Nazioarteko Energia Agentziak deskarbonizatzeko urrats handiagoak eskatu ditu
Nazioarteko Energia Agentziak (IEA) uste du erregai fosilen erabilerak 2030rako joko duela goia, baina ikatzaren kontsumoa soilik apalduko dela bizkor. Hain zuzen ere, ikatza da erregai fosilen artean zikinena.
Lurra 2,4 gradu berotu ez dadin egin du eskaera, klima aldaketaren kalteak ez areagotzeko.
Planetarentzat eta bertan bizi direnentzat berri on bat eta berri
txar bat eman ditu IEA Nazioarteko Energia Agentziaren urteroko
txostenak: berri ona da, haren iragarpenen arabera, 2030erako joko duela goia Lurra berotzen ari diren erregai fosilcloseErregai gisa erabiltzen den gai organikoa, lurrazpian metaturiko materia organikoaren eraldaketaren emaitza dena.
en erabilerak; berri txarra, berriz, energia eta garraioa deskarbonizatzeko urratsak
bizkortu ezean planeta 2,4 gradu berotuko dela XXI. mendean, eta horrek
areagotu egingo dituela klima aldaketaren kalteak.
IEAren arabera, Ukrainako gerrak eta hark piztutako energia krisiak aurreratu egin du erregai fosilen arioaren amaieraren hasiera.
Energia berriztagarriak sustatzeko neurri esanguratsuak hartu dituzte
energiaren hiru kontsumitzaile handienek —AEBek, Txinak eta Europako
Batasunak—, eta, horren ondorioz, jada hasi da txikitzen hidrokarburocloseKarbonoz eta hidrogenoz osaturiko gai konposatua.
ek
energia horniduran duten partea.
Erregai fosilak: 2030ean joko dute goia
Txina da berriro gakoa. Haren hazkundea moteltzen ari da, eta IEAk
uste du azpiegituren eraikuntzak ezinbestean apalducloseBeheratu, lasaitu.
behar duela
aurrerantzean, eta, horrekin batera, energia asko eskatzen duten
produktuen ekoizpena —altzairuaren eta porlanarena—.
Joera horrek berekin ekarriko du 2030erako goia jotzea petrolioaren, gasaren eta ikatzaren kontsumoak. IEAren arabera, poliki utziko zaio petrolioa eta gasa erabiltzeari; ikatza erabiltzeari, berriz, askoz bizkorrago.
Petrolioa: goia aurki, baina jaitsiera erabaki politikoen esku
2019an, lehen aldiz, petrolio kontsumoa eguneko ehun milioi upeletik gorakoa izan zen. 2020a salbuespena izanda, hortik gora egon da orduz gero, eta, iragarpen guztien arabera, gutxika-gutxika handituko da hurrengo urteotan.
Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak (LPEE) ziurtatu berri du 2045erako 116 milioi upelera iritsiko dela, baina oso bestelako iritzia du IEAk. Haren arabera, gaur egungo joerarekin hamarkada honen erdialdera joko du goia, eta gero beheranzko bidea hartuko du, oso motel bada ere; 2050erako, egunean 97,4 milioi upel kontsumitzea espero du.
[Petrolioaren kontsumoa murrizteko] prozesua bizkorragoa izan daiteke baldin eta gobernuek garraio sistema deskarbonizatzeko egin dituzten promesa guztiak beteko balira.
Prozesua bizkorragoa izan daiteke baldin eta gobernuek garraio
sistema deskarbonizatzekocloseKarbono emisioak gutxitzeko prozesua.
egin dituzten promesa guztiak beteko balira.
Kasu horretan, 2030erako kontsumoa 92,5 milioi upelera jaitsiko
litzateke, eta 54,8 milioira, berriz, 2050erako.
Jaitsiera hori ibilgailu elektrikoen hedapenaren ondorio izango da. Gasolina eta gasolioa erretzen duten autoen salmenta 2017an iritsi zen bere goiko mugara, eta kamioiena, berriz, 2019an. 2020an, auto elektrikoak matrikulatutakoen %4 izan ziren, eta aurten %18ra iritsiko dira, Txinari eta Europari esker.
Errepideetako ibilgailuek kontsumitzen dute petrolioaren %45, eta
haren atzetik doa industriaclosePetroliotik eratorritako produktu kimikoak ekoizten dituen industria.
petrokimikoaclosePetroliotik eratorritako produktu kimikoak ekoizten dituen industria.
(%15). Azken horren eskaera eta
hegazkin eta itsasontzien erregaiena handitu egingo da 2050 arte, baina
ez da nahikoa izango lurreko garraioan eta energia sektorean izango
diren jaitsierak konpentsatzeko.
Herrialderik pobreenetan kontsumoa handitu egingo da, horietan biztanle gehiago izatea eta auto gehiago erostea espero baita.
Halaber, herrialderik pobreenetan kontsumoa handitu egingo da, horietan biztanle gehiago izatea eta auto gehiago erostea espero baita. Herrialderik aberatsenetan, berriz, kontsumoak 2005ean jo zuen goia, eta hamarkada honen erdialdera jaitsiera bizkortu egingo da.
Gasa: urrezko garaia amaitzear
Gasaren Urrezko Garaia amaitzen ari dela nabarmendu du IEAk. Berak sortu zuen kontzeptua, 2011n, eta orduz gero urtean %2 handitu da haren kontsumoa.
Baina hazkunde horren emaria txikitzen ari da, eta 2030era arte
gehienez %0,4 haztea espero du; hortik aurrera, gutxika hasiko da
gasaren erabilera gutxitzen, energia berriztagarriek ziklo konbinatuko
zentralcloseZentral elektriko bat da, non erregaiaren energia termikoa elektrizitate bihurtzen den bi ziklo termodinamikoren bidez: gas turbina eta lurrun turbina bidez.
en beharra gutxituko dutelako, eta bero punpak jada hasi direlako
etxeetako gas galdarak ordezkatzen.
Gasaren erabilera gutxitzen hasiko da, berriztagarriek ziklo konbinatuko zentralen beharra gutxituko dutelako, eta bero punpak jada hasi direlako etxeetako gas galdarak ordezkatzen.
Ikatza: Txinara begira
Ikatza da erregai fosilen artean zikinena, eta, hortaz, haren kontsumoa jaisteak lehentasuna du. Alde horretatik, itxaropenari atea ireki dio IEAren txostenak, iragarri baitu 2030ean goia jo ondoren, bizkor murriztuko dela.
Berez, herrialderik aberatsenetan 2008an hasi zen ikatz kontsumoa txikitzen, baina ez da nahikoa izan Txinan eta herrialde pobreagoetan izan duen gorakada geratzeko. Baina Txinan ere hasi da joera aldatzen: ikatza erretzen duten zentralak irekitzen ari da oraindik ere, baina gero eta erritmo motelagoan, inbertsioak bizkortu dituelako planta berriztagarrietan.
Txinan ere hasi da joera aldatzen: ikatza erretzen duten zentralak irekitzen ari da oraindik ere, baina gero eta erritmo motelagoan.
Energia berriztagarriak: hirukoiztu behar dira
2020az geroztik, %40 handitu da energia berriztagarrietan egindako inbertsioa, eta bereziki energi fotovoltaikoan: 1.000 milioi dolar egunero. Ingurumenari kalte txikiagoa egitea ez ezik, energia segurtasuna eta industria propio bat sortzea ere badaude bultzada horren atzean. Baina IEAk gehiago behar dela nabarmendu du, hori baita bide bakarra «1,5 gradurako atea irekita egon dadin aurrerantzean ere».
Eta zer da gehiago? Energia berriztagarrien gaitasuna hirukoiztea,
eraginkortasuna bikoiztea, sektore gehiagoren elektrifikazioa eta metanocloseKarbono atomo bakarra duen hidrokarburo asea, gas usaingabe eta koloregabea, erraz gartzen dena.
isurketa gutxitzea.