Eneko Aierbe: «Milaka izurde hiltzen dira euskal kostaldean»
Izurdeak ernaltzeko garaia da urte hasiera; aldi horretan, Frantziako Estatuaren menpeko uretan debekatua izanen da Bizkaiko golkoan arrantza egitea. Lapurdiko ontziez gain Bizkaiko lau arrasteontzi ere ukituko ditu neurriak.
Ekologistak Martxan elkarteko itsas gaietarako Espainiako arduradun
Eneko Aierbek arrantza gelditzeko neurria defendatu du, baina egokitu
daitekeela uste du.
Zentzua du arrantza gelditzeko erabakiak?
Urteak dira bai guk
eta bai Frantziako talde ekologistek salatzen dugula milaka izurde
hiltzen direla euskal kostaldean; milaka agertzen dira hondartzetan.
Neurriak oinarria badu, baina hartu den modua ez dugu ulertzen: arrantza
gelditzeko gomendioa ekainean eman zuten zientzialariek. Baldin
badakigu garai honetan dela arrisku gehien, eta ekosistemacloseHabitat jakin batek eta bertan bizi diren izaki bizidunek osatzen sistema naturala.
rekiko
jasangarria den arrantza bat nahi badugu, ez dugu ulertzen zergatik eman
duten hainbeste denbora arrantzaleei azaltzeko eta ikusteko beste zer
neurri hartzen ahal ziren, diru laguntzak direla edo dena delakoa.
3.000 eta 11.000 artean hiltzen dira urtero, zientzialarien arabera. Fidagarriak dira datuak?
Fidagarriak dira. ICES Itsasoa Ikertzeko Zientzialarien Kontseiluak emandako datuak dira, eta gaur egun Atlantikoan dagoen zientzialari talderik indartsuena da hori. Hori da errealitatera gehien hurbiltzen dena, bai gure iritziz, eta baita Europako Batzordearen iritziz ere.
Neurriak ez ditu kontuan hartzen arrantza eredu ezberdinak?
Ez, eta zientzialariek ere ez dituzte kontuan hartu. Kontuan hartu behar da ez dela erraza erratea zeinek duen errua: datuak eskasak dira. Argi dago arrantza eredu guziak ez direla berdinak, eta ez dakigu zehazki zertan oinarritu diren erabaki hau hartzeko, baina hori izan da haien proposamena.
Ikerketa gehiago behar da: ziurtasuna daukagunean arrantza mota batek ez duela besteak bezainbat eragiten, zalantzarik gabe, gu ados egongo ginateke salbuespenak egiteko. Ez dugu kontrakotasunik ikusten. Eta argi dugu denbora gehiago beharko litzatekeela aztertzeko nola eragiten dion arrantza eredu bakoitzari.
«Ziurtasuna daukagunean arrantza mota batek ez duela besteak bezainbat eragiten, zalantzarik gabe, gu ados egongo ginateke salbuespenak egiteko».
Ez legoke beste modurik arrantza gelditu gabe kaltea apaltzeko?
Badakit
Espainiako barkuekin bestelako neurriak ere hartzen direla urtean
zehar: arrantzontzi batzuek alarma moduko batzuk eraman behar izaten
dituzte izurdeak uxatzekocloseIhes eragiteko.
. Baina esperientziak erakusten digu izurdeek
ultrasoinucloseGiza entzumenaren sentitze ahalmenetik gorako hots uhina.
horiek entzuten dituztenean hurbiltzeko joera izan
dezaketela. Barrera fisikoak jartzen ere saiatzen dira, izurdeak
sareetan ez sartzeko. Ikerketak badaude, hainbat sistema probatzen ari
dira, baina gaur-gaurkoz ez dago makila magikorik: oraingoz ez da
aurkitu sistema %100 efizienterik inongo izurderik ez harrapatzeko.
Jatorrizko artikuluak
- Eneko Aierbe: «Oraingoz ez da aurkitu sistema %100 efizienterik inongo izurderik ez harrapatzeko» Ekhi Erremundegi Beloki | |
- Arrantza debekuak haserrea piztu du arrantzaleengan Ekhi Erremundegi Beloki | |