Herman Melvillek 1851. urtean argitaratutako Moby Dick eleberria euskaratu du Juan Garzia itzultzaileak. Bost urteko prozesua izan da.
Euskal balearen arrantzarekin alderatu du eleberria Garziak.
Herman Melvillek 1851. urtean argitaratutako Moby Dick eleberria euskaratu du Juan Garzia itzultzaileak. Balea Zuriak kaleratu du eleberria, hau da, Melvilleren eleberri klasikoaren harira duela sei urte sortutako argitaletxeak. Juan Ramon Makuso editoreacloseArgitaratzailea.
k aitortu du betidanik nahi izan duela Balea Zuriak Moby Dick euskaratu: «Askotan irakurri dut eleberria, baina beti gazteleraz. Juanek euskaratzeko prozesua hasi zuela esan zidanean, asko poztu nintzen. Lagunarteko omenaldi bat da, guretzat gauza oso handia».
Moby Dick-ek Euskal Herriarekin antzak dituela azaldu du Garziak, euskal balea arrantzarekin zehazki. Melvilleren eleberriko balea ez da euskal eskifaicloseOntzi baten edo hegazkin baten baten gobernuaz arduratzen diren pertsonek osatzen duten taldea.
ek harrapatzen zituztenen modukoa; hemengoak euskal baleak ziren, eta Moby Dick zeroi baleacloseKaxalotea.
zen. «Traineruak eta txalupak dira Moby Dick-en eta euskal arrantzaleen arteko berdintasunik handienak. Denok ikusi ditugu traineruak pelikulan, eta gure arrantzaleek erabiltzen zituzten bezalakoak ziren», azaldu du Garziak. Hemeretzigarren mendearen amaieran, Melvillek Moby Dick idatzi zuen garaian, itsasoa «meategi handia» zen; Garziak esan du baleen arrantza gaur egungo petrolioarekin eta horren merkataritzarekin alderatu ahal dela.
Melvillek Moby Dick idatzi zuen garaian, itsasoa «meategi handia» zen; Garziak esan du baleen arrantza gaur egungo petrolioarekin eta horren merkataritzarekin alderatu ahal dela.
Arrantzaleek, garai zaharretan, hiru-lau urteko bidaiak egiten zituzten baleak harrapatu eta haiekin merkataritzan aritzeko, baina Garziak «pixka bat gehiago» behar izan du itzulpengintza lana osatzeko. Bost urteko prozesua izan da Moby Dick-en euskaratzea, baina Gartziak azaldu du berak arrantzaleek baino «hobeto» pasatu duela bere ibilbide horretan: «Oso ondo pasatu dut prozesu honetan; Quevedok zioen moduan, begiekin hizketan denbora aparta pasatzen dut nik-eta. Hondarribian eta Bermeon ez ezik, Ameriketako Estatu Batuetan ere ibili naiz, itsasoa ezagutzen ez duen ibai baten haraneancloseIbarrean.
, non orduak oso luzeak izaten diren, eta oso gustura egon naiz han, lan egiten nuen bitartean».
Ez du iritzi gozoa zuzenketa prozesuaz, «nekagarria, luzea eta aspergarria» izan dela esan baitu. Zuzenketan liburua hainbat aldiz irakurri eta berrikusi behar izan duela esan du Garziak, eta itzulpen bat ez dela bukatzen denean entregatzen, baizik entregatzen denean bukatzen dela.
«[Anjel Lertxundi] Nire eskifaiako kapitaina da. Hark bideratu nau literaturan eduki dudan ibilbide osoan».
Garziak eskerrak eman dizkie bere ingurukoei, hark «eskifaia» deitu dienei. Esker bereziak eman dizkio Anjel Lertxundiri: «Nire eskifaiako kapitaina da. Hark bideratu nau literaturan eduki dudan ibilbide osoan. Azkeneko urteetan literatur itzulpengintzaren aldarria bilakatu da Anjel, inork ez bezala famatu gaitu eta». Garziak gehitu du Lertxundik «engainatuta» itzuli zuela lehenengo literatur obra.
Jatorrizko artikuluak
- 'Moby Dick' euskaratu du Juan Garziak Urko Iridoy Alzelai | |