Erregai sintetikoak: kutsadura erregai
Europako Batasunak martxoan onartu zuen errekuntza motorreko autoen salmenta debekatzeko legea, baina ate bat irekita utzi zuen, 2035etik aurrera ere merkatuan egon daitezen: erregai sintetikoak izango dira horretarako giltza.
Autoek erregai horiek erretzean isuriko duten gasa jada atmosferan zegoena litzateke. Beraz, ez da gas kutsagarririk isuriko; ez ez dituztelako, baizik eta gas horien zikloa zirkularra izango delako.
Erregai sintetikoen formula ez da berria: hidrogenoa eta karbono dioxidoa sintetizatzean datza, modu artifizialean petrolioaren molekulak lortu ahal izateko. Petronorren kasuan, argindar berriztagarriekin elektrolisicloseElektrizitatearen bidez substantzia baten osagaiak banatzea.
bidez sortutako hidrogenoarekin eta findegian beste prozesu kimiko batzuetatik eratorritako CO2arekin ekoitziko dute. Hortik dator «karbonoan neutroak» izatearena: autoek erregai horiek erretzean isuriko duten gasa jada atmosferan zegoena litzatekeelako.
Autoek erregai horiek erretzean isuriko duten gasa jada atmosferan zegoena litzateke.
«Ekoitzi eta berehala erabili ahalko dira erregai sintetikoak gaur egungo motorretan; ez dute ezer aldatu beharrik izango». Hori da erregai sintetikoen «abantaila nagusietako bat», Elias Unzueta Petronorreko berrikuntza arduradunaren hitzetan.
Erabakiak eztabaida haizatucloseHauspotu, piztu. du, ordea. Zenbait adituk ohartarazi dutenez, autogintza industriaren elektrifikazioa zalantzan jartzeaz gain, prozesua atzeratzea ere ekar dezake. Eta ez dute uste, halaber, trantsizio energetikoclosePertsonek energiarekin duten harreman eta ohiturak aldatzea.
rako irtenbide aproposa denik; finean, gaur egungo garraio sistemaren ereduari eusteko modu bat eskainiko duelako. Gainera, iruzurrari zirrikitua zabal diezaiokeela ere ohartarazi dute.
Hainbat adituk ez dute uste trantsizio energetikorako irtenbide aproposa denik; finean, gaur egungo garraio sistemaren ereduari eusteko modu bat eskainiko duelako.
Unzuetak, baina, ez du uste auto elektrikoari bidea oztopatuko dionik. «Lehiakide moduan ikusten dute askok, baina uste dut batak besteari lagundu egingo diola gehiago». Haren hitzetan, hirietan eta ibilgailu arinen kasuetan irtenbide egokia da auto elektrikoa, baina ez da nahikoa izango garraio sektorearen deskarbonizazio prozesuacloseKarbono isurketak etetea, bereziki karbono dioxidoarenak.
ri aurre egiteko.
Oraindik frogetan
Ibilgailu horietan erabiliko litzatekeen erregaia autoek erabiliko dutenaren «oso antzekoa» litzateke. Prozesu berari esker lortuko bailukete egun erabiltzen duten kerosenoaclosePetrolioa destilatuz eskuratzen den likidoa.
edo antzerako erregaia. Edonola ere, garrantzitsua da zehaztapena: etorkizunean erabiliko diren erregai sintetikoak ez dira bioerregaiak, nahiz eta horiek ere barne errekuntzako motorretan erregai gisa erabiltzen diren.
Erregai sintetikoen ekoizpena garatze fasean dago oraindik, eta ez dago araututa. Laborategietan eta demostrazio plantetan ekoizten da soilik.
Eskala handian ekoitzi daitekeela, hots, prozesua industrializatu daitekeela frogatzea izango du xede Petronor Bilboko portuan eraikitzen ari den findegiak. Erregai sintetikoak bertan ekoizteko asmoa du Petronorrek, hain justu ere. 2025erako martxan nahi du planta, egunean 8.000 litro ekoiztea helburutzat harturik.
Prozesua industrializatu daitekeela frogatzea izango du xede Petronor Bilboko portuan eraikitzen ari den findegiak. 2025erako martxan nahi du planta, egunean 8.000 litro ekoiztea helburutzat harturik.
Garestia izatea da erregai sintetikoei egin zaizkien kritikarik handienetako bat. Europako Garraio eta Ingurumen Federazioak egindako ikerketa baten arabera, 2030ean litroak 2,80 euroko kostua izango luke. Unzueta ez dator bat, eta gogorarazi du badaudela kontrakoa dioten txostenak ere, egungo erregaiekin lehiakorrak izango direla aurreikusten dutenak. «Eskala handian ekoitzita, azeleragailu bat ere izan daiteke erregai fosilak kentzea azkartzeko», azaldu du Unzuetak. Haren hitzetan, energia berriztagarriak ugaritu ahala lortuko da hori, energia merkatu egingo delako.
Jatorrizko artikuluak
- Erregai zahar bezain berriak Aitor Biain | |