'Egunkaria auziaren' kronologia labur bat
2003ko otsailaren 20ean itxi zuten indarrez Euskaldunon Egunkaria. Berripaper hura itxi, eta hamar lagun atxilotu zituzten, eta horietako asko torturatu egin zituzten poliziek. Gero, absolbitu egin zituzten guztiak.
'Egunkaria auziaren' kronologia labur bat
2003/02/20: Guardia Zibila Martin Ugalde kultur parkean sartu, erredakzioa itxi, eta Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai, Peio Zubiria, Luis Goia, Fermin Lazkano, Inma Gomila, Xabier Alegria, Xabier Oleaga eta Txema Auzmendi atxilotu zituen. Egun hartan kaleratu zen Euskaldunon Egunkaria-ren azken zenbakia.
Egunkaria-ren egoitzak itxita eduki arren, langileek Egunero egunkaria argitaratu zuten biharamunean. 2003ko ekainaren 20an atera zen Egunero-ren azken zenbakia; ordutik, BERRIA egunkaria argitaratzen da.
2003/02/22: Milaka pertsonak manifestazio ikaragarri jendetsua egin zuten Donostian, «Egunkaria aurrera, euskarari bai!» lelopean.
2003/02/25: Atxiloalditik irten berritan, atxilotuek jasandako torturak eta tratu txarrak salatu zituen Martxelo Otamendik kameren aurrean.
2006/12/14: Fiskaltzak, ordura arteko jarrera aldatu, eta auzia artxibatzeko eskatu zuen, frogarik ez zegoela argudiatuz.
2007/05/07: Espainiako Auzitegi Nazionalak auziarekin jarraitzea erabaki zuen, ordea, AVT eta Dignidad y Justicia taldeen akusazioak aintzat hartuz.
2009/12/15: Epaiketaren hasiera. Bost lagun eseri ziren, azkenik, aulkian: Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga.
2010/04/12: Espainiako Auzitegi Nazionalak onartu zuen Otamendi, Uria, Torrealdai, Auzmendi eta Oleaga errugabe zirela; akusazioen argudioak gogor kritikatu zituen, eta ETArekiko lotura ukatu. Baina auzi ekonomikoak aurrera segitu zuen.
2012/09/16: Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia kondenatu zuen Otamendiren tortura salaketa eraginkortasunez ez ikertzeagatik.
2014/06/04: Epaileak auzi ekonomikoa artxibatzea erabaki zuen, ustezko delituak preskribatuta zeudelako.
Jatorrizko artikuluak
- 'Egunkaria'-ren itxieraren 15. urteurrena Berria | |