Lehen aldiz Europako Batasunean, argindar gehiago sortu da eguzkiarekin ikatzarekin baino

Egunean batez beste 450.000 panel fotovoltaiko jarri ziren zelaietan eta teilatuetan. Erregai fosilek argindar sorkuntzan egiten duten ekarpena erdira jaitsi da 2007az geroztik.

Urrats ez oso handiekin bada ere, Europako Batasunak aurrera egin zuen iaz erregai fosilak gutxiago erabiltzeko bidean. Lehen aldiz, eguzki energiaren bidez argindar gehiago sortu zen ikatza erabilita baino, eta energia berriztagarrien erabilera %44,8tik %47,4ra igaro zen. Horri esker erregai fosilen inportazioan 59.000 milioi euro aurreztu zirela ziurtatu du Ember energia alorreko think tank-ak.

Emberrek nabarmendu du trantsizio energetikoclosePertsonek energiarekin duten harreman eta ohiturak aldatzea.
ak erritmoari eutsi diola, «baldintza politiko eta ekonomiko zailak izan diren arren». Handitu egin dira energia berriztagarrietan egindako inbertsioak, eta bosgarren urtez jarraian, txikitu egin da erregai fosilen ekarpena.

Ikatza, petrolioa eta gasa erabiliz 868 terawatt-ordu (TWh) argindar sortu ziren 2023an, eta 793 TWh izan ziren iaz, hau da, %8,7 gutxiago. Berriztagarrien ekarpena, berriz, 2,6 aldiz handitu da, 496 TWh-etik 1.300 TWh-era igaro baita 2007tik 2024ra bitartean.


Eguzkiaren energia handitzen ari da gehien, eta iaz jada argindarraren %11,1 sortu ahal izan zen haren bidez. Jauzi nahiko handia izan da 2023arekin alderatuta, %21,7koa. Edo, beste modu batera esanda, egunean batez beste 450.000 panel gehiago jarri ziren EBko zelaietan eta etxeetako, lantegietako eta bulegoetako teilatuetan.

Energia fotovoltaikoaren arazo nagusia da eguneko ordu batzuetan biltzen dela; herrialde batzuetan, argindar beharraren %80 ere bete izan du ordu batzuetan. Baina Emberrek uste du teknologia dagoeneko prest dagoela baterien eta argindar sare adimendunen bitartez energia hori bildu eta beste ordu batzuetan banatzeko, «eta erregai fosil garestiekiko menpekotasuna gutxitzeko».

Ikatza da gaur egun munduan argindarra sortzeko erabiltzen den erregai nagusia, baina Europako Batasunean oso bestelakoa da egoera.

Ikatza da gaur egun munduan argindarra sortzeko erabiltzen den erregai nagusia, baina Europako Batasunean oso bestelakoa da egoera. Haren kontsumoa txikitzen ari da urtez urte, eta %10etik behera dago jada.

Bide berean, Emberrek zenbait proposamen egin ditu. Horien artean daude Europako industria eolikoari laguntzea, parke eolikoak jartzeko erraztasunak ematea, eta argindar sare adimendunak zabaltzea.

Jatorrizko artikuluak