Duela 13.000 urte desagertutako otso baten berriz sorraraztea lortu dute

  • 348 hitz

Colossal Biosciences enpresako ikertzaileek egun bizirik dagoen otso grisaren enbrioietan hamalau gene txertatu dituzte, eta desagertutako Canis dirus otso erraldoiaren ezaugarri fisikoak dituzten hiru otsokume lortu.

Duela 13.000 urteko otso espezie bat berreskuratu dutela iragarri du Colossal Biosciences enpresak, eta munduko hedabide guztietan lortu dute berehalako oihartzuna. Canis dirus, txakur beldurgarria edo dire wolf deitzen zaio; delako espeziea Game of Thrones telesail ospetsuan agertzen zen. Baina zenbait zientzialarik zehaztu dutenez, espeziea berreskuratu ez, baizik eta haren ezaugarriak dituen otso hibrido closeArraza edo barietate desberdineko animaliak edo landareak, berez edo artifizialki, gurutzatu.bat lortu dute.

Colossal Biosciences enpresako ikertzaileek fosil batzuen DNAk erabili dituzte, eta duela 13.000 urte desagertu zen Canis dirus otso erraldoiaren ezaugarri batzuk dituzten otsokumeak lortu. The New York Times egunkariaren arabera, desagertutako otsoaren DNA berreskuratzea lortu eta gero, gaur egungo hogei otso grisen genecloseKromosomaren elementua, ondoretasun ezaugarrien transmisio unitate funtzionala.ak editatu zituzten, zehazki, desagertutako otsoaren ezaugarri nabarmenenak dituzten hamalau geneak, eta horiek txertatu zizkieten DNA gehigarriaren teknikari esker. Gero, otso grisaren zelula editatuetatik enbrioiak sortu, ordezko txakur ametan ezarri, eta erditu arte itxaron zuten.

Horren emaitza: sei hilabeteko bi ar eta bi hilabeteko eme bat; Romulus, Remus eta Khaleesi izendatu dituzte otsokumeak. Desagertutako espeziea berreskuratu dutela lau haizeetara zabaldu duten arren, zenbait zientzialarik zalantzan jarri dute: lorpena handia dela aitortu dute, bai, baina desagertutako espeziea ez dutela berreskuratu.

«Desagertutako animaliak ezin dira klonatu, horrelakoetan DNA ez dagoelako behar bezala kontserbatuta»

Nic Rawlence (Otagoko Unibertsitateko Zoologiako irakaslea)

Nic Rawlence Otagoko Unibertsitateko Zoologiako irakaslea da baieztapen handiari ñabardura egin dion zientzialari horietako bat. Zeelanda Berriko Science Media Centre erakundeari egindako adierazpenetan esan du itxura antzekoa duen nahasketa bat lortu dela. Desagertutako espeziea berreskuratzeko, klonatu egin beharko litzatekeela azaldu du. «Desagertutako animaliak ezin dira klonatu, horrelakoetan DNA ez dagoelako behar bezala kontserbatuta. GenomacloseEspezie edo banako baten geneen multzoa.ren sekuentzia egitea lortuta ere, desagertutako animalen DNA ezin da atera zatiak ez badira nahiko handiak, bizirik dauden animalietatik egin daitekeen moduan».


Hiru otsoak 2.000 hektareako instalazio pribatu batean gordetzen dituzte, Ameriketako Estatu Batuetan, zehaztu ez duten leku batean. 

Canis dirus gaur egun ezagunak diren otsoak baino handiagoa da, larru zurikoa. Ipar Amerikako historiaurreko haragijale bat da, Pleistozeno closeDuela 2 milioi urtetik, duela 10.000 urte arteko garaia.Aro Zaharrean eta HolozenocloseDuela 10.000 urtetik gaur egun arterako garaia.an bizi izan zena.

Jatorrizko artikuluak