Elia
itzultzaile automatikoak ahots bidezko itzulpenak egiteko aukera emanen
du hemendik aitzinacloseAurrera.
. Itzultzaileak bost urte bete dituen honetan eman
du berrikuntzaren albistea Elhuyar fundazioak. «Elia, itzultzaile soila
izan ondoren, entzuteko eta hitz egiteko gai den tresna bihurtu da,
Elhuyarrek garatutako punta-puntako hiru teknologia integratuta:
hizketa-ezagutza (transkripzioa), itzulpen automatikoa (itzulpena) eta
hizketa-sintesia (ahotsa)», adierazi dute ohar batean. Horrez gain,
frantsesarekin eta ingelesarekin egiten dituzten itzulpenen kalitatea
hobetu dutela jakinarazi dute, eta erabiltzaileek itzulpenen gaineko
iritzia emateko aukera ere gehitu diote tresnari.
Elhuyarren
plataforma «arrakastatsuenetako bat» da Elia, fundazioaren
hitzetan: 2023tik 2024ra, %42 emendatucloseGehitu.
da erabilera. Iaz, TTS teknologia
txertatu zioten tresnari, eta itzulpenak entzuteko aukera ezarri
zuten; orain, ahots bidezko itzulpenak egiteko aukera gehitu diote.
«Berrikuntza hauekin guztiekin, euskararen garapen teknologikoarekin
duen konpromisoa berretsi du Elhuyarrek, gizartearen eta
eleaniztasunaren mesedetan», adierazi dute.
Ahots bidezko itzulpenak egiteko, aski da mikrofonoaren irudia duen botoia sakatzea, itzultzailearekin hitz egiteko erabiliko den hizkuntza hautatzea eta hitz egiten hastea. Eliak emaitza testu bidez edo audio bidez emango du ondoren, itzulpenerako hautatutako hizkuntzan. Sei hizkuntza erabil daitezke orotara. Oraingoz, webgunean baizik ez da erabilgarri tresna berria, baina laster telefonoetarako eta mahai gaineko aplikazioetarako ere prestatuko dute.
Oraingoz, webgunean baizik ez da erabilgarri tresna berria, baina laster telefonoetarako eta mahai gaineko aplikazioetarako ere prestatuko dute.
Azkenik, itzulpenen gaineko iritzia emateko tresna bat ere txertatu diote itzultzaileari. Hatz lodia gora eta hatz lodia behera emotikonoak hautatuz, erabiltzaileak modua izanen du itzulpena egokia den ala ez errateko. Blog bat ere ireki dute, itzultzailearen funtzionalitate guziak eta garatzen dituzten berriak azaltzeko.
Elhuyarrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du ahotsa testu bihurtzeko lanak egiteko.