Etruskoen eta erromatarren garaiko 24 estatua aurkitu dituzte Italian
Sienako San Casciano dei Bagni termetan atzeman dituzte, lohi azpian. Estatuak brontzezkoak dira, K.a. II. eta K.o. I. mendeen artekoak. Estatua horietan zizelkaturiko idazkien balioa nabarmendu dute azterlanetan aritutako ikerlariek: «historia berridazteko moduko aurkikuntza da».
Antzinaroari loturik sekula egindako aurkikuntzarik inportanteetariko bat da. Brontzezko 24 estatua etrusko eta erromatar atzeman dituzte Sienan, indusketa lanetanAztarnak jaso, erregistratu eta aztertzeko lanetan.
ari zirela. Estatuak lohicloseBuztin, lokatz.z estalirik ziren, eta kaltetu gabe atera dituzte azalera. Hala, estatuak hain ongi kontserbaturik direnez, horietan zizelkatucloseTailatu.riko esaldi batzuk irakurtzea ere badago; etruskoz eta latinez. Bestelako objektuak ere topatu dituzte: urrezko, zilarrezko eta brontzezko 5.000 txanpon inguru tartean.
Familiarik boteretsuenen izenak ageri dira idatzirik: Velimna de Perugia eta Marcni, esaterako. Beste mezu esanguratsurik ere irakur daiteke: «aquae calidae».
Eskulturetan Etruriaren barrenaldean bizi ziren familiarik boteretsuenen izenak ageri dira idatzirik: Velimna de Perugia eta Marcni, esaterako. Beste mezu esanguratsurik ere irakur daiteke: «aquae calidae». Adituek eginiko kalkuluen arabera, estatuek K.a. II. mendearen eta K.o. I. mendearen artekoak behar dute izan. Gainera, litekeena da hango artisauek eginak izatea.
Atzemandako 24 piezen eta horietan zizelkaturiko idazkien balioa nabarmendu dute azterlanetan aritutako ikerlariek.
Hain zuzen, atzemandako 24 piezen eta horietan zizelkaturiko idazkien balioa nabarmendu dute azterlanetan aritutako ikerlariek. «Historia berridazteko moduko aurkikuntza da hau», Jacopo Tabolli indusketen zuzendariak adierazi duenez. Halaber, zehaztu du hirurogei aditu dagoeneko ikerlanetan dabiltzala horren gainean. Dioenez, Italian sekula ez da topatu garai etruskoari dagokion halako ondarerik. «Santutegi hau ikerketarako laborategi gisako toki bat bihurtu zaigu. Antzinako aniztasun kulturala ikertzen ahalko dugu, eta giltzarri izanen da etruskoen eta erromatarren arteko mugimenduei buruzko informazioa eskuratzeko», zehaztu du Tabollik.
«Giltzarri izanen da etruskoen eta erromatarren arteko mugimenduei buruzko informazioa eskuratzeko».
Jatorrizko artikuluak
- Etruskoen eta erromatarren garaiko 24 estatua aurkitu dituzte Italian, kaltetu gabe Uxue Rey Gorraiz | |