Orereta ikastolako ikasleak, kazetari

  • Albistea entzun

'Egunkaria'-ren itxiera, BERRIAren sorrera eta herri mugimenduak landu dituzte Errenteriako Orereta ikastolan, Kilometroetako ekintzen barruan. Zortzi orriko egunkari bat osatu dute: 'Egun oro'.

Makina martxan jarri zen. Hasieran txistu hotsa zena burrunba bihurtu zen. Paper bobina behetik gora egiten hasi zen. Bidean, arrabolclosePapera luzatzeko eta zabaltzeko gailua.ek, zilindroek eta xaflekcloseMetalezko zati mehe eta ahulek osaturiko piezek. papera prentsatu zuten, eta tintek eta urak paper zuria letra eta irudizko segida bihurtu. Halako batean, egunkariak buruen gainean agertu ziren, banan-banan zintzilik —ahatecloseEgunkariak banan-banan hartzen dituzten pintzak. deitutako gantxo hori batzuetatik—, eta errusiar mendi baten moduko ibilbide luzea egin zuten, makinaren eta eraikinaren dorreak saihestuz, beheko solairuan pilatu arte. Gazteek eskuetan hartu zituzten. Egun Oro zioen mantxetak. Oztopoz jositako bidean, aurrera egin eta BERRIA SORTU ZUTEN, titulu nagusiak. Euskaldunon Egunkaria-ren itxierari, BERRIAren sorrerari eta herri mugimenduei buruzko zortzi orri. Egunero izan zena gogoan mantxetacloseGoiburua.n, eta hura bezala maketatutacloseDiseinatuta.. Memorriak.

Ikasleek irribarrea zuten aurpegian, emozioa aurpegieran. Ikastolan hainbat astean landutako artikuluak eskuetan zituzten, paper bihurturik, ukigai. Txundituta geratu ziren ikusitakoan ordenagailuan testu bihurtutako lanek zer-nolako bidea egin behar zuten paper bihurtzeko.


Ikasleak txundituta geratu ziren ikusitakoan ordenagailuan testu bihurtutako lanek zer-nolako bidea egin behar zuten paper bihurtzeko.

Nahiak, Saioak, Garik... 12-13 urte dituzte. Errenteriako (Gipuzkoa) Orereta ikastolako ikasleak dira. Ez zuten ezagutu Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera, Egunero-ren behin-behineko segida eta BERRIAren erreleboa. Orain, ordea, ikastolan landu dituzte. Zabal eta sakon.

Orereta ikastolak antolatuko ditu aurtengo Kilometroak. Ikastolak 60 urte bete ditu, eta eskerrak eman nahi izan dizkie herri ekimenei, Euskaldunon Egunkaria-ri eta BERRIAri bereziki: bata itxi zutela hogei urte beteko dira otsailaren 20ean, eta bestea sortu zela beste hainbeste, ekainean.

Transmisioa

Lehen ere Euskara ikasgaian lantzen zituzten herri mugimenduak eta euskarazko prentsa. «Baina aurtengoa aukera paregabea zen transmisio hori egiteko», Haizea Saez de Egilaz DBHko Euskara irakaslearen esanetan. Bera arduratu da koordinazioaz. Eskertu du BERRIAko Ikasgelak eskainitako materiala eta laguntza. Ikastolako DBHko eta Batxilergoko ikasleek landu dute gaia.

2003an oraindik ez ziren jaio, baina errotatibara joandako ikasleetako batzuek bazuten Egunkaria-ren berri gaia lantzen hasi aurretik ere: «Bai», erantzun zuten June Aceituno Sanchezek eta Saioa Gurpegik. «Gurasoek hitz egin izan digute». Paperezko egunkariak ez zaizkie arrotzak. Etxean batzuetan irakurtzen dituzte.

Gustatu zaie kazetari aritzea. Artikuluak osatzeko, aurrez aurre entzun ahal izan dituzte Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariaren eta Egunkaria-ko eta BERRIAko langileen testigantzakcloseLekukotasunak.. Herri mugimenduetako ordezkariengana ere jo dute, informazio bila. Horixe nabarmendu zuen Saez de Egilazek: «Bizipenak entzun dituzte, gertatutakoa gertutik ezagutu dute; ez testu liburu batean, aurrez aurre baizik. Eta hori iritsi zaie».

«Bizipenak entzun dituzte, gertatutakoa gertutik ezagutu dute; ez testu liburu batean, aurrez aurre baizik. Eta hori iritsi zaie».

Haizea Saez de Egilaz (Orereta ikastolako DBHko Euskara irakaslea)


Jatorrizko artikuluak