Denek esaten didate

  • 129 hitz
  • Albistea entzun
00:00 /

BERTSOAK

Doinua:  Neguko azken antzara (Gorria)

Denek esaten didate
nahikoa autoritate
balute bezala nola
bizi behar dudan hil arte.

Daukazun lanpostu finko
horri eutsiozu tinko
egungo gazteek ez dute
suerte berbera e(d)ukiko.

Kirol denetan izerdi
eginez gizonei segi
baina ez izan hobea
ta ez gihartu gehiegi.

Txapelketako plazara
joateko unea pasa da
pixka (ba)t segi dezakezu
polit joaten bazara.

Filtro batzuk zabalik ta
igual lehengo txabalita
zarela eman dezake
zimur batzuk estalita.

Nire ustez zaude ederren
gizon ezkertiar liderren
antzerako iritzia
emanez gero Twitterren.

Iritzia adierazi
ta pixka bat feminazi
zarenetik ez didazu
egiten hainbeste grazi.

Orain zaude sasoiz ama
izan zaitezen, Oihana
ta ahal bada soilik umeengan
pentsatzen egon ohi dana.

Ez baduzu umerik uzten
hastean belaunak puzten
astean behin nor joango da
egoitzara zu ikusten?

Antzinako iritzi zen
hori zaila da isiltzen.
Neska, noiz hasiko zara
behar den bezala bizitzen?

Inoiz segiko dut plana
ta inoiz aldatu dana,
batzu(e)tan diostatena
ta besteetan nahi dudana.

Jatorrizko artikuluak