Dragoitxoak, trenez ailegatu diren narrastiak
Daniel Garcia iruindarrak animalion inguruko lan bat egin du, eta «harrituta» gelditu da emaitzekin: dragoitxoak Nafarroako uste baino toki gehiagotara iritsi dira. Mediterraneoko espezie bat da, baina, trenetara igota, bertze hainbat eremu hartu ditu.
«Herritarren zientzia» sustatu nahi izan du Daniel Garcia iruindarrak eta uste baino jende gehiagok erantzun dio berak sare sozialen bidez egindako deiari: hirurehun herritar inguruk idatzi diote herrialdeko hamaika txokotan ikusitako dragoitxoen inguruko informazioa emateko. Zenbait hilabetez aritu da Garcia informazio hori aztertzen, eta emaitza bere blogean jarri du (Avistadepajaros.wordpress.com).
Garcia duela hogei urte inguru hasi zen aisialdian hiri osoko faunacloseIngurune bateko animalia multzoa.
ri
behatzen; prismatikoak eta argazki kamera lepoan hartuta, hamaika
ibilaldi egiten eta ikusitako animalien berri jasotzen hasi zen.
«Jendeak uste du Iruñean ahateak, usoak, txolarreak eta mikak bertzerik
ez dagoela; ibai ondora eta parkeetara joaten bazara, ordea, bertze
hamaika espezie ikus ditzakezu», erran du. Argan, bertzeak bertze,
bisoi europarra bizi dela nabarmendu du Garciak. «Europako
haragijaleetan gehien mehatxatua da. Zaila da ikustea, gauez mugitzen
baita, baina ibaiertzean uzten ditu bere oinatzen arrastoak. Igarabek
eta kastoreek ere bai», kontatu du.
Azken hilabeteotan, dragoitxoei egin die so, bereziki. «Jendeak, oro
har, ez ditu narrasticloseAnimalia ornodun odol hotza.
ak maite. Ospe txarreko animaliak dira. Nik agerian
utzi nahi izan dut gizakioi mesede egiten digutela, intsektuak jaten
baitituzte. Animalia sinpatikoak dira, gainera». Dragoitxorik handienak hogei zentimetro luze izan
daitezke; gorputz zapalLau.
samar bat dute, hormetan dauden pitzaduretan
erraz sartzeko. «Udan erraz ikus daitezke, kaleko argien inguruan dauden
intsektuak jaten: neguan, pitzaduretan bilatzen dute aterpe».
«Ospe txarreko animaliak dira. Nik agerian utzi nahi izan dut gizakioi mesede egiten digutela, intsektuak jaten baitituzte».
Berez, Mediterraneoko espezie bat da dragoitxoena, baina jada ez da arraroa gure herrialdeko hainbat herritan ikustea. «Antza, dragoitxoak trenez atera dira berezkoa duten eremutik, salgaiak garraiatzen dituzten trenetan sartuta. Klima aldaketak, gainera, bertze eremu batzuetara egokitzen lagundu die», azaldu du Daniel Garciak.
Iparraldean, gutxiago
Garciak Iruñeko tren geltokiaren inguruko auzoetan aurkitu izan du dragoitxo gehien, hain zuzen ere. Baina auzo horietatik kanpo ere, hamaika tokitan daudela baieztatu ahal izan du orain, egindako lanaren bidez. «Iruñerrian eta Iruñerritik hegoaldera daude, batez ere; baina dragoitxoak ikusi dituzte Beran, Ultzaman eta Sakanako zenbait herritan ere, bertzeak bertze. Izaban agertu zen dragoitxo baten berri ere eman zidaten, baina hura hilda agertu zen». Negu gero eta epelagoek mesede egin diote dragoitxoari, Garciaren hitzetan.
«Iruñerrian eta Iruñerritik hegoaldera daude, batez ere; baina dragoitxoak ikusi dituzte Beran, Ultzaman eta Sakanako zenbait herritan ere».
Garciak
herritar anitzen laguntzarekin osatu du dragoitxoen inguruko lana;
eskertu du guztien parte hartzea, eta nabarmendu du herritarrek
auzolaneancloseElkarlanean.
egiten duten zientzia mota horrek balio handia duela.
Dragoitxoei buruzkoa ez da egin duen lan bakarra. Garcia, bertzeak
bertze, apo hontza ikertzen aritu da azken urteotan, Iruñeko bertze
boluntario talde batekin. Apo hontza umatzera etortzen ohi da hiriburura
udaberrian; azken, urteotan, baina, neguan ere entzun dituzte animaliok
Iruñeko parkeetan. «Aurten, udaberriko erroldaz gain, negukoa ere egin
dugu, eta hogei apo hontz inguru sumatu ditugu».
Jatorrizko artikuluak
- Dragoitxoak, trenez ailegatu diren narrastiak Edurne Elizondo | |