Giltzurrun gutxiegitasuna dutenek bi bide har ditzakete: giltzurrunaren transplantea edo dialisia. Paziente askok dialisia ospitalean egiten badute ere, gero eta gehiagok egiten dute etxean.
Goizeko bederatzietarako, Josu Txapartegi eserita dago leiho ondoko
aulkian. Lehenago, ordea, gela desinfektatu du, eta prest utzi ditu bi
poltsa besaulkiaren alboko tantaz tantakoan. Bi poltsak elkarren artean
lotuta daude hodi baten bitartez. Hodi hori beste batekin elkartuta
dago, Txapartegiren abdominal barruko katetercloseHodi luze eta oso mehea, organismoko hodi eta barrunbeetan sartzen dena.
rarekin konektatzeko.
Tantaz tantakoak goian daukan likidoa sabeletik pasatu, eta, pixkanaka,
betez joan da beheko poltsa hustua. Prozesu hori egiteko 45 minutu
inguru behar izaten ditu Txapartegik. Bukatzean, paper batean apuntatu
du ea zenbat likido bota duen, baita egun horretan zenbat pisatzen duen
ere.
Prozesu hori egunean hiru aldiz egiten du Txapartegik, eta ezin du egun
batean ere eten: goizeko bederatzietan, arratsaldeko ordu bietan eta
iluntzeko zortzietan. Txapartegiren giltzurrunek gutxiegitasuncloseUrritasun.
a dute:
giltzurrun batek ez du bere funtzioa egiten; besteak, berriz, %10 egiten
du, eta behar-beharrezkoa du egunero peritoneo dialisia egitea.
Txapartegiren giltzurrun batek ez du bere funtzioa egiten; besteak, berriz, %10 egiten du, eta behar-beharrezkoa du egunero peritoneo dialisia egitea.
Gutxiegitasunaren ondorioz, giltzurrunek funtzionatzeari uzten diote. Hau da, hondakinak eta odoleko gehiegizko urak ez dira kanporatzen. Giltzurrunak bere gaitasunaren %10-15en funtzionatzen duenean, tratamendu ordezkatzailea izaten da irtenbide bakarra: giltzurrun transplantea edo dialisia.
Dialisiarekin, giltzurrun gutxiegitasun terminalcloseSendabiderik ez duen eritasun baten azken fasea.
a artatzen da, eta bi
tratamendu mota bereizten dira giltzurrunaren funtzioa ordezkatzeko:
peritoneo dialisia eta hemodialisia [ikus goiko infografia]. Peritoneo dialisian, kateter bat
erabiltzen da dialisi likidoak sabelaldea betetzeko. Likido hori
sabelean uzten da denbora batez; ondoren, sabeletik ateratzen da likidoa
hondakin guztiekin. Truke horiek eskuz edo makina baten laguntzaz egin
daitezke.
Peritoneo dialisian, kateter bat erabiltzen da dialisi likidoak sabelaldea betetzeko. Likido hori sabelean uzten da denbora batez; ondoren, sabeletik ateratzen da likidoa hondakin guztiekin.
Hemodialisiaren bidez, odola gorputzetik ateratzen da aldizka
garbitzeko. Makina batek odolaren hondakinak, gantzak eta likidoak
iragaztencloseIsurkari bati partikula solidoak kentzen.
ditu. Prozesu horretan, odola organismotik ateratzen da hura
araztekocloseGarbitzeko, lohitasuna kentzeko.
erabiltzen den mintz dializatzailearen bidez. Hala, metatutako
toxinak eta gehiegizko likidoak ezabatzen dira. Ondoren, odol garbia
itzultzen da organismora.
Tratamendua ospitalean zein etxean
Dialisia egiteko lekua ere aldatzen da. Batzuek ospitalean egiten dute; beste batzuek, berriz, etxean. Josu Jimenezek gaztetatik izan ditu arazoak giltzurrunekin. Orain, bi giltzurrunen transplantea dauka egina, baina peritoneo dialisia eta hemodialisia egin behar izan ditu hainbat urtetan: peritoneo dialisia, etxean; hemodialisia, berriz, ospitalean.
Astean hiru aldiz egiten da ospitaleko hemodialisia, eta lau orduz makinari konektatuta egon behar du pazienteak. Horixe egin du Jimenezek bi urtez, eta ordu horietaz gain denbora gehiago behar dela gaineratu du: «Lau ordu makinari lotuta egoten zara, baina, horretaz gain, ospitalerako joan-etorrian beste ordu bat galtzen duzu. Gainera, ospitalean bertan itxarotea tokatzen zaizu askotan». Ospitaleko hemodialisiarekin eguna galtzen dela erantsi du Jimenezek.
Astean hiru aldiz egiten da ospitaleko hemodialisia, eta lau orduz makinari konektatuta egon behar du pazienteak. Horixe egin du Josu Jimenezek bi urtez.
Etxean eginez gero, eguneroko dosiak har daitezke. Lidia Santamaria
Bilbo-Basurto ESIko nefrologiacloseGiltzurrunetako gaixotasunetaz arduratzen den espezialitate medikoa.
saileko erizainak dioenez, eguneroko
dosia laburragoa izaten da: bi ordu eta erdi edo hiru ordu behar izaten
dira. «Egunero garbitzen da odola; hori, berez, askoz ere hobea izaten
da».
Etxean ere egin daiteke peritoneo dialisia. Bi mota daude: egunean zehar egitekoa —Txapartegik egiten duen modukoa, egunean hirutan—; edo gauean egitekoa —Jimenezek hori egin zuen urtebetez—.
Ingurukoen laguntza
Hainbat faktore hartu behar dira kontuan etxeko dialisia egiteko: etxeko
baliabideak, pazienteak alboan duen laguntza, bizitza eredua... Etxeko
giroa ere gaixotasunera egokitu behar dela azaldu du Txapartegik, «baita
alboko kideak ere». Gela oso bat dauka etxean peritoneo dialisia
egiteko, gela garbi bat. Etxeko sukaldean ere kontuan hartzen dituzte
egunero egin beharreko dietak, baita Giltzurruneko gutxiegitasuna duten pertsonentzako elikadura gida liburuxka
ere. Marije Zumeta Txapartegiren bikotekidea arduratzen da janaria
prestatzeaz. Eguneko bazkaria egiteko, patatak uretan uzten ditu aurreko
egunetik, elikagaiaren sodiocloseZilarraren kolorea duen metal arina.
guztia kentzeko.
Txapartegiren iritziz, baliabideak eduki behar dira etxean dialisia egiteko: «Gu oso kontziente gara etxean gela huts bat dugula —baita garajea ere—, ekartzen dituzten poltsa guztiak gordetzeko. Tratamendua ondo egiteko, higienea kontuan hartu behar da, eta ezinezkoa edo oso zaila izango litzateke etxe txiki batean».
Jimenezentzat erosoa
zen etxean peritoneo dialisia egitea —gauez egiten zuen—, baina argi
zuen bikotekideari ere eragiten ziola tratamenduak: «Azken finean, beti
egiten du soinu txiki bat aparatuak». Horixe bera izan zen Jimenezek
hemodialisia etxean ez egiteko arrazoi nagusia: «HipotekatucloseBaldintzatu.
egiten duzu
ondokoaren bizitza. Hemodialisia egitean, oso ahul geratzen zara, eta
beti behar duzu albokoaren laguntza. Makinara konektatzeko ere laguntza
behar duzu».
«Hemodialisia egitean, oso ahul geratzen zara, eta beti behar duzu albokoaren laguntza. Makinara konektatzeko ere laguntza behar duzu».
Datuek garbi erakusten dute Hego Euskal Herrian dialisi peritoneala pertsona gehiagok egiten dutela etxeko hemodialisia baino: Araban 29 pertsonak egiten dute etxean peritoneo dialisia, eta zazpik hemodialisia; Bizkaian, 108k peritoneo dialisia, eta 23k hemodialisia; Gipuzkoan, 45ek egiten dute hemodialisia, eta paziente bakar batek bestea; Nafarroan, 30 pertsonak egiten dute etxeko dialisia.
Giltzurrunaren transplantea: prozesu gogorra
Giltzurrunaren
funtzionamendua ez denean egokia, transplantearen aldeko hautuacloseAukera.
egiten
dute askok. Bi giltzurrunen transplantea egina du Jimenezek; orain ez du
ez peritoneo dialisitik ez hemodialisirik egiten. Hala ere,
transplantearen prozesua oso gogorra da, Jimenezen iritziz: «Itxaron
zerrenda batean sartzen zara, eta zain egon behar duzu 24 orduz.
Ospitalera ziztu bizian joan eta azken momentura arte ez duzu jakiten ea
transplantea egingo dizuten ala ez».
Txapartegiri ere gauza bera gertatu zaio: hiru aldiz deitu diote transplantea egiteko. Oraingoz, ez du transplanterik egiterik izan. Txapartegik garbi dauka noizbait egin nahi duela: «Inguruan kasu bat baino gehiago ikusi dut, eta bizitza normal-normala egiten dute. Orain gustura nago etxeko peritoneo dialisiarekin, baina nahiago nuke dialisirik gabe bizi».
«Orain gustura nago etxeko peritoneo dialisiarekin, baina nahiago nuke dialisirik gabe bizi».
Jatorrizko artikuluak
- Dialisia bizitzara egokituta Irati Egibar Izeta | |