DSBE errentaren gutxienekoa 800 euroraino igo du Eusko Legebiltzarrak

  • Albistea entzun

23 urtetik 18 urtera murriztuko dute diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko gutxieneko adina. Onuradun guztien sarrerak hobetuko ditu: %8,5 handituko dira urtarrilean, eta beste koska bat apirilean.

ERRENTAREN ZENBATEKOA
Zenbat handituko dira onuradunek jasoko dituzten errentak?

DSBEcloseDiru Sarrerak Bermatzeko Errenta. berritua apirilean jarriko da indarrean, Eusko Autonomia Erkidegoaren agerkari ofizialean agertu eta hiru hilabeteko epea betetzen denean. Edonola ere, lehen fasean, gaur egun banatzen diren errentak Espainiako batez besteko inflazioaclosePrezioen maila orokorraren igoera.
ren arabera eguneratuko dira, %8,5 hain zuzen ere. Horren ondorioz, gaur egun 727 euroko prestazio estandarra jasotzen duenak 798 euro jasoko ditu urtea hastearekin batera; apirilaren 1etik aurrera, berriz, 800 eurora helduko da.

Bizikidetza unitatea osatzen duten bi lagunen saria, berriz, 934 eurotik 1.013 eurora helduko da urtarrilean, eta 1.066 eurora apirilean.

Prestazioak handitu egingo dira bizikidetza unitatean saria jasotzeko eskubidea duten kideak eta haurrak ugarituz gero. 

Prestazio horiek handitu egingo dira bizikidetza unitatecloseEtxebizitza berean bizi diren bi pertsonak edo gehiagok osatzen duten unitatea.
an saria jasotzeko eskubidea duten kideak eta haurrak ugarituz gero. Horrela, prestaziorik handiena 1.680 eurokoa izango da lege berriarekin, heldu batek eta lau adingabek osatutako familientzat; gaur egun, 1.086 euro dagozkie.

ERROLDA ESKAERAK
Zer aldaketa egongo dira errolda epeen eskakizunetan?

Errentaren eskatzaileak, lehen bezala, egiaztatu beharko du gutxienez hiru urtez Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan bizi izan dela. Hala ere, karguan adingabeak, mendekotasuna duten adinduak edo elbarritasuna duten pertsonak badituzte, eskari hori urtebetera jaitsiko da hemendik aurrera.

Errentaren eskatzaileak, lehen bezala, egiaztatu beharko du gutxienez hiru urtez Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan bizi izan dela.

Horrez gain, beste kolektibo batzuek ez dute antzinatasun jakin bat erakutsi beharko erroldacloseUdalerri batean bizi diren herritarren zerrenda.
n. Horiek dira indarkeria matxistaren edo sexu esplotazioaren biktimak eta errefuxiatu estatusa duten pertsonak.

Azkenik, terrorismoaren biktima izaera onartuta daukatenek eta atzerritik itzuli direnek ez dute erakutsi beharko Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan erroldatuta daudela.

ADINA
Zenbat urte izan beharko dira orain DSBEa eskatzeko?

2008ko legearen arabera, errenta eskatzeko gutxieneko adina 23 urtekoa zen, salbuespenak salbuespen: adingabekoak karguan izatea, «terrorismoaren» edo indarkeria matxistaren biktima izatea, umezurtza izatea eta adingabeen zentro batetik atera berria izatea. Hemendik aurrera, 18 urtetik gorakoek eskatu ahal izango dute DSBEa. Adin tarte horretako gazteek ziurtatu beharko dute urtebete daramatela emantzipatuta, eta beste horrenbeste Lanbiden izena emanda.

18 urtetik gorako gazteek ziurtatu beharko dute urtebete daramatela emantzipatuta, eta beste horrenbeste Lanbiden izena emanda.
LAGUNTZA KOPURUA
Zenbat laguntza jaso daitezke etxebizitza bakoitzeko?

2008ko legearen arabera, etxebizitza bakoitzeko gehienez bi laguntza bakarrik jaso zitezkeen. Onartu berri duten testuarekin, muga hori kendu egingo da. Etxebizitza batean familia unitate bat baino gehiago badago, errenten zenbatekoa murriztu egingo da.

Orain arte, etxebizitza bakoitzeko gehienez bi laguntza bakarrik jaso zitezkeen. Onartu berri duten testuarekin, muga hori kendu egingo da.

Ohiko eta salbuespenezko familia unitateak ezberdindu ditu lege berriak, eta, bigarrenen kasuan, laguntzen iraupena hiru urtera luzatuko da; pentsiodunak badira, laguntzak ez du iraupen mugarik izango.

LAGUNTZEN KONTROLA
Zer mekanismo berri izango ditu DSBEak?

Lege berriaren helburua da baldintzak malgutzea eta zenbatekoak handitzea, baina, horretarako, kontrol mekanismoak areagotu egingo dira. Hala, bizikidetza unitateen eta diru sarreren egoeraren berrikuspena hiru hilabetean behin egingo da, ondoren laguntzaren zenbatekoa eguneratzeko. Horretarako, ikuskapen unitate bat sortuko da.

Laguntza eskatu eta hilabetera ordainduko da errenta, eta iraupenaren muga ezabatucloseKendu.ko da —bi urtekoa zen lehen—.

Jatorrizko artikuluak