kazetariak galdetu dio Urepelen Etxemendia izeneko baserri bat ba ote den oraindik. «Etxemendia? Zergatik nahi duzu jakin?». Estutu egin da gaztea: «Hau zer ari da ene etxeaz mintzatzen BERRIAn?», pentsatu du. Kazetariak azaldu dio istorioa. «Graziana zuen izena Samen herenamonak».
Izena entzun duenean, bihotza gelditu zaio Altzugarairi. Eta segidan oilo ipurdia jarri zaio kazetariari besoetan:
-Ni Etxemendikoa naiz. Graziana nire amatxiren izeba zen.
Etxemendiko ateak irekiak zituela jakin zuenean, Walkerrek azkar heldu zion telefonoari. Bitan pentsatu gabe, bideo dei bat egin zuen Kaliforniara, gurasoenera. 120 urteko denboran ate bat ireki zen modu berean, 9.000 kilometroko distantzian leiho bat ireki zen, Ordiziako sukalde baten eta Elk Groveko egongela baten artean. Eta malkoak erori ziren bi aldeetan. Emozioari ezin eutsi, alde batean Walker, eta bestean Cristi ama, Bob aita eta Kelsy emaztegaia. Cristik Mary-Anne du ama. Horrek Dominika zuen ama. Azken horrek, Graziana. Robert Keedy irlandarrarekin ezkondu zen Kalifornian, eta bederatzi seme-alaba izan zituen.120 urteko denboran ate bat ireki zen modu berean, 9.000 kilometroko distantzian leiho bat ireki zen, Ordiziako sukalde baten eta Elk Groveko egongela baten artean.
Etxemendirako bidaia
Uztailak 8. 13:30 dira, eta sapacloseSargoria.
dago Urepelen. Gure Ametsa pilotalekuan eta
hilerrian geldialdi bat egin ondoren hartu dute Etxemendirako bidea,
Altzugarairen azalpenei jarraituz. Bat-batean, bihurgune baten atzean agertu da Etxemendia, errepide
gainean. Xalbat Altzugarairen bi izeba daude etxean zain. «Hor daude», esan
du Walkerrek. Azkar jaitsi da autotik, eta atarira joan da zuzenean.
Marthe Altzugarai du atean zain. «Zu al zara kaliforniarra?». Josephine
ahizpak ezkaratzcloseBizileku baten sarbidea.
eko eskailerak jaitsi ditu. «Ni Sam naiz. Zer moduz?».
Walkerren amatxicloseAmona.
ren lehengusu txikiak dira. Bi horien amatxi Dominika
Inda zen, Grazianaren ahizpa, Etxemendian geratu zena.
1902an edo 1903an joan zen Graziana Etxemenditik. «19 urte zituenez eta
adinez nagusia ez zenez —21 urte behar ziren orduan—, Ameriketara
joateko gurasoen baimena zuela ziurtatzen zuen auzapezcloseAlkatea.
aren agiria behar
izan zuen». Kopia bat gordea dute Etxemendian.
Hil zen arte, 1975 ingurura arte, Grazianak eutsi egin zion etxekoekin zuen harremanari, baina Kaliforniako familian ez zuten horren berri. Kalifornian Aldudeko emakume batekin soilik egiten zuen euskaraz, baina Etxemendira bidaltzen zituen gutunak beti idazten zituen ama hizkuntzan. Argazkiak gaineratzen zituen, eta horiek ere gordeak dituzte jaiotetxean.
Hil zen arte, 1975 ingurura arte, Grazianak eutsi egin zion etxekoekin zuen harremanari, baina Kaliforniako familian ez zuten horren berri.
Graziana behin itzuli zen Etxemendira, 1953an, Josephine jaio zenean.
Bakarrik etorri zen. 1975. urte inguruan, hil zenean, familia bereko bi
adarren arteko zubia galdu egin zen. Ama hizkuntza ere ez zen pasatu
hurrengo belaunaldira, eta euskara galdu egin zen Etxemendiko familiaren
Kaliforniako adar horretan. Samuel eta haren anaia Joe Walker euskarazko abestiak
kantatzen hasi ziren arte; Gatibu, Mikel Laboa... Joek gitarra jotzen
zuen, gainera. Dominika birramatxi closeBirramona.
dementziarekin hasi zenean, hari
euskaraz kantatzen zioten, eta irribarre egiten zuen.
Bost ordu iraun du Etxemendiko egonaldiak, eta motz geratu dira 120 urtean pilatu diren istorioak kontatzeko. Kalifornia ez zaie arrotz altzugaraitarrei. Beste bi ahizpa San Frantziskon bizi baitira: Monique eta Marie Dominique. Bisitan joaten diren hurrengo aldian, Walker eta haren familia ere bisitatuko dituzte. «Nik amarekin etorri behar dut hona», erantzun die Walkerrek. Amets bat bete da Etxemendian.
Jatorrizko artikuluak
- Etxemendira itzuli da Graziana Jon Ordoñez Garmendia | |