PPk irabazi ditu Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, baina ezingo du gobernatu ez bakarrik, ez Voxekin batera. PSOEk Euskal Herriko eta Kataluniako independentistak konbentzitu beharko ditu Moncloan segitzeko.
Azkeneko hamarkadan beste askotan gertatu bezala, orain ere
atakacloseEstualdi.
zail batetik onik atera da Pedro Sanchez. Joan den maiatzean, udal eta erkidegoetako hauteskundeen biharamunean, ikusita
PPk horietan nabarmen gora egin
zuela eta PSOEren emaitzak txarrak izan zirela, erabaki bat hartu
zuen: Espainiako Gorteetarako
bozak aurreratzea. Arriskutsua
zen erabakia, baina apustua ondo
atera zaio Sanchezi. PPk ezingo du
gobernatu ez bakarrik, ez Voxekin batera, eta atzoko [uztailaren 23ko] emaitzak
aintzat hartuta, gainera, Moncloan jarraitzeko moduan da jardunekocloseKargu batean behin-behinean ari dena.
presidentea. Horretarako,
behin Sumarren babesa ziurtatuta, Euskal Herriko eta Kataluniako indar independentistak konbentzitu beharko ditu, 2019an
egin bezala.
Parte hartzea %4 handitu egin da Gorteetarako aurreko hauteskundeekin alderatuta: %70,1 izan da.
PPk irabazi ditu Gorteetarako
hauteskundeak 2016az geroztik
lehen aldiz, baina ez da iritsi inkesten batezbestekoak Kongresuan ematen zizkion aulki kopurura, 142ra. 136 lortu ditu. ZundaketekcloseInkestek.
huts egin dute, PSOEri
ematen zizkioten ordezkarietan batez ere: 108. Azkenean, baina,
122 izan dira; hau da, 2019an baino bi gehiago.
Eta Sanchezek hori lortu ahal
izan du, nagusiki, bi aldagairengatik. Batetik, parte hartzea %4
handitu delako Gorteetarako aurreko hauteskundeekin alderatuta: %70,1 izan da. Eta, bestetik,
PSOEtik ezkerrera dagoen esparruan, Sumarrekoan, boto batzuk
bereganatu dituelako 2018tik Espainiako presidentea denak. Yolanda Diaz buru duen koalizioak
ez ditu hobetu, ez, UP Unidas Podemosen 2019ko emaitzak; are,
lau diputatu gutxiago lortu ditu.
Hego Euskal Herrian PSOE garaile
Espainiako Gorteetarako hauteskundeek argazki aldaketa eragin dute Hego Euskal Herriko botoen joeran. PSOEk eskuinen mamua haizatu zuen kanpainan, eta estrategiak funtzionatu egin dio Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan; sozialistak izan dira Hegoaldeko lehen indarra botoetan eta diputatu kopuruan; zazpi lortu dituzte —duela lau urte baino bi gehiago—, 2019an baino 70.000 boto gehiago, eta, batez ere, jauzi kualitatiboa eman dute: lehen indarra dira Nafarroan eta Araban —bigarrenak ziren bietan—, eta boto gehien jaso duen zerrenda Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Diputatu eta boto kopuruari dagokionez, sozialisten emaitza onena da 2008tik; orduan, Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuaren bigarren agintaldiari bide eman zion bozketan, PSOEk 11 ordezkari eskuratu zituen lau herrialdeetan.
Hego Euskal Herrian, diputatu eta boto kopuruari dagokionez, sozialisten emaitza onena da 2008tik.
Jatorrizko artikuluak
- Kontrastea mapan, atzera ere Jon O. Urain | |
- Sanchezi ondo atera zaio apustua Igor Susaeta | |