Okerra da euskaraz irainik ez dagoelako ustea. Topiko bat da; oso errotuta dagoen topiko bat, ordea. Euskarazko 140 irain bildu ditu BERRIAk, eta zerrendak izan lezake segida, nahi izanez gero.
Irain horietako asko Irainka. Euskal irainen bilduma liburutik hartuak dira. Joseba Aurkenerena, Covadonga Garcia eta Jon Zelaia irakasleek idatzi zuten, eta 3.000 irain inguru jaso. 1999. urtean argitaratu zuten.