2.000 urte inguruko idazkun bat aurkitu dute Lantzen

  • 458 hitz

Identifikatu dituzten hiru ikurrak ‘ikae’ edo ‘igae’ gisa transkribatu dituzte ikerleek. Alderatzeko elementuak aski urriak diren arren, idazkuna baskoia izan liteke. Irulegiko Eskuaren garaitsukoa da.

InskripziocloseIdazkuna.
paleohispaniko bat aurkitu du Aierdi VIII leize zuloan, Lantzeko meatzegunean. Hain iparrean ez da inoiz halakorik aurkitu Nafarroan; ez eta Iberiar penintsula osoan ere, meategi baten barruan.

Idazkunak aparteko garrantzia hartu du, testuinguru arkeologiko horretan bakanetako bat izateaz gainera, tokiko hizkuntzen alfabetatzearen berri ematen duelako, hain zuzen, erromanizazio eta latinizazio prozesua aski aurreratua zen garaian. Irulegiko Eskua eta Lantzeko inskripzioa garaikideak dira.

Idazkunak aparteko garrantzia hartu du tokiko hizkuntzen alfabetatzearen berri ematen duelako erromanizazio eta latinizazio prozesua aski aurreratua zen garaian.

Identifikatu diren hiru ikurrek 23 zentimetro luze eta 13 zentimetro zabal hartzen dituzte, eta buztinean eginda daude, tresna ziztakari batez. IldocloseIrekidura luzea.
ak 4-6 milimetro zabal hartzen ditu, 2 eta 9 milimetro arteko sakonera erakusten dute.

Bestalde, gerora egindako zortzi marka ere baditu idazkunak, baina ikerleek ez dute zehaztu zenbateko denbora tartea dagoen idazkunaren eta gerora egindako marken artean. Marka horiek berak izan liteke, bestalde, idazkunak behealdean ezkerreko ertzean falta duen zatitxoaren arrazoia. Gainontzean, idazkuna osorik dago.

‘Ikae’ edo ‘igae’

Hiru ikurrak ikur bilduma paleohispaniko batekoak dira, eta ikae edo igae gisa transkribatu dituzte. Baina inskripzioa hain laburra izaki —eta alderatzeko elementuak hain urriak—, gaitza da zehaztea zein ikur bilduma paleohispanikotan dagoen idatzia, ezta zein hizkuntzatakoa den ere. Dena den, ik(h)ai hitzarekin duen antzagatik, baskonikoa izan liteke. Arnaud Oihenarten XVIII. mendeko idatzietan ageri da ikhai hitza, eta hor duen esanahia —malda— eta inskripzioan datorrena bateragarriak izan litezkeela azaldu du Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikerketa taldeak. Haatik, hipotesicloseBehin-behineko baieztapena, gerora egiaztatu behar dena.
az harago ezin joan oraingoz, garai hartako egoera linguistikoaren gaineko ezagutza ez baita aski zabala.

Gaitza da zehaztea zein ikur bilduma paleohispanikotan dagoen idatzia, ezta zein hizkuntzatakoa den ere. Dena den, ik(h)ai hitzarekin duen antzagatik, baskonikoa izan liteke.

Inskripzioa noizkoa den zehatz-mehatz esatea ere zaila da, baina ingurunearen testuinguru arkeologikoaren karbono 14closeIsotopo horren erradiazio naturalaren neurketaz baliatzen den datatzeko modu bat.
bidezko datatzearen arabera, idazkunak 2.000 urte inguru izango lituzkeela esan dute. Erromatarrek bete-betean ustiatzen zuten Lantzeko meategia garai hartan.

Ondare ezaguna

Lantzeko meatzeguneak ondare gisa daukan garrantzia 1970eko hamarraldiaz geroztik ezagutzen da. 2022az geroztik, arkeologia, geologia, espeleologia, epigrafiacloseHarrian, metalean eta antzeko materialetan eginiko idazkunen azterketa.
eta beste hainbat diziplinatako nazioarteko ikerlari talde bat ari da ikerketan; tartean dira, besteak beste, Eneko Iriarte geologo eta paleontologoa eta Javier Velaza eta Joakin Gorrotxategi filologia klasikoan doktoreak. Haien prospekzio arkeologikoak bi kilometro koadroko espazioa hartzen du, Aierdiko Erreka izeneko sakana ere tartean dela; hortxe dago, hain zuzen, Lantzeko meatzegunea. Hogei galeriacloseAtari arkupeduna.
inguru dira, eta horietatik hiru besterik ez da aztertu: Aierdi III, Aierdi IV eta Aierdi VIII.

Lehen ustiaketak Historiaurrearen amaieran izan zirela ematen duen arren, Lantzeko meatzegunearenak aro berriarekin batera jo zuen goia, hain zuzen, Pompelo-Oiasso galtzada eraikitzen hasi zirenean.

Lantzeko meatzegunearenak aro berriarekin batera jo zuen goia, hain zuzen, Pompelo-Oiasso galtzada eraikitzen hasi zirenean.

Jatorrizko artikuluak