36ko gerra komikietan eta emakumeen ikuspuntutik

Emakumeen testigantzak oinarri hartuta, 1936ko gerrari eskainitako komiki sorta zabal bat abiatu du Bizkai marrazkilariak. Herriz herri kokatuko ditu kontakizunak, eta Bilbon amaitu asmo du proiektua. Oraingoz, lehen lana eman du argitara: Elgeta.

Intxortako frontecloseZerbaiten aurrealdea; bereziki, etsaiaren aurrean dagoen armadaren aurrealdea.ko lehen aurrez aurrekoetatik hasita Artxandako azken borrokaldietaraino; herriz herri, komikiz komiki, eta urratsez urrats jarraitu nahi dio pista 1936ko gerrari Aiert Zubigarai Bizkai komikigileak. Lekuan lekuko emakumezkoen testigantza errealak hartuko ditu horretarako oinarritzat, eta fikzioa baliatuko du gero egia historiko hori kontatzeko. 

Emakumeon memoria 1937, Intxortatik Artxandara deitu dio proiektu osoari, eta, aurreikusia duenez, hainbat urte beharko ditu osorik burutu ahal izateko. Lehen urratsa eman du oraingoz argitara. 1937ko apirilean Elgetan (Gipuzkoa) matxinatuek egindako bortxaketen eta hilketen kontakizuna bildu du Elgeta izeneko komikian, eta hurrengo lanekin aurrera jarraitzea da orain haren asmoa. Elorriora (Bizkaia). Geografikoki. Eibarrera (Gipuzkoa). Historikoki. Durangora (Bizkaia). Komikiz komiki. Larrabetzura (Bizkaia). Testigantzaz testigantza, azkenean, Burdin Hesiaclose36ko gerran, Bilbo inguruan, Txorierri eta Galdakao aldetik eraikitako defentsa sistema. erori ostean Bilbon gertatu zena kontatzeko.

Euskal Herriaren historiako «gertakari gakoa» da 1936ko gerra, Bizkaik onartzen duenez, baina hari buruzko informazio asko falta dela uste du. «Gaurkotasunean eragin handia dauka; baina euskal gizartean ez dago ezagutza sakonik orduan gertatutakoaz. Diktadura garaian zabaldutako beldur eta isiltasun dinamikak zabaldu izan dira gerora ere». Eta, horregatik, oroimen historiko hori berreskuratzeak duen garrantzia nabarmendu du komikigileak. Haren hitzetan, memoria hori «nahitaezkoa» baita, justizia, erreparazioa eta aitortza lortu ahal izateko. Eta, zehazki, 1937ko martxoaren 31n hasitako ofentsibatik closeErasotik.1937ko ekainaren 19ra bitartekoak kontatu nahi ditu berak komikien bidez.

Oroimen historikoa berreskuratzeak duen garrantzia nabarmendu du komikigileak. Memoria hori «nahitaezkoa» baita, justizia, erreparazioa eta aitortzarako.

Bizkaik datu historiko batekin abiatzen du Elgetan kokatutako komikia. Queipo de Llano jeneralaren garaipen adierazpenak hitzez hitz gogoratuz, zehazki. «Geure ausart eta erregularrek gorri close1936ko gerran, Francoren armadaren aurka zebiltzanak.koldarrei benetako gizona izatea zer den erakutsi diete. Eta bide batez haien emakumeei ere bai». Eta justu mezu militar horren ondoren dator Felisa Iturricastillo izeneko emakumeari ere hitzez hitz eta herriko hizkeraren ahozko erregistroa transkribatuz jasotako testigantza. «Orduan nahi dabena egitteko carta blanca emun otsen. Orduan edozer gauza egin eikien emakumeei, edozer, edozer...». Lekukotza erreala da Iturricastillorena ere, eta hasierako bi abiapuntu erreal horiek iragartzen dutena kontatzen du gero komikiak, binetaz bineta, Julia izeneko fikziozko pertsonaiaren oroitzapenetatik abiatuta.

Herria bonbardatu eta menpean hartu dute errebelde nazionalek, eta, esker onez, agintarien «48 orduko karta zuria» jaso dute soldaduek. Suaren bueltan direla jaso dute albistea, eta berehala zabaldu da poza. Topa egin dute. «Jaunok, herri txar honetako emakumerik politenei larruak astinduko dizkiegu!». Katiluetako ardoa edan, eta oihua dator orduan. «Gora Espainia!». Fikziozkoak dira pertsonaia horiek, baina benetako kontakizun bat du oinarri komikian kontatzen denak.

Anttoni Telleria Sestao Gain baserriko elgetarrak sei hamarkada baino gehiagoz eduki zuen barruan gordeta, 1937ko apirilaren 24an, 14 urte baino ez zituenean, etxean gertatutakoa. 2012an, Intxorta 1937 elkarteko kideek gerran gertatutakoei buruz galdetu, eta orduan azaldu ziren bortxa eta krudelkeria. Aita tiroz hil zioten gau hartan bertan, eta ama ere hamar egunen buruan hil zen, gau hartan buruan eman zioten kulata kolpe baten ondorioz. Anttoni Telleriak berak ere esku bateko atzamarrak galdu zituen, erasotzaileek botatako beste tiro baten ondorioz. Youtuben ikus daiteke haren lekukotza.


Urtero kapitulu bat

Bizkaik prest du Elorriori eskainitako liburuxkarako gidoia. Dioenez, matxinatuek herriaren aurka egindako bonbardaketak ez ezik, errepublikazaleek egindako fusilatzeak ere kontatuko ditu bertan. Eibarkoa ere buruan duela dio, eta akuarelak lantzen ere badabilela kontatu du. «Gero ez dakit pasatuko naizen Zaldibar (Bizkaia) eta Berriz (Bizkaia) egitera edo zuzenean egingo dudan salto Durangora (Bizkaia), baina, edonola ere, herriz herri joango naiz Bilboraino, eta jadanik pentsatuta daukat hango istorioa. Emakumezko kazetari anarkista bat izango da protagonista».

Urratsez urrats joatea du buruan Bizkaik. «Urtero kapitulu bat egin nahi nuke». Detaile guztiak zaindu nahi izaten ditu, eta horrek, ezinbestean, denbora eskatzen du. Historia liburuak ez ezik, herrian herriko elkarte memorialistek egindako bilketa lana eta Ahotsak egitasmoak bildutako testigantzak ere baliatzen ditu lanerako. «Ikerketa historikoak, lan honetan, bi alderdi ditu: memoriaren aldea, batetik, eta informazio grafikoarena, bestetik». Dena ongi bidean, amaitutakoan, guztira 120 orri inguruko kontakizun bilduma bat izango duela kalkulatzen du.