Enpresa kutsatzaileen poluzioak gora egin du berriro ere
Europako PRTR enpresa kutsatzaileen erregistroan argitaratutako datuen arabera, Euskal Herriko enpresek gutxiago kutsatu zuten 2020an, baina atzera ere, 2021ean, handitu egin da haien poluzioa.
Errekuntza eta energia instalazioen jarduerak kutsatzen du gehien; haiek sortzen dituzte erregistroak bildutako isurketa guztien erdiak. Sektore horretan daude zentral termikoak, findegiak eta zementu fabrikak.
Enpresek eurek ematen dizkiote kutsaduraren datuak administrazioari, eta hark zuzendu ohi ditu, PRTR enpresa kutsatzaileen zerrendacloseEnpresek uretara eta lurrera isurtzen dituzten emisioei buruzko informazioa jasotzen duen Europako erregistroa.
n argitaratu aurretik. Ez da batere ezohikoa erregistroan hutsuneak eta datu okerrak agertzea, eta 2021ekoetan, esate baterako, nabarmenak dira. Nafarroako enpresarik kutsatzaileenetako batzuen datuak falta dira. Besteak beste, zerrendan ez dira agertzen Castejon Total Energies zentral termikoaren, Olatzagutiko Portland Valderribas zementu fabrikaren eta Zubiriko Magnesitasen karbono dioxido isurketak. BERRIAk Nafarroako Gobernuari eskatu dizkio datu horiek, baina ez dizkiote eman.
Ez da batere ezohikoa erregistroan hutsuneak agertzea; 2021. urtekoetan Nafarroako enpresarik kutsatzaileenetako batzuen datuak falta dira.
PRTR erregistroa kutsaduraren bilakaeraren grafikoak eskaintzen hasi da, eta horietan begiratu daitezke Hego Euskal Herriko enpresen poluzioacloseKutsadura.ren azken urteotako gorabeherak, 2012tik hasita. Hamarkadako isurketarik handienak 2012an egin zituzten Hegoaldeko enpresa kutsatzaileek (10,17 milioi tona), eta txikienak 2021ean, baina kontuan eduki behar da azken datu horretan ere falta direla Nafarroako hiru enpresa handi horien datuak.
Jakinekoa da enpresa kutsatzaileek 2020an izan zituztela kutsadura daturik txikienak, pandemia urtea izaki ekoizpena asko apaldu zelako. Bada, zehazki, horrekin lotuta dago grafikoetan ageri den beste akats nabarmen bat. Izan ere, 2020ko kutsadura datuetan gorako kurba handi bat ageri da: 11,8 miloi tonakoa da guztirako kutsadura, baina datu hori okerra da.
2020ko kutsadura datuetan gorako kurba handi bat ageri da: 11,8 miloi tonakoa da guztirako kutsadura, baina datu hori okerra da.
Erregistroko zenbakietan arakatuta, akatsa non den atzeman daiteke: Bizkaia Energia zentral termikoaren CO2 isurketa datua 6,5 milioi tonakoa dela ageri da erregistroan, baina adituekin kontrastatuta, eta zentralaren urte horretako sorkuntza elektrikoari erreparatuta, ondoriozta daiteke datu hori okerra dela. Zehazki, hamar bider handiagoa da publikatu duten datua berez legokiokeena baino. Hots, 0,65 milioi tona litzateke datu zuzena.
Sektoreka, aurreko urteotan bezala, errekuntza eta energia instalazioen jarduerak kutsatzen du gehien. Haiek sortzen dituzte erregistroak bildutako isurketa guztien erdiak, hain zuzen ere. Sektore horretan daude zentral termikoak, findegiakclosePetrolioa fintzeko industria instalazioak.
eta zementu fabrikak, besteak beste. 2021ean ere erregistroko enpresa kutsatzaileena izan zen Muskizko (Bizkaia) Petronor findegia —2 milioi tona CO2 bota zuen atmosferara 2021ean—. Hari dagozkio erregistroan dauden enpresa guztien kutsaduraren laurdenak inguru.
Enpresa kutsatzaileena izan zen Muskizko Petronor findegia; 2 milioi tona CO2 bota zuen atmosferara.
Erregistroak lehen aldiz jaso ditu Gipuzkoako Zubietako erraustegiaren datuak ere. Aipatzekoa da, esate baterako, Zabalgarbi erraustegiak baino zortzi aldiz karbono dioxido gutxiago isuri zuela Zubietako instalazioak, eta horrek erakusten du bi erraustegien izaera ezberdina ere.
Jatorrizko artikuluak
- Gora egin du berriz enpresa kutsatzaileen poluzioak Iñaki Petxarroman | |