Eskolako Historia liburu bat atera du Ikas-ek, Euskal Herritik ikusirik
Maite Urmeneta irakasleak egin du 'Historia XIX. mendea' liburua, kolegioko laugarrenekoentzat. Ipar Euskal Herriko ikasleei erakusten ez zitzaizkien gertaerak jaso ditu lanean. Frantziako Hezkuntza Ministerioko ordezkariak ontzat eman du.
«Frustrazio luze baten ondorioa» izan dela salatu du Maite Urmenetak.
Frantziako Hezkuntza Ministerioak ditu programak finkatzen. Azkenean,
Historia Frantziako Estatuaren ikuspegitik ekarria zaie ikasleei
irudimenean. Urmenetak erabaki zuen lanari lotzea, Euskal Herriko
ikuspegira ekartzeko. «Ohartu naiz nehorkcloseInork.
ez zuela eginen; guhaurcloseGeuk.
ek egin
behar genuela». Urteetako buruhaustea zuen, gainera: «Nola uztartu
programa ofiziala eta gure Historia?». Lortu du, eta Frantziako
Hezkuntza Ministerioko ordezkariak ontzat eman du. «Ikuskariak prezatucloseBalioetsi.
du, eta begi onez ikusi. Hemendik goiticloseAurrera.
, ikusiko». Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuak plazaratu du lana.
XIX. mendeari lotuak zaizkion Euskal Herri guziko elementuak sartu ditu, horra arte Ipar Euskal Herriko ikasleei erakusten ez zitzaizkienak: «Karlistaldiak, eman dezagun; hemen ez dira ikasten».
«Karlistaldiak, eman dezagun; hemen [Ipar Euskal Herrian] ez dira ikasten».
Industrializazioaren garapen mendea da XIX.a. Euskal Herriak ere
ezagutu du, nahiz desberdintasun handiak izan Ipar Euskal Herriaren eta
Hego Euskal Herriaren artean. Halere, Hazparneko eta Mauleko
zapatagintza, Baionako olacloseBurdinola.
k eta Bizkaiko meatzaritza elkartu ditu
liburuan Urmenetak. «Bistan da Iparraldeak ez duela Europakoa eta
Bilbokoa bezainbesteko industrializazioa ukancloseIzan.
, baina, halere, Hazparneko
zapatagintza biziki inportantea izan da hemengo».
Orduko beste errealitate bat aipatzen da liburuan, adin bertsuko
ikasleentzat gogoetagai izan daitekeena: haurren lana. Hor ere, Euskal
Herriko irudiak bildu ditu. «Betidanik banuen irudi klasikoa, liburuetan
agertzen dena: Ingalaterrako eta Eskoziako haurrak ehungintzan lanean
ari, ortutsikcloseOinutsik.
». Euskal Herriko irudiak xerkatzeancloseBilatzean.
, laster ohartu da ez
zela hain urrun joaterik, Zuberoan eta Bilbon ere bazirela argazkiak.
«Ohartu naiz aski errazki idealizatzen duela nork bere Historia. Badira
errealitate gordina erakusten duten puntu batzuk». Gainera, irudimena
Frantziako Hezkuntza Ministerioak behartu programetarik ekarria da
liburuetara. Euskal Herriko irudimen bat ekarriz, gaia ez du
«erakargarriago» baizik egiten. «Ez da batere gauza bera; bestenazcloseGainerakoan.
,
iruditzen zaigu dena biziki urrun gertatu dela».
«Ohartu naiz aski errazki idealizatzen duela nork bere historia. Badira errealitate gordina erakusten duten puntu batzuk».
Karlistadak, Frantziako Iraultza, Sabino Arana Goiri...
XIX. mendearen erditsuan gizarte oldartzecloseErrebolta.
ak gertatu ziren Europan
gaindi. Karlistaldiei buruzko atala sartu du egileak liburuan, Euskal
Herria ez baitzen oldarraldi horietarik aparte bizi. «Nihaur ohartu naiz
zentzua zuela Frantziako Iraultzatik landa aipatzea. Frantziako
Iraultzak leku handia hartzen du Frantziako historian, eta, azkenean,
horren segida da; ez da, esplikatu ziguten bezala, kalapitacloseIskanbila.
bat errege
ondorengoan. Europako mugimendu orokorrago batean sartzen da»,
ondorioztatu du Urmenetak.
Kapitulu berean, Agosti Xahoren eta Sabino Arana Goiriren figurak ekarri ditu, Europa zeharkatu zuten nazionalismoen inguruko gogoeten seinale. «Gaurko nazionalismoa eta egoerak ulertzeko horraino joan behar da; ikusteko noiz galdu ditugun gure antolaketa propioak, eta noiztik hasi ziren horien aldarrikatzen».
Europatik kanpoko inperioen kolonizazioak ere aipagaietan dira.
Irakasleen arabera, ezberdina izan daiteke aipua. «Gehiago sartu naiz
konkistan eta horren ondorioetan», esplikatu du Maite Urmenetak. Gaur
egungo itxuratze batzuk baliatzeko paradacloseAukera.
izan zaio liburua, gainera,
«jakin-mina pizteko». Jean-Louis Davantek idatzi eta berriki eman den Abdelkader
pastoralaren azala jarri du kolonizazioaren ilustrazioetan. «Historia
ondarearen balorizatzea ere bada, eta saiatu naiz ahal den guzietan
lotura egiten aktualitatearekin, kultur eragileekin; interesa pizten
ahal duen kasu guztiekin». Ber gisan egin du euskararen debekatzea
aipatzeko atalean, Josu Martinezen Anti film laburreko irudi bat txertatuz. «Gure ikasleek halakoak ikusten baitituzte».
«Historia ondarearen balorizatzea ere bada, eta saiatu naiz ahal den guzietan lotura egiten aktualitatearekin, kultur eragileekin; interesa pizten ahal duen kasu guztiekin».
Liburua irakasleei ezagutarazi
Orain, bigarren mailako Historia-Geografia irakasleei ezagutarazi behar die liburua Ikas-ek. Urmenetak ez du baztertzen formakuntza edo aurkezpen egun bat egitea erakusteko. Azpimarratu du berrikuntza bat dela liburuarekin proposatuak diren euskarriena. «Liburua paperean eta formatu digitalean dute, eta horrekin ustiapen pedagogikoa, bideo batzuk eta irudi bankua. Gaur egun, irakasle batentzat frantses munduan diren erraztasun horiek guziak orain arte Historian ez ziren euskaraz».
Ez dira horretan gelditzekoak Urmeneta eta Ikas, XIX. mendearen
ondotik XX. mendeari lotuko baitzaizkio urte hondarcloseAzkena.
honetarik goiti.
«Abentura handia izan da, eta pentsatzen du fiteagocloseArinago.
joanen dela aldi
honetan».
Jatorrizko artikuluak
- Eskolako Historia liburu bat atera du Ikas-ek, Euskal Herritik ikusirik Iñaki Etxeleku, Ipar Euskal Herriko Hitza | |