Eskola kirola: jokoa gelditu du epaileak

  • 64 hitz
00:00 /

Gipuzkoako eskola kirolaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du 12 urtetik beherako haurrek ez dutela derrigorrez eskola kirolean aritu behar klub batean jokatzeko.

Izan futbola, saskibaloia edo eskubaloia. Orain artean, Gipuzkoan, 13 urtera arteko umeek talde kirolen bat klub batean egin nahi bazuten, ezinbestean izena eman behar zuten eskola kirolean ere. Alabaina, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Gipuzkoako Foru Aldundiaren exijentzia hori. Araua 1990eko hamarkadatik egon da indarrean, eta kluben eta gurasoen protestak eragin izan ditu sarri askotan. Aldundiak iragarri du ebazpenacloseErabakia.
ri helegiteacloseErrekurtsoa.
jarriko diola.

Jatorrizko artikuluak