Ekuadorrek zorra murriztu du natura zaintzearen truke
Zor publikoa 1.100 milioi dolar apaltzea lortu du, Galapago uharteak zaintzearen truke. Estatuak eremu babestuak indartuko ditu, itsas ekosistema garrantzitsuen ongizatea bermatuz eta galbidean diren espezieak babestuz.
Truke mota hau aukera izan daiteke klima aldaketak jotako herrialde zorpetuentzat.
Galapago uharteen inguru naturala zaintzeko konpromisoa hartzearen ordez, inoizko zor trukerik handiena egin du Ekuadorko Gobernuak, 1.100 milioi dolar murriztu baitu estatuaren zor publikoa. Antzeko tratuak egin izan dituzte beste herrialde batzuek — esaterako, Belizek eta Barbadosek—, baina maila apalagoan.
Ekuatoretik gertu dauden eta bioaniztasun handia duten herrialde
askorentzat aukera izan daiteke antzeko operazioak egitea. Izan ere,
klima aldaketak gehien eragiten dien herrialdeak dira, zorpetuta daude,
eta hartzekoduncloseDirua zor zaiona.
ei ordaintzeko zailtasunak dituzte.
Honela izan da operazioa: estatuak jada salduak zituen zor tituluak erosi dizkie Credit Suissek hartzekodunei, hasieran 1.630 milioi dolar inguru balio zutenak, eta berriro salduko ditu, 656 milioi dolarrean. Aurrez Ekuadorko Gobernuak hartzekodunekin zuen 1.630 milioi dolarreko zor hori 2030., 2035. eta 2040. urteetarako ordaindu behar zuen, interes tasa gorakorrekin. Orain, 656 milioi dolar horiek %6,975eko interes tasa finkoarekin itzuli beharko ditu, 2041ean beranduenez.
Orain, 656 milioi dolar %6,975eko interes tasa finkoarekin itzuli beharko ditu Ekuadorrek, 2041ean beranduenez.
Trukean, datozen hemezortzi urteetan Galapago uharteak kontserbatzeko planak egin beharko ditu Ekuadorrek. Hala ere, inguru natural hori zaintzera bideratu beharreko diru horren gehiena ez du Ekuadorko Gobernuak zuzenean jarri beharko; izan ere, zorraren berregituraketa horrek beste 323 milioi dolar sortuko dituela kalkulatu du Credit Suissek.
Suitzako banku horren arabera, bi zatitan sortuko da diru hori datozen
hemezortzi urteetan: urtean 12 milioi dolar funtscloseKapitala.
berrietan, eta urtean
5,4 milioi dolar Galapagos Life Found funtsari egingo zaizkion
dohaintzetan. Gainera, dohaintza horiek itsas fauna mantentzeko
proiektuetan inbertituko direla dio bankuak, eta kalkulatu dute
inbertsio horiek 227 milioi euroren dohaintzacloseDonazio.
k erakarriko dituztela.
Hala, Credit Suissek eta Ekuadorko Gobernuak kalkulatu dute datozen ia
bi hamarkadetan 450 milioi dolar izango dituela Hegoamerikako herrialde
hark inguru natural hori zaintzeko.
Credit Suissek eta Ekuadorko Gobernuak kalkulatu dute datozen ia bi hamarkadetan 450 milioi dolar izango dituela Hegoamerikako herrialde hark inguru natural hori zaintzeko.
Mehatxaturiko ekosistema
Galapagoak Ekuadorko kostaldetik ia mila
kilometrora dagoen uhartedicloseUharte multzo.
bat da, eta Ozeano Pazifikoko Humboldt
itsaslastercloseItsasoan gertatzen den ur lasterra.
hotzak jotzen du. Itsaslaster horrek arrain mota ezberdin
asko eramaten ditu Galapago irlen ingurura, eta arrantzontziak erakarri.
Arazo handia dute legez kanpoko arrantzarekin, eta hainbat itsas
espezie galbidean dira horregatik.
Ekuadorko Gobernuaren arabera, Galapagoetako eremu babestuak indartuko ditu —bi itsas erreserba eta parke natural bat—, eta gehitu dute horrek uhartediko itsas ekosistema garrantzitsuen ongizatea bermatuko duela, galbidean diren espezieak babestuz.
Funts berriekin, Galapago Uharteen Itsas Erreserba 130.000 kilometro koadrotik 190.000 kilometro koadrora handituko dute.
Orain, funts berriekin, Galapago Uharteen Itsas Erreserba 130.000
kilometro koadrotik 190.000 kilometro koadrora handituko dute, eta
Galapago uharteditik Costa Ricako itsas mugaraino babestutako korridore
bat sortuko dute, espezie migratzaileek korridore seguru bat izan
dezaten.
Jatorrizko artikuluak
- Zorra murriztea, natura zaintzearen truke Iñaut Matauko Rada | |