Eskuin muturra lehen aldikoz lehen izan da Ipar Euskal Herrian

Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan, eskuin muturra lehen indarra izan da Ipar Euskal Herriko 92 herritan, hala nola Baionan. Hego Euskal Herrian aldiz alderdi sozialista gailendu da, EH Bildu bigarren indarra da, eta EAJk eutsi egin dio eserlekuari.

Ipar Euskal Herrian egundainocloseGaur egun arte.
lortu ez zituen emaitzak lortu ditu Batasun Nazionalak. Gehien bozkatua izan da herri gehienetan, eta, aitzinekocloseAurreko.
Europako hauteskundeekin alderatuta, 12.000 boto gehiago eskuratu ditu. Baionan berean, 2022ko Asanblea Nazionaleko hauteskundeekin alderatuta, 2.000 boto gehiago eskuratu dituzte Batasun Nazionalak. Lapurdiko herri guzietan kasik lehen indarra da Jordan Bardellak eraman zerrenda. 

Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak - E9 (berria.eus)

Lapurdin, Getarian, Miarritzen, Basusarrin eta Makean baizik ez da lehen indar gisa kokatu. Baina, Getarian salbu, herri horietan ere gutigatik ez du lortu lehen izatea. Europako hauteskundeak aintzat hartuta, azkeneko hamar urteetan bi halakotu egin du boto kopurua: Le Penen alderdiak 13.256 boto zituen 2014ko bozetan, 17.415 2019koetan, eta 29.516 aurtengoetan. Etenik gabeko hazkundea, beraz.

Nafarroa Beherean eta Zuberoan gauza doi batclosePixka bat.
ezberdin joan bada ere, lehen aldikoz Batasun Nazionala lehen atera da herri frankotan. Alduden eta Irulegin ez ezik, Baigorriko ibar guzian ere lehen indarra da; Baigorrin berean ere bai. Baigurako aldean, halatsu. Bidaxunen ere nagusitu da, baina Amikuzen nahasiago dira emaitzak. Garazi aldean eta Zuberoan bezala, funtsean.

Hauteskundeen ostean Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarri zuen Asanblea Nazionala desegingo zuela, eta hauteskundeak deitu ditu; datorren ekainaren 30ean eta uztailaren 7an izanen dira bozak.

Macron presidenteak hauteskundeak deitu ditu; datorren ekainaren 30ean eta uztailaren 7an izanen dira bozak.
Hegoaldean, sozialistak eta abertzaleak

Europako Parlamenturako boz gehien Alderdi Sozialistak lortu ditu Hego Euskal Herrian: 300.082. PSOE lehen indarra izan da Araban, Bizkaian eta Nafarroan. Bigarren indarra EH Bildu izan da, 276.692 boto lortuta; lehenengoz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan EAJren aurretik geratuta, eta azken herrialde horretan lehen indarra izanda. EAJ barnean duen CEUS koalizioa izan da hirugarren indarra, 202.778 boto lortuta. Horrenbestez, EH Bilduren azken hauteskunde zikloaren goranzko joera berretsicloseBaieztatu.
egin da, eta jelkideen beheranzkoa ere bai. Abstentzioa %50ekoa izan da.

Jatorrizko artikuluak