Emozioz betetako errusiar mendia

Bi aste pasatu dira Valentziako zenbait herri urak hartu zituenetik. Lohiak han dirau, eta ehunka dira asteburuan laguntzera joan direnak. Isabel Jaurena BERRIAko berriemaile bereziak bertatik bertara kontatu du boluntario talde baten lana.

«Mila esker», «Ura behar duzue?», «Eta jatekoa?», «Lagunduko dizut zaku hori ateratzen?», «Norbaitek erratza hartu ahal du eta ura ateratzen lagundu?». Elkartasuna da nagusi Valentziako kaleetan (Herrialde Katalanak), berdin du elkar ez ezagutzea; denak daude ondokoari laguntzeko prest. Halere, bada tentsio unerik ere: zenbait herritar aski closeOso.
haserre daude, laguntza behar den lekura iristen ez dela erranez; bertze zenbaitek, berriz, iritzi diote ez direla lehentasunak antolatu.

Edozein dela egoera, 08:00etan ehunka herritar daude hiriburuko Arteen eta Zientzien Hirian, hamaika lekutatik etorritakoak. Dozenaka autobus daude boluntario horiek guztiak urak hartutako herrietara eramateko. Horietako bat Alfafar izeneko herrira doa, eta hortxe doaz Carmen Lopez, Irene Molina, Lidia Manzana eta Carla Bitarch. Castello probintziako herri ttipi batekoak dira, laurak Psikologia eta Kazetaritza ikasleak. Molinaren amarekin datoz, eta bortzak gogotsu daude: «Laguntza behar dute, eta gu horretara gatoz; edozertarako prest gaude», dio Molinak. Maskara, eskularruak, petoa eta botak jantzi, eta lanera.

«Laguntza behar dute, eta gu horretara gatoz; edozertarako prest gaude».

Irene Molina (boluntarioa)

Eraikin bat garbitzera igorricloseBidali.
dituzte autobus horretakoak, udalak hala eskatu baitu. Barnera sartu, eta maskara eskertzekoa da: usaina kiratsa da, arrascloseGuztiz.
. Ia bi astez geldirik egon den ura da, egunkarietako azaletako argazkietan usaindu ezin dena. Boluntarioak galduta daude hasieran, ez dakite zer egin: patio handi bat dute aurrean, eta den-dena lohiak hartu du, guztia kanpora atera behar da, baldeka. 

«Katean funtzionatu behar dugu», dio oihuka batek. Erran eta egin. Castelloko boskotea banatu da jada: hiru lohia bulkatzen dabiltza, bat baldeak kanpora ateratzen eta bosgarrena horiek husten. 50 boluntario inguru dabiltza eraikin horretan, buru-belarri; baina barridecloseAuzoa, auzotar.
batek eraikin publiko bat dela erran die, hobe dutela ondoko herri batera joan eta hango bizilagunei lagundu. Tentsioa da nagusi; jendea haserre dago, arras.

Inguruko ika-mika artean, boskoteak Benetusserrera joatea erabaki du, oinez. 13:00ak dira dagoeneko, jendea gose da, baina indartsu diraute gazteek: «Bi ordu gelditzen zaizkigu, baina jendeari lagundu behar diogu; autobusean bazkaldu dezakegu», dio Bitarchek. Lurpean dagoen trasteleku bat garbitzen dabiltzan herritar batzuk topatu dituzte, eta horiei laguntzera gelditu dira. Bi ordu geroago, gazteak leher eginda daude: «Goiz bat egon gara hemen, eta ezin dugu gehiago; ez dut pentsatu ere egin nahi nola egonen den hamar egunez ura ateratzen aritu den jendea», borobildu du Lopezek. Autobuserantz doaz gazteak, eta galdera egin du Molinak: «Nola definituko zenukete gaurko eguna? Nik emozioz betetako errusiar mendi gisa: tarte batean harro egon naiz, gero haserre, gero berriz harro...».

Hiriburura iritsi, eta besarkada artean agurtu dituzte egun horretan egindako lagunak: «Ea elkar ikusten dugun hurrengo aldian egoera hobea den. Mila esker laguntzagatik», borobildu du Manzanak.

«Goiz bat egon gara hemen, eta ezin dugu gehiago; ez dut pentsatu ere egin nahi nola egonen den hamar egunez ura ateratzen aritu den jendea».

Carmen Lopez (boluntarioa)

Jatorrizko artikuluak