Eta zuk, norena duzu abizena?

  • 154 hitz
00:00 /

Seme-alabei paratzen zaien abizena du hizpide 'Berriketan' saioaren atal honek. Historikoki aitaren abizenari lehentasuna ematea izan da joera, baina XXI. mendean gurasoek aukera dute haurrari zein abizen paratu erabakitzeko.

Abizenak ez dira izenaren atzean doazen deitura hutsak. Antzina-antzinatikcloseAspaldi-aspalditik.
, norberaren identitatearen funtsezko zati izan dira, eta sarri familia edo kolektibo baten identitatearen erakusgarri. Lehena izan ohi da protagonista, eta bigarrenetik aurrera doazen guztiak, aldiz, osagarriak. Azken mendera arte, haur bat jaiotzen zenean, argi zegoen abizen protagonista hori zein izango zen: aitarena.

2005ean Frantziako Gobernuak lege berri bat onartu zuen, eta ordutik gurasoek aukera dute euren seme-alabei amarena, aitarena edo bien abizenak jartzeko. Hala ere, bikote heterosexual gehienek soilik aitarena eramateari eutsi diote Ipar Euskal Herrian.

Hego Euskal Herrian, ordea, 2000. urtetik dago amaren abizena lehen abizen gisa jartzeko aukera. Espainiako Gobernuak urte hartan onartutako legea aurrerapauso handia izan bazen ere, bi gurasoen arteko akordioa behar zen amaren abizena onartua izateko. Adostasunik ezean, aitarena jarri behar zen, legeak hala aginduta. 2017ko ekainaren 30ean, baina, lege berri bat onartu zuten, eta, horri esker, Espainian eta Hego Euskal Herrian aitaren abizena eta amarena maila berean egotera pasatu ziren.

Jatorrizko artikuluak