EHUk indarkeria matxistaren aurkako prozedura abiatu du mezu matxistak zabaldu dituen irakaslearen aurka
Unibertsitateak ohar bidez jakinarazi du «kautelazko neurri gisa» irakasleak ez duela lanik egingo prozedura amaitu arte. Ikasleek esan dute beraiek egindako «presioaren» ondorioa izan dela erabakia, eta auzian EHUk izan duen «hipokrisia» salatu dute.
Euskal Herriko Unibertsitateko Berdintasun Zuzendaritzak jakinarazi du indarkeria matxistaren aurkako prozedura abiatu duela sare sozialetan mezu «arrazistak, klasistak eta matxistak» egin dituen irakaslearen aurka. Horrenbestez, kautelazko neurricloseBehin-behinean hartzen den neurria.
gisa, irakasleak ez du irakaskuntza lanik egingo prozesua amaitu arte. Era berean, erakunde akademikoak adierazi du irakasleak argitaratutako iruzkincloseKomentario.
ak «euskal unibertsitate publikoaren printzipio eta balioekin erabat bateraezinak» direla.
Hori ikusita, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea I ikasgaiko ordezko irakasleak honako hau idatzi du sare sozialetan, gazteleraz: «EHUko berdintasunekoek esan berri didate nirea dela errua, eta ez [naizela] biktima... Bada, hor konpon! Ez daukat aurreragoko lanik protokoloa irakurtzen hastea baino».
Ikasleen salaketa ekintzak
Joan den ostegunean [irailaren 26ean] hasi ziren ikasleen protestak, Ernaiko kide batzuek irakasle horren bulegoko atea margotu baitzuten. Gazte antolakunde horrek eman zuen irakasleak idatziriko mezuen berri, eta EHUk ikasturte honetarako «irakasle faxista bat» kontratatu duela salatu. Faxismoaren gorakadarekin lotu zuten haren jarrera: «Ez dugu jarrera erreakzionariocloseBerrikuntza aurrerakoien aurka dagoena.
rik onartuko».
Hark egindako mezuak salatzeko protesta bat egin zuten astelehenean [irailaren 30ean], Leioan (Bizkaia), Zuzenbide Fakultatean. Unibertsitateko buruei irakaslea unibertsitatetik «berehalakoan» kaleratzeko eskatu zieten bertan.
Halaber, agiri baten bidez, azken egunetako gertakariak argitu ditu fakultateko Bizkaiko Saileko 301 ikasgelako ikasle taldeak. Bertan, lehen eguneko pasarteak argitzen dituzte, irailaren 23tik hasita: «Egun horretan bertan, gizon horrek bere sare sozialetan iruzkin matxistak, LGTBIfobikoak, xenofoboacloseAtzerritarren kontrako jarrera.
k, arrazistak, bortitzak, mehatxuzkoak egiten zituela jakin genuen».
«Gizon horrek bere sare sozialetan iruzkin matxistak, LGTBIfobikoak, xenofoboak, arrazistak, bortitzak, mehatxuzkoak egiten zituela jakin genuen».
Mezu horietatik hamabi transkribatu dituzte agirian. Denak gazteleraz idatziak izan ziren, eta iazko urriko bat argitaratu zuten ikasleek, euskaraz: «Abortuaren aldeko emakumeak, aita baztertu eta bizitza gutxiesten duzuenak, puta-alabak zuek, harrikoa closeBaxera garbitu.
egin al duzue, aurrekoan agindu nizuen bezala? OrbancloseMantxa.
en bat ikusten badut plater edo edalontziren batean, ikusiko duzue... Kondenatu krimena eta erdi zaitezte, kabroiak. Gora Espainia, urdangaclosePuta.
zikinak».
EHUren «hipokrisiacloseZurikeria.
»
Leioako campusean auzi horren harira eratu den ikasleen biltzarrak ere ohar bat atera du, eta esan dute EHUk irakaslea behin-behinean eskolak ematera ez itzultzeko erabakia «ikasleen presioaren ondorioa» izan dela. «Horren aurrean, ikasleok EHUren hipokrisia seinalatu nahi dugu», adierazi dute. Izan ere, unibertsitateak ikasleen «borroka kriminalizatu eta kritikatu» egin duela salatu dute.
Unibertsitatea Kritikoa Sareak ere hartu du hitza auzi horretan. Ikasleen kontrako «narratiba kriminalizatzailea» kritikatu dute horiek ere. «Eskatzen dugu gertakariei buruz egiten diren komunikazioek ez dezatela polarizazioacloseBi iritzitan banatzea.
elika edo gertaeren larritasuna apaldu». Era berean, ohartarazi dute egungo eskuin muturreko diskurtsoen «naturalizazioaren» arriskuari buruz. «Uste dugu unibertsitateak gogoeta egin behar duela ikasgeletan eta unibertsitate bizitzan presente egongo den pedagogia antifaxista baten egokitasunari buruz».