Daniel Mate donostiarra da Euskal Herriko aberatsena, 3.100 milioiko ondarearekin
Jatorriz Donostiakoa da, baina Suitzan bizi da 2013. urteaz geroztik. Mate Glencore meatzaritza multinazionaleko akzioduna da. Jose Maria Aristrain bigarren postura itzuli da. Neguriko familiak Forbes zerrendatik irten dira, ondasunak banatuagoak dituztelako.
Euskal Herriko aberatsen artean Daniel Mate da orain ere aberatsena, eta alde handiagoarekin gainera, iaz baino 900 milioi euro aberatsagoa: guztira, 3.100 milioiko ondarea du. Glencore meatzaritza multinazionaleko akziodun nagusietan hirugarrena da Mate. Konpainiak alde izan du lehengai industrialen prezioek azkenengo bi urteetan izan duten igoera ikusgarria, eta burtsan inoiz izan duen baliorik handiena du gaur egun. Matek enpresan duen parte hartzea 1.900 milioi handitu da azkenengo bi urteetan (%320).
Forbes aldizkariak Espainiako ehun ondarerik handienekin urtero egiten duen zerrendan ere azaltzen da Mate, seigarren postuan. Urtebetean lau postu egin du gora. Ohi bezala, Amancio Ortega Inditexen sortzaile eta akziodun nagusia dago zerrendan lehena, 53.500 milioi eurorekin.
Materen atzetik, Jose Maria Aristrain da euskal enpresaburuen artean bigarrena. Espainiako zerrendan 23. postuan dago, iaztik lau postu gora eginda. Siderurgiarekin lotuta dago Aristrainen izena. Olaberriko (Gipuzkoa) Aristrain altzairutegiaren sortzailearen semea da, baina Arcelor Mittali saldu zion enpresa, eta multinazionalaren %2ren jabea da; harenak dira, halaber, Tubacexen akzioen ia %15 ere. Iaztik 150 milioi handiagoa du ondarea: 1.100 milioikoa guztira. Aristrain Euskal Herrian jaio zen, baina Madrilen bizi da aspalditik. Urteak daramatza auzibidean. Espainiako Ogasunak zera leporatzen dio: Suitzan bizi delako itxurak egitea zergarik ez ordaintzeko.
Aristrain Euskal Herrian jaio zen, baina Madrilen bizi da aspalditik. Espainiako Ogasunak zera leporatzen dio: Suitzan bizi delako itxurak egitea zergarik ez ordaintzeko.
Francisco eta Jon Riberas Mera anaiak, 1.100 milioi eta 1.000 milioi euroko ondasunarekin hurrenez hurren, zazpi eta sei postu egin dute atzera Espainiako zerrendan. Madrilen sortutakoak dira, baina zuzeneko lotura dute Euskal Herriarekin, zehazki Abadiñorekin (Bizkaia). Gestamp auto osagaien multinazionalak han du egoitza, eta konpainiaren akziodun nagusiak dira. Osagaien hornikuntzacloseEkoizpenerako beharrezkoak diren lehengaiak edota produktuak eskuratzea.
arazoek, eta bereziki mikrotxipen faltak, gogor jo dute autogintzaren sektorea. Gestampek 155 milioi euro irabazi zituen iaz, aurreko urtean 71 milioi euroren galerak izan ondoren.
Haien atzetik, euskal enpresaburuen artean bosgarren, Fernando Romero azaltzen da. Errenterian (Gipuzkoa) jaio zen, baina haurra zela Galiziara joan ziren bizitzera. EiDF energia berriztagarrien alorreko enpresaren sortzailea eta akziodunik handiena da, kapitalaren %77,06rekin. Romeroren aberastasunak gora egin du aurten EiDF BME Growth burtsan merkaturatu ostean, eta enpresaren kotizazioa 3,7 aldiz handituta. Lehen aldiz sartu da Forbes zerrendan, 34. tokian.
Fernando Romero EiDF energia berriztagarrien alorreko enpresaren sortzailea eta akziodunik handiena da. Haren aberastasunak gora egin du aurten EiDF BME Growth burtsan merkaturatu ostean.
Hego Euskal Herriko aberatsen artean, seigarren da Juan Luis Arregi enpresaburu bizkaitarra, 750 milioi euroko ondarearekin, iaz baino 100 milioi handiagoa. Gamesaren sortzaileetako bat izan zen, eta ENCEren akziodun nagusia da —egurraren sektoreko konpainia da ENCE, papera egiteko pastak eta bioerregaiak ekoizten ditu—. Horrez gain, Iberdrolaren akzioduna ere bada, %0,57rekin, besteak beste.
Arregiren atzetik, Victor de Urrutia Vallejo enpresaburu arabarra azaltzen da. Haren ondarea 650 milioi eurokoa da, iaz bezala. Asua Inversionesen jabea da, eta CVNE upategiaren akziodun nagusia, besteak beste.
Forbes zerrendan enpresaburu berri gutxi azaltzen diren arren, kanpoan geratu dira izen entzutetsu batzuk; Galindez familiakoak, adibidez. Baina horrek badu esplikazioa: Galindez eta beste familia batzuk oso zabalak dira, eta euren ondasuna kide askoren artean banatuta dute.
Zerrendatik kanpo geratu dira izen entzutetsu batzuk; Galindez familiakoak, adibidez. Badu esplikazioa: familia batzuk euren ondasuna kide askoren artean banatuta dute.
Bizkaiko eta, bereziki, Getxoko Neguri auzoko oligarkiari lotutako ibarratarrek, halere, eusten diote Forbes zerrendako postuari, Carmen Ibarra Arriluzeko markesaren bidez. Inbertsio oparoakcloseHandiak. egin ditu azken urteetan, eta, adibidez, MasMovilen zituen akzioen salmentari etekincloseIrabazi. polita atera dio. Beste enpresa batzuetan ere baditu akzioak: Solarpacken eta Vocento taldean, esaterako. Guztira 300 milioi euroko ondarea du, iaz baino 25 milioi txikiagoa. Baina bere familiari egotzitako zatia gehituz gero, guztira 600 milioikoa dela kalkulatzen du Forbesek.