Egunez naziekin, gauez iheslariekin
Saran (Lapurdi), haren hotela hartua zuten naziek. Eta, hala ere, erresistentziarekin kolaboratu zuen Maria Josefa Sansberro 'Maddi' oiartzuarrak, jazarriei muga zeharkatzen lagunduz. Lehenago, 36ko gerrako iheslariei lagundu zien muga pasatzen.
Izarraitz Villaluzek eta Joxe Mari Mitxelenak Sansberroren figura berreskuratu dute hainbat agiri eta lekukotza bildu ostean; Edurne Portela idazleak fikzioaren bidez biribildu du haren soslaia Maddi y las fronteras liburuan.
Nazien kontzentrazio esparruetako dokumentu batzuk desklasifikatucloseSekretupean zegoena eskuragai jarri.
zituztenean, Oiartzungo atxilotuen bila hasi ziren Izarraitz Villaluze eta
Joxe Mari Mitxelena, eta Maria Josefa Nicolas batekin egin zuten topo. Jardun
antifaxista izan zen hura ezagutzeko heldulekua, baina, ikertzen hasi
ahala, andrearen bizitza osoak eman zien arreta. «Erresistentziara sartu
aurretik hartutako erabakiak ere oso ausartak izan ziren», Villaluzeren
irudiko. «Bizitza gogorra» izan baitzuen, hasieratik: 1895ean jaio zen,
eta 2 urterekin utzi zuen Oiartzungo baserria, Senperera (Lapurdi)
lekualdatzeko, oinez.
Helduaroan ere ez zen otzanacloseAgintzen zaiona baretasunez egiten duena.
izan nonbait, aurkitutako agirietatik
ondorioztatu dutenez. 1918an, Nicolas Perul Ziburuko (Lapurdi)
zurgincloseArotz.
arekin ezkondu zen, eta banandu egin ziren hamahiru urteren
buruan, adostuta; ez zuten seme-alabarik eduki. Berriro ezkondu zen
Sansberro, 1938an, Pierre Nicolas Louis izeneko gizon batekin,
Sarako ile apaintzailea izandakoa, eta, handik gutxira, haur bat hartu
zuen semetzat, Lucien Cyrin. Ez zen jakina nor ziren Lucienen gurasoak:
1930ean sortu zen, eta Nicolasek abizenak eman zizkion sei hilabeteren
buruan.
Larhunerako trenbidea egiteko, Santinazioko lepoko lursail batzuk desjabetu zituzten; Nicolasek lur zati bat eskuratzea lortu zuen, eta hotela eraiki. Sansberrok gobernatzen zuen negozioa.
Sansberrok eta Nicolasek hotel bat izan zuten bizibide. Larhunerako
trenbidea egiteko, Santinazioko lepoko lursail batzuk desjabetu
zituzten; Nicolasek lur zati bat eskuratzea lortu zuen, eta hotela
eraiki. Sansberrok gobernatzen zuen negozioa. OstutakocloseEbatsitako.
eremu bat zenez,
inguruko baserritarrek begi txarrez ikusi zuten hotela hasieratik, eta
arbuioacloseEzespena.
handitu egin zen asteburuetan dantzak antolatzen hasi zirenean.
Maddiri izter arina deitzen zioten, Anje Luberriaga Azkaineko (Lapurdi) alkate ohiak kontatu zienez.
Asteburuetan dantzak antolatzen hasi ziren (...). Maddiri izter arina deitzen zioten, Anje Luberriaga Azkaineko (Lapurdi) alkate ohiak kontatu zienez.
Fikzioko pertsonaia bihurturik
Jaiotza eta dibortzio agiriez eta bestelakoez lagunduta eta Maddi edo
ingurukoak ezagutu zituztenen lekukotzez baliatuta ahalegindu dira
emakumearen soslaiacloseProfila.
osatzen, baina hutsuneak daude, ezinbestean.
Esaterako: zer harreman zuten Nicolasek eta Sansberrok, egiaz? Fikzioak
lotu ditu txatalakcloseZatiak.
. Dokumentatu gabeko xehetasunak irudimenerako akuilucloseZerbait egitera bultzatzen duen gauza.
izan dira, Edurne Portela idazlearen arabera. Horrela osatu du Maddi y las fronteras (Maddi eta mugak; Galaxia Gutenberg, 2023) liburua. Lucien hasi zen amaren ekarpenak berreskuratzen, 1948an. Eta, urte askoren ondoren, liburu batean betikotu da Maddi.
Sansberro indartsu irudikatu du Portelak, eta
lehen pertsonako kontakizunak bide eman dio emakumearen gogoetak eta
kezkak imajinatzeko, Elizarekin zuen harreman gatazkatsuan murgiltzeko,
hotelean instalatu zitzaizkion naziek piztutako beldurra eta gogaitasuna
islatzeko. «Irudimenarekin batera, subjektibotasuna sartu da, eta jada
ezin dugu hitz egin existitu zen Maddiz, baizik eta nik birsortucloseBerriz sortu.
dudanaz».
«Irudimenarekin batera, subjektibotasuna sartu da, eta jada ezin dugu hitz egin existitu zen Maddiz, baizik eta nik birsortu dudanaz».
Kontrabandista hasieran
Sarako Santinazioko lepoacloseMendi arteko igarobidea.
leku bakartia zen, baina Bidasoa ibaitik gertu zegoen, mendiz inguratuta. «Oso leku
aproposa zen Maddik egin zituen jardueretarako», Portelaren esanetan.
Udan, hotelak bezeroak zituen, baina neguan urriak ziren, ez baitzen
trenik izaten. Behar ekonomikoengatik hasi ziren asteburuetako dantzak
antolatzen, baina ez zen nahikoa, eta beste diru iturri batzuetara jo
zuten. «Gune horretan, bizibide oso ohikoa zen kontrabandoa, batik bat
negozioren bat zutenentzat, non kontrabandoko produktuak kontsumitzen
ziren», azaldu du idazleak. Kafearekin, olioarekin, alkoholarekin,
parpailcloseEhunezko zatia, apaingarri gisa arropei eransten zaiena.
ekin eta bestelakoekin lan egiten hasi zen Sansberro.
Kontrabandoan izandako esperientziak lagundu zion gero mugaren bi
aldeetan faxistek jazarricloseIhes doanari atzemateko jarraitu.
takoei laguntzeko, baita dokumentu sekretuak
gorde eta helarazteko ere. 36ko gerran, jende askori lagundu zion Hego
Euskal Herritik Ipar Euskal Herrira pasatzen, Mitxelenaren arabera.
«Esaten zutenez, Arantza [Nafarroa] inguruko jendea zen, batez ere,
baita Oiartzungoa eta Lesakakoa ere [Nafarroa]». Gatazka bukatu eta
lasterrera hasi zen Bigarren Mundu Gerra, eta naziek handik urtebetera
okupatu zuten Frantzia. Jende fluxucloseJoan-etorria.
ak kontrako norabidea hartu zuen.
36ko gerra bukatu eta lasterrera hasi zen Bigarren Mundu Gerra, eta naziek handik urtebetera okupatu zuten Frantzia. Jende fluxuak kontrako norabidea hartu zuen.
Mugalaria gero
Maddi ez
zen ohiko mugalaria, Mitxelenak dioenez. «Ez zuen jendea pasatzen
bakarrik. Gorde egiten zituen, borda edo bestelakoetan. Zaurituta
bazeuden, mediku lagun bati deitzen zion, senda zitzan». AliatucloseBigarren mundu gerran, Alemaniari aurre egiteko batu ziren estatuek osaturiko aliantzako kide zena.
en
armadetako soldaduak heltzen zitzaizkion, hegazkinlariak batez ere:
nazien mendeko eremuetan erortzen ziren; Belgikatik ihes egin, eta
Maddirengana eramaten zituzten. Juduak ere babestu zituen.
«Ez zuen jendea pasatzen bakarrik. Gorde egiten zituen, borda edo bestelakoetan. Zaurituta bazeuden, mediku lagun bati deitzen zion, senda zitzan».
Azpiegitura eraginkorra moldatu zuen, ikerlariaren berbei erreparatuta. «Erresistentziakoek ere jendea pasatzen zuten, baina hamarretatik zortzi atxilotu egiten zituzten. Sansberro behin ere ez zuten harrapatu. Azpiegitura oso segurua zuen». Hala, askok jo zuten harengana: ikerlariek ziurtzat daukate lau sarerekin behintzat lan egin zuela, eta Mitxelenak uste du gune horretako sare guztiekin kolaboratu zuela. «Zazpi-zortzi sare zeuden, guztira. Nahiz eta harreman txarra eduki, Elizak ere harengana jo zuen askotan: adibidez, aita Bordesek, erresistentziako kide famatua zenak. Baita CIAk ere».
AreriocloseEtsai.
en muturren aurrean egin zuen hori dena. Santinazioko lepo
ingurura heldu zirenean, naziek begiz jo zuten Sansberroren hotela; han
hartu zuten aterpe; Maddik zerbitzatu behar izan zien, eta, bitartean,
haiek higatzencloseAhitzen.
tematu zen. Zuhurtziaz jokatu zuen, nahitaez: bidaia
gutxi egiten zituen. Iheslariak 19:00ak inguruan ateratzen ziren, eta
07:00etarako egon behar izaten zuten Oiartzunen; hamabi orduko bidea
zen, gauez. Maddik osterakcloseJoan-etorriak.
egin zituen inoiz, baina motzagoak.
Mitxelena: «Bera [Nafarroa] eta Sararekin muga egiten duen Lizuniaga
auzoraino heltzen zen: hiruzpalau orduko bidea, joan eta etorri». Ez
zitzaion komeni luzatzea.
«Bidasotik Behobiarako bidea [Gipuzkoa] errazagoa zen, baina beti zegoen zainduta. Orduan, mendira joan behar zuten, Erlaitz aldera».
Bidaiak gauez egiten zituzten, tentuzcloseKontuz.
, muga inguruan ugariak
baitziren hala naziak nola Espainiako faxistak. Villaluze: «Bidasotik
Behobiarako bidea [Gipuzkoa] errazagoa zen, baina beti zegoen zainduta.
Orduan, mendira joan behar zuten, Erlaitz aldera». Bide gorabeheratsu
eta malkartsuetan ordu askoz ibiltzen ziren, berehala hondatzen ziren
alpargata batzuekin. Maddik zapatez ere hornitzen zituen iheslariak.
1944an atxilotu zuten Maddi, eta urte hartan erail, Sachenhausengo (Alemania) kontzentrazio esparruan.
Jatorrizko artikuluak
- Etxepeko antifaxista Amaia Igartua Aristondo | |