Europako Parlamentuak onartu du ekosistemen %20 leheneratzea 2030erako

  • 542 hitz

Europarlamentuak bide eman dio Natura Leheneratzeko Araudiari. Alderdi Popularrak kontrako botoa eskatu du, nekazarientzat kaltegarria izango dela argudiatuta.

Estatu bakoitzak ekosistemak leheneratzeko plan bat ondu beharko du.

Natura hiltzen ari da. Zientzialariek ohartarazi dutenez, inoiz baino abiada azkarragoan. Horren erakusle da Europan ekosistemencloseHabitat jakin batek eta bertan bizi diren izaki bizidunek osatzen duten sistema naturalen.
%80 egoera kaskarrean daudela, eta lurren %70 pobretuta. Naturaguneen galera eten nahian, eta egoera iraultzeko helburuarekin, EB Europako Batasunak Natura Leheneratzeko Araudia ezarriko du indarrean. Europarlamentuak otsailaren 27an onartu zuen aurrez Europar Kontseiluarekin adostu zuen testua, eta orain soilik falta da azken horrek akordioari formalki bide ematea. Hori eginda, batasunak konpromisoa hartuko du lur eta itsas eremuen %20 leheneratzekocloseBerrezartzeko.
, 2030. urtea baino lehen. Gaur-gaurkoz, munduko lurren %17 eta itsas uren %10 dago soilik babespean.

Araudiaren zenbait muga kritikatu arren, egitasmoa mugarricloseGertaera esanguratsua, prozesu baten une garrantzitsu bat markatzen duena.
tzat jo dute zenbait elkarte ekologistak. Garaipen gisa ospatu dute bozketaren emaitza, ikusitakoak ikusita. Proiektua baztertua izateko mehatxupean egon baita azkenera arte. EAP Europako Alderdi Popularrak egitasmoaren aurka bozkatzera deitu zituen bere taldeko kideak, eta horrek alarma guztiak piztu zituen. Azkenean, aldeko 329 boto jaso ditu, kontrako 275, eta abstentzioak 24. Orain, estatu bakoitzak ekosistemak leheneratzeko plan bat onducloseOsatu, egin.
beharko du.

Araudiaren zenbait muga kritikatu arren, egitasmoa mugarritzat jo dute zenbait elkarte ekologistak.

Talde ekologistengan kezkarik handiena piztu du onartu den araudiak «larrialdi galga bat» aurreikusten duela estatuentzat. Hau da, estatuek aukera izango dute araudia ez ezartzeko, baldin eta beren elikagai ekoizpenacloseProdukzioa.
arriskuan dagoela irizten badiote. Geldialdia urtebetekoa izango litzateke. Ekologistek gezurtatu egin zituzten araudia kritikatzeko erabili diren argudioak. Besteak beste, egitasmoak elikagai produkzioa murriztera behartuko duela, eta elikadura segurtasuna arriskuan jarriko duela.

Helburu nagusiak:
  1. Ekosistemak: Lur eta itsas eremuen %20 leheneratzea 2030erako, ekosistema kaltetuen %60, 2040rako, eta horien %90, 2050erako.
  2. Polinizatzaileak: Populazioaren gainbehera etetea 2030erako, eta polinizatzaile kopurua monitorizatzekoMonitore baten bidez, prozesu baten jarraipena egiteko.
    neurriak.
  3. Basoak: Hazkunde joera lortzea basoan utzitako egur hilaren kopuruan, adin tarte desberdinetako basoen hedaduran, horien arteko loturetan eta karbono organiko erreserbetan.
  4. Hiriguneak: Berdegune kopurua ez murriztea 2030erako, eta horien hedatzerako helburuak finkatzea 2040rako eta 2050erako.
  5. Nekazaritza lurrak: Landa eremuko tximeleten eta txorien kopurua handitzea, baita biodibertsitatea handitzeko elementuena ere —lore sailak, zuhaixkak, fruta arbolak...—.
  6. Ibaiak: Ur ibilguaren oztopo artifizialak kentzea, 2030ean oztoporik gabeko ibai tarteak gutxienez 25.000 km izan daitezen.

Lehentasunezko ekosistemak

Araudiak natura eremuen leheneratzea kontrolatzeko zenbait kontzeptu zehazten ditu. Esaterako, zer baldintza bete behar diren ekosistema baten kontserbazioa bermatzeko, edo habitatcloseAnimalia edo landare mota baten berezko eremua.
ek gutxieneko zer ezaugarri izan behar dituzten espezieak beren kabuz gara daitezen. Horrez gain, ekosistema bakoitzerako helburu bereiziak ezartzen ditu, izan mendietakoak, basoak, itsas ekosistemak, ur gezetakoak ala urbanoak. Helburuak desberdinak dira horietako bakoitzaren kalteen arabera ere.

Araudiak aipamen berezia egin die hezeguneei, karbono dioxido kopuru handiak xurgatzeko gaitasuna dutenez, ekarpen handia egin dezaketelako Lurraren berotzea mugatzeko orduan.

Lehenik eta behin leheneratu beharreko ekosistemen artean, araudiak aipamen berezia egin die hezeguneei, karbono dioxido kopuru handiak xurgatzeko gaitasuna dutenez, ekarpen handia egin dezaketelako Lurraren berotzea mugatzeko orduan. Itsas ekosistemetan, bereziki garrantzitsuak dira uretako larreak. «Hemen badugu ur landare bat, zostera noltei izenekoa. Landare horrek karbono dioxidoa xurgatzen du, eta lur sedimentucloseJalkin.
etan biltegiratzen du», azaldu du egitasmoari buruzko ikerketa batean parte hartu duen Angel Borja Aztiko zientzialariak. Nabarmendu duenez, halako ur larreak leheneratuz gero, lurraldeak gaitasun handiagoa izango du klima larrialdiaren ondorioak gutxitzeko. Zostera noltei larreak Bidasoako, Okako eta Leako estuariocloseIbai bokale zabala, golko itxura duena.
etan aurkitu daitezke.

Zostera noltei larreak [karbono dioxidoa xurgatzen dute] Bidasoako, Okako eta Leako estuarioetan aurkitu daitezke.

Jatorrizko artikuluak