Eukalipto landaketen hedadura %46 handitu da sei urtean
Eukalipto gehienak Bizkaian daude, ia %90. Bizkaiko Foru Aldundiak landaketa berriak etenarazi zituen iaz, eta Gipuzkoan ere neurriak hartu dituzte landaketa geratzeko.
Bizkaiko debekuak nolabaiteko eragina izan duela ondorioztatu daiteke azken datuetatik, baina ez ditu geratu moratoria indarrean jarri aurretik egindako landaketa eskaerak, eta erakunde ekologistak kexu dira.
Pinuen xingola marroiaren gaitzacloseDothistroma pini eta Lecaonosticta acicola onddoek sortzen duten gaitza.
k bizkortu egin du eukaliptoen
zabalpena Bizkaian, eta landatuta dauden zuhaitz espezieen %16 dira gaur egun.
Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak, espeziearen zabalpen hori
galgatzekocloseGeldiarazteko.
asmoz, landaketa berrien gaineko etenaldi bat ezarri zuen
iaz.
2022ko maiatzean jarri zen indarrean debekua, eta 2025eko abendura
arte iraungo du. Berez, salbuespen bakarra du neurri horrek: hots, ez
ditu geratu moratoriacloseEtenaldia.
indarrean jarri aurretik egindako landaketa
eskaerak, eta erakunde ekologistak kexu dira, horiek
«amarrucloseAzpikeria.
» gisa erabiltzen ari direlakoan eukalipto sail gehiago jartzeko. Eusko Jaurlaritzaren Baso Maparen datuen bilakaerari erreparatuz gero,
gutxitu egin dira eukaliptoen landaketak. 2021ean, 1.348 hektarea
eukalipto landatu ziren Bizkaian, eta 2022an, 457 hektarea. Beraz,
indarrean jarritako debekuak nolabaiteko eragina izan duela ondorioztatu
daiteke datuetatik.
2021ean, 1.348 hektarea eukalipto landatu ziren Bizkaian, eta 2022an, 457 hektarea.
Bizkaian ez ezik, Gipuzkoan ere hartu dute eukalipto landaketak
mugatzeko neurririk. Herrialde horretan, oraindik ez dago oso zabalduta
zuhaitz espezie arrotzcloseBertakoa ez dena.
hori, baina asko ugaritu da azken urteotan, 573 hektarea baitzeuden lehen,
eta 1.575 orain (%174 gehiago).
Herrialdeko zuhaitz espezieen %1,5 inguru dira eukaliptoak.
Zabalkundea moteltzeko-edo, duela bi urte, Gipuzkoako Foru Aldundiak zera erabaki zuen: jabeek 25 urtera atzeratu beharko zutela landatutako eukaliptoen mozketa. Aurretik, 15 urterekin moztu zitezkeen. Horrek dezente mugatzen du egur industriak espezie horretan duen interesa.
Gipuzkoan, jabeek 25 urtera atzeratu behar dute landatutako eukaliptoen mozketa.
Araban ere hazkunde handia izan da
(%98): 720 hektarea zeuden lehen, eta 1.429 daude orain, nahiz eta
proportzionalki oso eremu txikia izan beste zuhaitz espezie
batzuenarekin alderatuta. Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ia ez da
eukaliptorik, sail bakancloseUgaria ez dena.
batzuk kenduta.
Xingola marroia pinudietan
Azpimarratzekoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan sei urteotan insignis pinudiek hedaduran izandako murrizketa ere. Xingola marroiaren gaitzak —2018an agertu zen— kinka larrian jarri ditu pinudiak, eta jabe askok, gaixotutako landaketak bota ostean, ez dute berriz ere espezie bera erabili landaketa berriak egiteko.
Azpimarratzekoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan sei urteotan insignis pinudiek hedaduran izandako murrizketa ere.
Araban, %11 inguru txikitu da insignis pinuen eremua; Bizkaian, %16; eta Gipuzkoan, %22, Hazi fundazioak egindako baso maparen datuen arabera. Nafarroan ez dago datu berririk, baina espezie horretako landaketen hedadura erdira murriztu dela ondoriozta daiteke gobernuak zenbait txostenetan emandako informazioetatik, 4.500 hektarea baitziren lehen, eta 2.000 hektarea inguru orain.
Jatorrizko artikuluak
- Eukalipto landaketen hedadura %46 handitu da sei urtean Iñaki Petxarroman | |