Errealitatea gizonon begi itxietatik

Martxelo Otamendi Egiguren |
  • 200 hitz

Martxelo Otamendik hizpide ditu bere zutabean Alex Sardui Gatibu taldeko kantariak eginiko azken adierazpenak. Kantariak esan zuen musikan ez dagoela genero diskriminaziorik, eta Otamendik dio esparru guztietan dagoela diskriminazioa, emakumeek gizonei behin eta berriro gogoratu dieten bezala.

Azkar erreakzionatuta zuzendu ditu Alex Sarduik komunikabide batean egindako elkarrizketan musikaren arloan emakumezkoek jasaten duten diskriminazioari buruz esandako hitz okerrak eta bi aldiz gogoetatuclosePentsatu.
gabekoak. Gatibuko kantariak, justu taldeak bere ibilbideari bukaera emango dion iragarpena egin duenean, esan du ez dela egon emakumeekiko diskriminaziorik bera mugitzen den arloan: «Ez da sekula egon». «Sekula ez» indargile hori gabe ere gogorra da baieztapena, indargilearekin are gehiago.

Adierazpen horiek erraz ulertzen den suminduracloseHaserre bizia.
eragin diete musikaren esparruan lanean dabiltzalako genero diskriminazio hori ikusi eta jasan duten emakumeei. Errealitate baztertzaile eta injustu horren berri ematen duen agiria kaleratu dute haietako 150ek, eta luzea da geroztik agiriarekin bat egin dutenen zerrenda.

«Sarduiren hitzek ispiluaren aurrean jartzen gaituzte gizonok [...] normalizatuta eduki ditugun jokabide batzuk, mikro batzuetan makro besteetan, onartezinak direla eta desaktibatu egin behar ditugula azkar batean».

Sarduiren hitzek ispiluaren aurrean jartzen gaituzte gizonok, eta beste behin gogoratzen digute, ahaleginak ahalegin, denok bide luzea daukagula egiteko begi bistan daukagun eta ikusten ez dugun errealitatearen tamainaz jabetzeko; normalizatuta eduki ditugun jokabide batzuk, mikro batzuetan makro besteetan, onartezinak direla eta desaktibatu egin behar ditugula azkar batean.

Ba ote dago emakumeak diskriminatuta ez dauden esparrurik? Ez, gizonoi begiak irekiarazi dizkiguten emakumeek behin eta berriro gogoratu eta erakutsi digutenez.

Jatorrizko artikuluak