Donostiako erdialdea emisio gutxiko eremu bihurtuko da datorren urtean
2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, ibilgailu motordun kutsagarrienen joan-etorria debekatuko du udalak Donostiako erdialdean, airearen kalitatea hobetzeko eta klima aldaketaren ondorioak arintzeko. 2028an debekua zorroztuko dute.
Iruñea da orain arte Euskal Herrian emisio gutxiko eremu bat indarrean
duen hiri bakarra —alde zaharra sarbide kontrolatuko eremua da—, eta Bilboko Udalak iragarri du ekainaren 15etik aurrera
sarrera mugatua izango dutela gehien kutsatzen duten ibilgailuek.
Hurrengoa Donostia izango da, eta ozta-ozta beteko du Espainiako
Gobernuaren agindua. Izan ere, EB Europako Batasunak onartutako
zuzentaraucloseDirektiba.
ei jarraituta, Frantziako eta Espainiako legediek gisa
horretako eremuak eratzeko agindu dute, eta Hego Euskal Herrian joan den
urterako behar zuten indarrean. Dena den, Madrilek bi aldiz atzeratu du
legeak zehaztutako epemuga, eta 2025. urtea hasterako emisio gutxiko
eremuak izan behar dituzte 50.000 biztanle baino gehiagoko hiriek.
Donostia da horietako bat.
Gipuzkoako hiriburuan iazko abenduan aurkeztu zuten emisio gutxiko eremuaren behin-behineko proiektua. 42 alegazio jaso dituzte, eta batzuk onartu ditu udal gobernuak. Esaterako, eremua pixka bat zabaldu dute. Emisio gutxiko eremua Parte Zaharretik Araba parkeraino hedatuko da, eta erdigunea eta San Roke hartuko ditu. Alegazioen ondorioz, portuko moilak eta Arbaizenea ingurua ere eremuaren parte izango dira.
Bi fasetan, eta salbuespenen artean
Emisio gutxiko eremua bi fasetan sartuko da indarrean. Lehen fasean, 2027a amaitu bitarte, ingurumen etiketarik ez duten ibilgailuei debekatuko zaie eremura sartzea. Bigarren fasean, 2028tik aurrera, B etiketa dutenak ere ezingo dira sartu. 0, Eko edo C etiketadunek soilik izango dute baimena.
Udalak aurreikusten du baimen batzuk ematea: besteak beste, eremu barruko bizilagunentzat, profesionalentzat eta desgaitasunen bat dutenentzat.
Irizpide
orokor horrek salbuespenak izango ditu, eta udalak aurreikusten du
baimen batzuk ematea: besteak beste, eremu barruko bizilagunentzat,
profesionalentzat eta desgaitasunen bat dutenentzat. Beste salbuespen
bat gehitu dute alegazio bat aintzat hartu ostean: 70 urte baino gehiago
dituzten bizilagunak salbuetsitacloseArau batetik at gelditzea.
egongo dira.
Horrez gain,
herritarrek baimen bereziak eskuratzeko aukera ere izango dute,
horretarako arrazoi justifikatu bat badago. Atzerriko matrikula duten
ibilgailuen jabeek, berriz, erantzukizunpeko closeArdurapeko.
adierazpen bat sinatu
beharko dute hirira iritsi aurretik, ibilgailuaren datuak,
antzinatasuna, matrikulazio data eta jabearen izena adierazita.
Ongizatea hobetzeko
Hirietako ongizatea hobetzea eta klima larrialdiari aurre egitea dute helburu emisio gutxiko eremuek.
Gaur egun, errepideko garraioak sortua da munduan atmosferara isurtzen
den karbono dioxidoaren %15. Emisio horiek gutxitu beharra dago Lurraren
berotzea ahalik eta gehien apaltzeko. Baina, karbonoaz gain, trafikoak
beste gai kutsagarri batzuk ere askatzen ditu, eta horrek hirietako aire
kalitateari eragiten dio zuzenean. Europako Batasunaren arabera, 240.000 heriotza
goiztiar inguru eragin zituen aire kutsadurak 2021ean, blokeko
herrialdeetan. Hau da, trafiko istripuek eragindako heriotzak halako
hamabi. Kutsadura akustikocloseHotsari dagokiona.
a gutxitzea da beste helburuetako bat. Finean,
herritarren bizi kalitatea eta osasuna hobetzea.
Europako Batasunaren arabera, 240.000 heriotza goiztiar inguru eragin zituen aire kutsadurak 2021ean, blokeko herrialdeetan.
Jatorrizko artikuluak
- Donostiako erdialdea emisio gutxiko eremu bihurtuko da datorren urtean Mikel Elkoroberezibar Beloki | |