Etxeko leihotik ikusten den fauna, liburu batean jasoa

  • 404 hitz

Animalien inguruko interesa piztu nahi du Iker Elosegik argitaratu berri duen 'Euskal Herriko fauna gida' liburuan. Lurraldeko bioaniztasuna aztertzeaz gain, naturari behatzeko gomendioak ere ematen ditu.

Iker Elosegi biologo eta Euskal Herriko Laborantza Ganberako koordinatzaileak hegazti eta ornoduncloseHezurduraz hornitua.
ei buruzko informazio anitz bildu du. Haien ezaugarriak, bizimoduak eta izandako eboluzioa aztertu ondoren, etxeko leihotik ikus daitezkeen animalien inguruan gida bat sortzea erabaki zuen, eta Euskal Herriko fauna gida da lanketa horren emaitza: «Asmoa zen liburu bat egitea non jendeari esplikatzen zaion sukaldeko leihotik ikusten diren abereak hortxe daudela; ez da beharrezkoa munduaren beste parte batera joatea horiek begiztatzeko».

Euskal Herria zenbait mendikatek zeharkatzen dute ekialdetik mendebaldera, eta haien artean sortzen diren errekek ureztatzen dute eremua. Klima ozeanikoaren mende da isurialdecloseMendi edo haran baten bi maldetako bakoitza.
atlantikoa, eta klima mediterraneoaren mende dago beste isurialdea; gainera, basamortu gisa izendatu daitekeen eremua ere badago. Lurralde menditsua babesleku izan da landare eta animalia espezie askorentzat, Elosegik azaldu duen bezala; izan ere, berrehun hegazti espezie inguru, laurogei ugaztun, 27 narrasti, 18 anfibio, ur gezatako berrogei arrain eta milaka intsektu daude han.

Gizarteak naturarekin duen harremana indartzea da liburuaren helburua, inguruan dagoen bioaniztasuna izendatzea. Naturatik fisikoki urrundu den gizarteari lurraldearen aberastasuna erakutsi nahi dio Elosegik, ez dela beharrezkoa munduko beste lurraldeetara begiratzea: «Hamar urteko haur bati eskatzen badiozu izendatzeko zazpi basapiztia, Afrikako handienak esango ditu, baina, segur aski, ez ditu tokikoak izendatuko».

«Hamar urteko haur bati eskatzen badiozu izendatzeko zazpi basapiztia, Afrikako handienak esango ditu, baina, segur aski, ez ditu tokikoak izendatuko».

Iker Elosegi (biologoa)

Sai arrea, otsoa, hartza, ugatza eta sai zuria dira liburuan aipatzen diren batzuk; animalia horien bidea trabatu gabe ikus daiteke. Baina horretarako naturari behatzekocloseBegiratzeko.
ahalegina egin behar dela azpimarratu du Elosegik: «Jendea beste mundu batera pasatu da, eta ez dago harremanik ingurumenarekin eta abereekin; hori desagertu egin da».

Orkatza (Capreoluscapreolus). IKER ELOSEGI / EUSKAL HERRIKO FAUNA GIDA

Aniztasuna, arriskuan

Elosegik argi du zein den Euskal Herriko bioaniztasuna arriskuan jartzen duten arrazoietako bat: giza jarduerekcloseAktibitateek.
natura suntsitzen duten ideia. Biologoaren ustez, natura giza jardueretatik kanpo utzi behar den printzipioan oinarritutako erabaki politikoak ez dira beti oso eraginkorrak; herri laborantza eta laborantza iraunkorra proposatzen du bioaniztasuna babesteko bide gisa.

«Sortu dugun eredu sozioekonomiko globalizatuko giza jardueren ondorio zuzena da bioaniztasunaren galera, habitatcloseAnimalia edo landare mota baten berezko eremua.
en suntsiketa eta klima aldaketa globala», argudiatzen du idazleak bere liburuan. Giza jarduerek eragin zuzena dute ekosisteman, eta Elosegik gertutik ikusi du Euskal Herriko oihanen bilakaera: hegaztiek beren migrazioa aldatzea, intsektuen desagerpena eta basoen lehortea dira lurraldean sumatu dituen ondorio batzuk.

«Globalizatuko giza jardueren ondorio zuzena da bioaniztasunaren galera, habitaten suntsiketa eta klima aldaketa globala».

Iker Elosegi (biologoa)

Jatorrizko artikuluak